Zure enpresarentzat inbertitzaile berriak aurkitzeko gai den lehen aplikazioa
Jarduera bat indartu edo arlo berri bat garatu nahi baduzu zure enpresan, edo, besterik gabe, konpainiaren etorkizuneko jasangarritasuna sendotu nahi baduzu, aukera ugari dituzu eskura. Nahikoa duzu zure etorkizuneko inbertitzaileekin konektatuko zaituen lehen aplikazioan erregistratzea.
“BasKeep dagoeneko baditu erregistratuta 140 inbertitzaile eta industri arloko 100 enpresa baino gehiago. Gainera, badauka atzean lantalde bat, adituz osatua eta 35 urtetik gorako esperientzia daukana”.
Enpresa Industrialentzat
BasKeep-ek bilatzen dituen enpresak dira hazteko gogoa dutenak, negozioa indartu nahi dutenak, jarduera berrietarantz dibertsifikatu nahi dutenak, epe labur eta luzeko jasangarritasuna bermatu nahi dutenak, edo bizitzako etapa guztietan laguntza behar dutenak.
Inbertizaileentzat
Euskadin inbertitzeko aukera berriak bilatzen badituzu, Baskeep plataforma birtual erraz, seguru eta konfidentziala da, inbertsio bilaketa aktiboan dauden enpresak identifikatzeko. Euskal industria-enpresen egungo egoerari buruzko berehalako informazio kontrastatua eskuratu ahal izango duzu.
Erregistra zaitez hemen
Profil honetako euskal enpresa industrialentzat:
Finantzaketa- eta kapital-proposamen berriak aztertzen ari direnak enpresa barruan jarduera, ideia edo negozio-ildo berri bat garatzeko
Kapital berria bilatzen dute, etorkizunean epe luzera bideragarria eta jarraitua izango dela ziurtatzeko
Kapitala berritu eta euren etorkizuna sendotu nahi dutenak
Ondorengotza bat edota belaunaldi-erreleboa egin nahi dutenak
Enpresa eskualdatu edo saldu nahi dutenak bere jarraipena ziurtatzeko
Laguntza bilatzen dute beren erakundea kapitalizatu edo birfinantzatzeko
Profil honetako inbertitzaileentzat
Euskadin inbertitzeko aukera berriak aztertzen ari direnak
Enpresak modu sinple eta azkarrean identifikatu nahi dituztenak jarduera-sektore, egoera, interes eta premien arabera
Euren jardueran integratzeko moduko produkzio-unitate edo enpresen bila dabiltzanak
Informazio eta datu fidagarri, kontrastatu eta egiazkoak behar dituztenak operazio korporatiboetan erabakiak errazago hartzeko
Inbertsio-aukera berriei buruzko azken berriak jaso nahi dituztenak
Informazioa eskuratu nahi dituztenak plataforma bakar baten bidez
Inbertsio aukerak
Inbertsio bilaketa aktiboan dauden euskal enpresak modu erraz eta arinean aurkitzea, inbertitzaileen behar eta interesekin bat datozenak.
Elkarreragina eta konexioa
Industri arloko euskal enpresen direktorio birtuala handi bat eta txosten bat behar den informazio guztiarekin.

Informazio sinesgarria
Euskal industria-enpresei buruzko informazio guztia berehala eskura izateko gai den espazio birtuala, SPRI taldearen babesarekin.
Segurtasuna eta konfidentzialtasuna
Bi aldeentzat segurtasuna eskaintzen du, bitartekoen informazioa errespetatzeko konpromisoarekin.
Aholkularitza eta laguntza
SPRI Taldearen ekimena, aurkeztutako egoerak aztertzeko eta alde guztientzat alternatiba bideragarrienak eta onuragarrienak eskaintzeko
Innobazioa
Euskal enpresa industrialen eskura zerbitzu digital berri bat jartzen duen aplikazio berritzailea, inbertsio-aukerak errazago identifikatzeko.
Nola funtzionatzen du?
Inbertsio-aukeren bilatzailea
BasKeep-ek bilaketa aktiboak dagoen euskal industria-enpresen bilatzailea du.
- Inbertitzeko interesak
- Jarduera sektoreak
- Enpresaren egoera edo premiak
Informazioa berehala eskuratzen da, klik baten bidez.
Konexioa zure inbertitzailearekin 4 urratsetan:
1_
Inbertsio-aukeren jakinarazpea
Plataformak iragarki anonimo berri bat argitaratzen du automatikoki BasKeep plataformako “inbertsio-aukerak” atalean, erregistratutako inbertitzaileek erraz identifikatzeko eran.
2_
Interes eskaera
Inbertitzaile erregistratu batek posible du “inbertsio-aukerak” espaziora sartzea eta informazio gehiago eskatzea eguneratze anonimoari buruz.
3_
Aditu taldearen analisia
BasKeep-eko lantaldeak inbertitzailearen interes eskaera aztertuko du eta sarbidea emango dio enpresari buruzko informaziora, bi alderdien anonimatua mantenduz.
4_
Harremanetarako
Baldin informazioa aztertu eta gero inbertitzaileak prozesuarekin aurrera jarraitu nahi badu, BasKeep-ek harremanetan jarriko ditu bi alderdi interesatuak
Zure negozioan interesa izan dezaketen inbertitzaileak ezagutu nahi dituzu?
Bai enpresa bat bazara, bai Baskeep plataformak eskaintzen duen guztiari buruzko informazio gehiago behar duen inbertitzaile bat bazara, lagun zaitzakegu!
Zure Arrisku-kapitaleko funtsak-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu
