Filtra tu búsqueda

Barnekintzaile 2024

Euskal enpresen ekintzailetzako proiektuak sustatzen ditugu eta aholkularitza ematen diegu

Barnekintzaile 2024

Enpresentzako laguntza negozio berriak garatzeko eta aukera berrietatik sortutako jarduera, produktu eta zerbitzu berrietarantz dibertsifikatzeko

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk zuzentzen duten Barnekintzailetza Babesteko ekimena ekintzaileen ekosistemara eta enpresetara zuzentzen da, Arabako eta Gipuzkoako BIC-en,  BIC Bizkaia Ezkerraldearen eta BEAZen bidez. Bere helburua da proiektu berritzaileak eta teknologikoak babestea dibertsifikazio-prozesuetan, horrela, jarduera ekonomiko berria, negozio-ildo berriak eta/edo enpresa berriak sortzen laguntzeko.

Egungoa bezalako krisi eta ziurgabetasun egoeretan, proiektu ekintzaileek eta enpresek aholkularitza eta laguntza espezifikoak behar dituzte. Horrela, BICek enpresa ekintzaileei eskaintzen dizkieten zerbitzuak aktibatu eta indartu ditugu, 3 laguntza-lerro bereizi abian jarriz, barne-ekintzailetzako proiektuak definitzeko, abian jartzeko eta finantzatzeko.

Epeak

Hasiera data: 2023-05-30

Amaiera data:
2023-12-11, 23:59retan

Barnekintzailek hiru laguntza-lerro desberdin eskaintzen dizkizu proiektua definitzeko, abian jartzeko eta barne-ekintzailetzako proiektuak finantzatzeko:

0. Laguntza-lerroa


Negozio berriak sortzeko plana

Negozio Berriak Sortzeko Plana garatzeko laguntza, jarduera ekonomiko berriek izan ditzaketen aukerak aurkitu, aztertu eta lehenetsi ahal izateko, 1. lerroan aurkez daitezen.

Aholkularitza-gastuen % 70eraino, 30.000 euroko mugarekin, Negozio Berriak Sortzeko Plana garatzeko, honako hauek barne hartuta:

  • Enpresaren lehia-egoeraren eta negozio berrien diagnostiko laburra
  • Negozio berriak sortzeko plana diseinatzea
  • Plana martxan jartzeko txostena

1. Laguntza-lerroa


Ideiari laguntzea eta heltzea

Ideia ontzeko prozesuan laguntzeko eta hura abian jartzea ahalbidetuko duen Negozio Plana definitzeko laguntzak.

Gastu hautagarrien % 100eraino, 30.000 euroko mugarekin honako gastu hauetarako:

  • Enpresa-prestakuntza eta prestakuntza espezifikoa
  • Kanpoko aholkularitza eta laguntza teknikoagatiko gastuak
  • Prospekzio- eta dokumentazio-azterlanak
  • Azoketara joatea, merkataritza-prospekziorako bidaiak
  • Maketak eta prototipoak egitea
  • Proiektuaren tutoreak onartutako beste gastu batzuk.

2. Laguntza-lerroa


Finantzaketa eskuratzea

1. lerroko barne-ekintzailetzako proiektuek definitutako enpresa-plana gauzatzeko beharrezko finantzaketa erraz eskuratu ahal izateko laguntzak.

Emandako maileguaren % 20a eta lehenengo bi urteetan sortutako interesetarako dirulaguntza jasoko duzu.

Ibilgetu materialeko (lursailak eta eraikinak izan ezik) eta ibilgetu ukiezineko inbertsioak finantzatzeko maileguak:

  • 40.000 eta 180.000 euro bitarteko maileguak
  • Interesa: sei hilabeterako Euriborra + % 1,25
  • 7 urteko amortizazio-epea eta 2 urteko gabealdia hiruhileko kuotekin
  • Irekitzeko eta aztertzeko batzorderik gabe
  • Enpresa-plana gauzatzeko konpromisoa hartzeko berme bakarrarekin

"2023ean 32 proiektu lagundu ditugu, 1,2M eurotik gorako diru-laguntzekin. Zure enpresa-ideia 2024an babestuko dugunon artean egon daiteke. Interesatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan!"

