Basque Funtsa 2025
BIC (Business Innovation Centre) batean enpresa-proiektu bat garatzea errazten duen inbertsio-tresna publiko berri bat.
Basque Funtsak aukera ematen die 3 urte baino gutxiagoko industri arloko ETEei finantzaketa eskuratzeko, eta bi tartetan banatzen da, horrela proiektuen premiei erantzuteko euren ibilbidearen fase desberdinetan.
- Lehen tarteak finantzaketa emango du enpresa bat sortzeko erabakia hartu ondoko une delikatuetarako.
- Bigarren tartea hurrengo urratsa da eta, beraz, baldintza gehiago bete behar dira, baina zenbatekoak ere handiagoak dira; asmoa da finantzaketa-baldintza abantailatsuak ematea “heriotzaren harana” delakoaren une arriskutsuenak atzean utzi dituzten eta hazteko potentziala duten enpresei. Enpresak hiru kategoriatan sailkatzen dira hazteko duten potentzialaren arabera: potentzial handia, hazteko potentziala eta IKT proiektuak.
Basque Funtsak eskaintzen dizu
100.000 euroraino enpresako (I. FASEA), kapitaleko partaidetzaren edo/eta mailegu bihurgarrien konbinazio baten bidez.
Laguntza espezializatua BIC-en bidez, garapen- eta finkatze-faseak errazteko.
Finantzaketa enpresa sortu eta ondorengo uneetarako.
Sostengua zure enpresa-ideiaren hazkunde potentzial osoa garatzeko.
Industriarekin lotutako negozio-ideia bat duzu?
Laguntza honen onuradun izan daitezke Ekintzaile programaren onuradun izan diren eta 3 urte baino gutxiago dituzten industri arloko edo industriarekin lotutako zerbitzuen arloko mikroenpresak eta ETEak.
Zure enpresa berriaren Kapital Sozialaren bikoitza jartzen dugu, gehienez 100.000 euro
Bultzatu zure enpresa-ideia eta eskuratu maileguak baldintza abantailatsuetan
Kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu
Hitz egiguzu zure proiektuaz
Basque Funtsa finantzaketa eskuratzeko, idatzi iezaguzu.
Zure Arrisku-kapitaleko funtsak-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu
