Basque Enterprise Europe Network
SPRI taldeak zuzentzen du Enterprise Europe Network Sarearen euskal partzuergoa. Europako Batzordeak sustatutako sare horrek aholkularitza eta Europar Batasuneko negozio-aukerei buruzko informazioa ematen die ETEei transferentzia teknologikoko prozesuetan, eta sarbidea errazten die I+G+B-a finantzatzeko Europako programetara.
Sare horrek harremanetan jartzen ditu ETEak merkatu globalekin, ez daitezen egon euren toki-esparruaren menpe eta aukera berriak aurki ditzaten. Eta laguntza ematen die digitalizazio eta jasangarritasun arloetako eraldaketetara egokitzeko, eta horrela krisiei aurre egiteko gaitasuna hobetzeko.
ETEei laguntzeko sare handiena da, 20 urtetik gorako esperientzia duena, eta bereziki sortu dena zure I+G+B proiektua Europan hazarazteko.

600 antolakunde
Nazioarteko merkatuetan hazteko gaitasuna
4000 profesional
Langile adituekin uneoro hitz egiteko aukera, dela zalantzak argitzeko, dela galderei erantzuteko edo dela bilerak antolatzeko
Europako 50 herrialde baino gehiago
Negozio-aukerak tokiko merkatuetatik harago
Basque Enterprise Europe Network sareak doako aholkularitza espezializatua eta pertsonalizatua eskaintzen dizu, eta baita ere eraginkortasun frogatua duen metodologia bat
- Laguntza ematen dugu proposamenak aurkezteko prozesuan, besteak beste bazkideak bilatzeko, eta prestakuntza espezializatua ematen dugu prozesuko fase guztiei buruz.
- Agente zientifiko-teknologikoen eta trakzio-enpresen bultzada efektua aprobetxatzen laguntzen dizugu.
- “Kaskadako” finantzaketa-deialdietara iristen laguntzen dizugu.
- I+G+B arloko nazioarteko lankidetza-aukerak bilatzen ditugu ETEentzat, HE bezain zorrotzak eta lehiakorrak ez diren inguruneetan.
- Euskal eragileek Europako erabaki-organoetan eta ezagutza-sareetan duten partaidetza sustatzen eta koordinatzen dugu.
- Lankidetza sustatzen dugu Europako erakunde liderrekin, I+G+B bultzatzeko eskualde-mailako programen bitartez.
- Sinergiak lantzen ditugu eskualde-mailako eta Europako I+G programen artean: eskualde-mailako ekintzak osatzea Europako ekintza-programekin, eskualde-mailako programak koordinatzea beste programa nazional batzuekin Europako partzuergoetan.
- Nazioarteko bazkideak bilatzen ditugu, zure produktu edo zerbitzu berritzailearen garapena osatu dezazun (transferentzia teknologikoa).
- Edo nazioarteko bazkideak eta informazio esanguratsua bilatzen dugu zure produktu edo zerbitzu berritzailea merkaturatzeko (merkatuetako zabalkundea).
Ekimen hau bereziki zuzenduta dago atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten euskal ETEei eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituztenei.
Zure I+G+B proiektua Europan posizionatu nahi baduzu sare global sendoenetako batekin, lagunduko dizugu!
40
lankidetza-akordio sinatu dira euskal erakundeen eta Europako hainbat motatako antolakundeen artean
300
interes-adierazpen jaso dira euskal erakundeen profilei buruz
600
enpresak jaso dute aholkularitza indibidualizatua
400
enpresak jaso dituzte beste herrialde batzuetan bazkideak bilatzeko zerbitzuak
250
interes-adierazpen helarazi dituzte euskal enpresek beste herrialde batzuetako erakundeen profilak ezagutzeko
3 arrazoi EEN sareko kide izan zaitezen
- Funtsezkoena: Basque Europe Network-en lan egiten duten adituen taldea. Bidea errazten dizute, ondo ezagutzen dutelako: berdin laguntzen dizute zalantzak argitzen zein bilerak hitzartzen. Behar duzuna, behar duzunean.
- Laguntzaren osagaiak pertsonalizatzeko onlineko plataforma konfidentziala.
- Txantiloi eta gida oso argiak eskaera-prozesua kudeatzeko. Hori da hirugarren arrazoia, baina izan zitekeen lehenengoa. Abantaila handienetako bat da tramiteak sinplifikatzea eta jakitea zein urrats eman behar diren beste merkatu batzuetan posizionatzeko.

Zalantzak argitu
Kargatzen...
Presta zaitez Europako I+G+b proiektuetan parte hartzeko, EAEko 600 ETEk baino gehiagok parte hartu zuten iaz
Interesatzen bazaizu, kontatu iezaguzu zure erronka!
Enterprise Europe Network (EEN) Europako Batzordeak Barne-merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza Nagusiaren bidez (D.G. Growth) bultzatutako sare bat da.
“Euskal I+G+B-ren Estrategia Europan (2021-2030)” izeneko estrategiaren barnean kokatzen da.
Euskadin presentzia du SPRI Taldeak zuzentzen eta hainbat erakundek osatzen duten partzuergo baten bidez.


Zure I+G+B-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Txosten Teknikoak egitea kenkariak aplikatzeko I+G-ko inbertsioari
Enpresen I+G-ko jardueren kalifikazioa, zeinaren bidez kenkariak lortuko baitira Sozietateen gaineko Zergan. Eskatu txostena
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Zentro teknologikoetatik eta IKZetatik emaitzetara bideratutako I+G jarduera bultzada
Laguntzen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Teknologi zentroen eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroen (IKZ) jarduera ez‑ekonomikoa bultzatzea Laster
Zentro Teknologikoentzako eta IKZentzako laguntzak ikerketa-ekipoak erosi eta instalatzeko
Kostu osoaren % 100erainoko dirulaguntza, ekipamendua zure erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin lotuta badago, eta % 50ekoa, jarduera ekonomikoarekin lotuta badago. Laster
Produktuak, prozesuak eta zerbitzuak garatzeko I+G lehiakor eta esperimentalarekin laguntzeko programa
92,5 M € Garapen Industrial eta Esperimentalerako laguntzetan, hots, produktu, prozesu eta zerbitzu berriak garatzeko eta daudenak hobetzeko I+G-ren bidez. Epea itxita
ZTBESeko Agenteentzako laguntzak Oinarrizko Ikerketa Kolaboratiborako
44 milioi euro laguntzatan, ZTBESeko agenteek elkarlaneko ikerketa egin dezaten Industria Adimenduna, Energia eta Osasuna bezalako arlo estrategikoetan eta potentzial industrial handia duten ikerketa-proiektuak garatu ditzaten. Laster