Zer eskaintzen du?

Barnekintzailetza Babesteko ekimenak eskaintzen dizu

Aholkularitza, barnekintzailetzako proiektua diseinatzen denetik ezartzen den arte

Proiektu tradizionalei eta teknologikoei laguntzea dibertsifikazio-prozesuetan

Langileak gaitzea gauza izan daitezen aukera berriak aprobetxatzeko.

Laguntza espezializatua ematea BIC-en bidez, garapen- eta finkatze-faseak errazteko.

Zertan laguntzen dizu?

Barnekintzailetza Babesteko ekimenak eskura jartzen dizu

  • Informazioa eta orientazioa beharrezko baliabideak non aurkitu jakiteko.
  • Mentoring-a, barnekintzailetzako proiektua diseinatzeko, eta baita ere aholkularitza, proiektuaren garapen-fase osoan.
  • Azpiegiturak, hots, enpresa-proiektuak kokatzeko espazioen erabilgarritasuna.
  • Prestakuntza, erakundean ekintzailetza-gaitasunak sortzeko, dibertsifikazio-proiektuak kudeatzeko, talentua babesteko edo barnekintzailetzako programa korporatiboak garatzeko.
  • Lankidetza eta networking espazioak enpresen artean, eta baita ere startup eta abarrekin.
  • Kontaktua dibertsifikazio-proiektua garatzeko aplikazio eta teknologia berriak balia ditzaketen euskal startupekin.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2024 Araudia
Norentzat da?

Zure enpresak negozio aukera berri bat du?

Egokitu zure enpresa-eredua merkatuan sortzen ari diren aukera berriak identifikatzeko eta aprobetxatzeko.

Lankidetza adimenduneko formula eraginkor bat, sinergia interesgarriak eta onura partekatuak sortzeko.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Proiektuaren hasierari dagokionez, laguntza-programa honen oinarriak argitaratu aurretik, laguntza emateko ebazpena eman aurretik egindako gastuak hautagarritzat joko dira, betiere 2024ko urtarrilaren 1a baino geroagokoak badira.

Enpresa-planaren hasierako azterketa eta onarpena proiektuaren tutore diren BICei dagokie, laguntza-programa honen araudiko 17. artikuluan esleitzen zaizkien funtzioen esparruan. Horretarako, enpresa-proiektua aztertuko duen txosten bat egingo da, akonpainamendu laguntzailearen kasuan (1. Muga), eta Enpresa Plana finantzaketarako laguntzaren kasuan (2. Lerroa).

Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (Business & Innovation Centres) irabazi-asmorik gabeko laguntza-tresnak dira, eta ekintzaileei eta enpresei laguntzeko zerbitzuak eskeintzen dituzte, enpresa-ekimen berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa duten ekimenak sustatzeko eta haien garapena indartzeko. BICek tresna dinamizatzaile gisa jarduten dute enpresa-proiektu berriak produkzio-sarean sartzeko helburua dute, eta proiektu hauen etorkizunari arrakasta-bermerik onenekin aurre egitea ahalbidetzeko, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren aldeko konpromisoaren bidez.

Horrela, BICak enpresa berriak heldu eta abian jartzeko prozesu osoan zehar laguntza garatzeaz arduratzen diren erakundeak dira, eta, gainera, aholkularitza eta azpiegiturak eskaintzen dituzte enpresa-ekimen berritzaileak garatzen laguntzeko.

Bai, garrantzi gutxiko laguntzatzat hartzen dira. Hortaz, entitate batek ezin ditu 30.000 euro baino gehiago jaso hiru urteko epean.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Intraekintzailetza zure enpresan sartzea interesatzen zaizu?

Bultzatu zure enpresa-ideia eta eskuratu aholkularitza eta laguntza espezifikoak. Eskatu hemen elkarrizketa bat hurbilen duzun Enpresa eta Berrikuntza Zentroan (BIC): Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Zure BICak laguntza eskatzeko sarbidea eman dizu?

Lotutako laguntzak

Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu