Barnetegi Teknologikoak enpresen eraldaketa digitala erraztu nahi duen ekimena da, eta teknologia berriek euskal konpainientzat eskaintzen dituzten aukeren inguruan sentsibilizatzea eta informatzea du helburu. Modalitateak presentziala izaten jarraituko du, eta beharrezko segurtasun-arau guztiak mantenduko ditu.
Barnetegi Teknologikoa 10 eta 15 pertsona bitarteko talde txikientzat diseinatuta dago. Formatu intentsiboa (8 ordu) eta ingurune isolatu batean antolatzea (landa-hoteletan) bereziki pentsatuta daude EIKTen balioa transmititzeko, parte-hartzaileen ikuspegiekin konbinatzeko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta erakundeen mugimendu estrategikoaren ildoak erabakitzeko.
«Barnetegi teknologikoak» 2007an hasi ziren lanean, eta «Learn by doing» (eginez ikastea) ereduari eta metodologiari jarraitzen diete. Horren bidez, parte-hartzaileak hautatutako gaiaren inguruan sentsibilizatzen dira, eta, ondoren, gai hori taldean lantzen da, formatu intentsiboan gai horretan adituak diren irakasleen aholkularitzarekin. Barnetegien helburua da, bertan egindako lana abiapuntua izatea parte-hartzaileek beren erakundeen barruan gaia bultza dezaten.
Bere erakundeen etorkizunaz eta hauetan digitalak duen zereginaz hausnartzea.
Gizartean, enpresetan eta negozio-planteamenduetan ezarrita dagoen teknologiaren balioa eta aukera guztiak ulertzea.
Bizi diren ingurune digitala ulertzea, erakundearen etorkizunerako erabaki hobeak hartzeko.
Barnetegi Teknologikoa Euskal Autonomia Erkidegoko edozein jarduera-sektoretako enpresa txiki eta ertainetako zuzendari eta kudeatzaileei zuzenduta dago, batez ere industria-enpresei, erakundeetan preskripzio-ahalmena duten pertsonei.
Kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu
Ikusi zuretzat prestatu dugun agenda
Egun osoko lanaldia: 9 ordu.