Ekimen berri bat da, oinarri teknologikoko enpresa berriak (deeptech) sortzen laguntzeko. Enpresa berri horiek Basque Research & Technology Alliance (BRTA) elkarteari atxikitako zentroen teknologietan oinarrituta daude.
Goi-mailako teknologian oinarritutako proiektuek (deeptech) inpaktu handiagoa sortzen dute eta eraldaketa produktibo handiagoa eragiten dute enpleguan eta fakturazioan, nazioartekotzean, eta inbertsioa erakarri eta finantzaketa eskuratzeko orduan.
Halere, proiektu horiek zailagoak dira zehaztu, abiarazi eta errotzeko, eta arriskutsutzat hartzen direnez, zailtasunak izaten dituzte finantzaketa lortzeko eta talentua erakartzeko.
Testuinguru horretan sortu da Basque Tek Ventures, zeinak inpaktu positiboa izango baitu oinarri teknologikoko startup berriak sortzeko prozesuan eragina duten faktore kritiko garrantzitsuenetan, eta, gainera, osatu eta indartu egingo du I+G arloko eragileek nahiz Euskadiko ekintzailetzako ekosistemak orain arte egin duten lana.
Ibilbide honek potentzial handiena duten aktibo teknologikoak identifikatu eta lehenesten ditu, laguntza ematen du errendimendu handiko lantaldeak sortzeko, eta baita ere konpainia abian jarri eta merkaturako sarbidea errazteko.
Aukera paregabea egungo nahiz etorkizuneko erronkei aurre egiten lagunduko diguten konponbideak eta teknologiak garatu eta ezartzeko.
Basque Tek Ventures-ek programa osatu bat eskaintzen du, inpaktu handiko zerbitzu espezializatuz hornitua, zeintzuek eragin zuzena baitute deeptech startupen sorkuntza prozesuko alderdi garrantzitsuenetan
• Scoutingprozesua
• Aktibo teknologikoen analisiak
• Proiektuaren roadmap-aren diseinua
• Errendimendu handiko ekipoak konfiguratzeko laguntza
• Aholkularitza aditua/inpaktu handiko mentoring-a
• Proiektuak behar duen talentua atzematen laguntzen du
• Transferentzia teknologikorako pre-seed funtsa (250.000 euroraino)
• Ikusgarritasuna eta sarbidea bertikal desberdinetan espezializatutako inbertitzaileen sarera
• Proiektuen garapena babestu eta gidatuko duen tutore-sare indartsua
• Sarbidea BICetako laguntza-zerbitzuetara
• Ikusgarritasuna eta konexioa Euskadiko industria-sarearekin
Deep Tech Proiektuak

BATTBELT: baterien kudeaketa mekanikoa errendimendua hobetzeko
Gaur egungo ioi-litiozko bateriek nolabaiteko konpresio-maila behar dute funtzionamendurako. Baina egungo kudeaketa mekanikoa ez da prentsaketa hori eta haren bilakaera kontrolatzeko gai, eta horrek eragin ...
Irakurri gehiago
BIDEROAD: bide-azpiegituren kudeaketaren eraldaketa digitala
Bide-azpiegituretako eragiketak eta mantentze-lanak kudeatzeko plataforma/software bat eskaintzea da BIDEROADen helburua. Barne hartzen du errepideen egoeraren bilakaera sentsorizatzea, ikusmen artifizialaren eta sentsore inertzialen bidez. ...
Irakurri gehiago
BMCP: masen espektrometria aurreratua makromolekulak identifikatzeko
Masen espektrometria detektagailu aurreratu bat (BMCP) garatzera bideratuta dago proiektua. Haren teknologia —patente-eskaera egingo dute, babesteko— Si3N4 nanomintz bat (NM) detekziorako mekatronika batean (software prop...
Irakurri gehiago
CRIOKEEP: produktu terapeutikoen kriogenizatze, garraio eta dosifikaziorako gailua
Gaur egun, produktu terapeutiko aurreratuen erabileraren eraginkortasuna eta kostua protokoloak betetzeko erabili beharreko kontsumigarriek (biltegiratzea, garraioa eta pazientearentzako dosifikazioa) mugatzen dute. CRIOKEEPek gailu suntsikor bakar ...
Irakurri gehiago
FATRIXGEL: 3D zelula-kultiborako biomaterial unibertsala
Terapia berrietan, medikuntza pertsonalizatuan eta birsortzailean erabiltzen diren biomaterialak ez dira jatorrizko ehunen bioingurunea birsortzeko gai. Esaterako, in vitro funtzionatzen duten farmakoek ez dute funtzionatzen ...
Irakurri gehiago
INSPECTRAIL: trenbide-azpiegituraren prebentzio-ikuskapen integralerako sistema
Trenbide-azpiegituraren “osasun-egoeraren” gaineko ezjakintasunaren arazoari egiten dio aurre INSPECTRAILek. Informazio-falta horren ondorioz, erronka operatibo handiak ditu trenbideak, mugikortasun jasangarriaren ardatza den heinean: jazoeren % 24k atzerapenak erag...
Irakurri gehiago
INTELLIWELD: soldatutako batasunen kalitatearen ebaluazioa
Gaur egun, soldatutako batasunen kalitatearen ebaluazioa eskuz egiten da. Gainera, merkatuko sistema digitalek fabrikaziotik deslotutako kontrola eskaintzen dute. INTELLIWELD irtenbide digital global moduan aurkezten da ...
Irakurri gehiago
K-ALMA: AA sortzailea software fidagarriaren probetarako
Softwarearen garapenari eta haren testatze eta baliozkotzeari kontsumitzen ditugun produktu eta zerbitzuen kostuaren zati adierazgarri bat dagokie. Eta kritikotasunaren arabera, gastu hau 2, 4 edo 8 aldiz biderkatzen ...
Irakurri gehiago
Konbus+: Abiadura handiko eta tenperatura kontrolatuko proiekzio termikoko sistemak
Konbus+ek, gasen kontsumoan eta estaltze-prozesuan kudeaketa termikoari lotutako operazio-gastuak (OPEX) gutxitzeaz gain, gaur egungo proiekzio termikoko ekipoei atxikitako mugak gainditzeko helburua du, prozesagarriak diren ...
Irakurri gehiago
Makby: medikuntza birsortzailerako 3D bioinprimatze-softwarea
Makbyren helburua hurrengo belaunaldiko 3D bioinprimatzerako plataforma / softwarea eskaintzea da. Haren interfaze intuitibo eta erabilerrazak 2D eta 3D eraikuntzen diseinu eta integrazioa errazten du, eta ...
Irakurri gehiago
NEWRO: iktusaren neuroerrehabilitazioa, exoeskeleto robotikoen bidez
Iktusa inpaktu handiko patologia da. Hartutako desgaitasunaren arrazoi nagusia da, eta urtean 32 bilioi dolarreko gastua eragiten du AEBn… eta gorantz doa. Iktusak paralisia eta/edo ...
Irakurri gehiago
OPTEC4LIFE: fetuaren monitorizazio ez-inbaditzailea, denbora errealean
Gaur egun, arrisku altuko erditzeetan haurtxoa monitorizatzeko prozedura gogaikarria eta inbaditzailea da, eta erantzuna jasotzeko denbora luzeegia da. OPTEC4LIFE proiektuak teknologia ez-inbaditzailea, jarraitua eta ...
Irakurri gehiago
OPTIDEL Biosystems: landare-osagai aktiboen solubilizazioa, haien xurgapena eta bioerabilgarritasuna hobetzeko
Optidel disolbagarritasun eta egonkortasun baxuko aktibo naturalak emateko erabiltzen diren liberazio-sistemetarako alternatiba da eta eraginkortasuna handitzea du xede. Patentatutako teknologia horren bidez, aktibo berritzaileekin eta ...
Irakurri gehiago
ORBIK: zibersegurtasuneko soluzioak, elektronika txertatua duten ekipoentzat
EAEko zibersegurtasun-ekosistema sendoa osatzeko eta indartzeko jaio da ORBIK. Izan ere, batzuetan, kanpoan kontratatu behar izaten da behar teknologiko eta normatibo hori. Nazioarteko zibersegurtasuneko araurik ...
Irakurri gehiago
Prospect Biotech: zelula-kultiboen argi bidezko analisiak denbora errealean
CAR-T moduko terapia aurreratuen ekoizpena zelula-kultiboen monitorizatze-eraginkortasun faltak mugatzen du. Gainera, egungo teknologiek ez dute ahalbidetzen kalitate-kontrol optimorik, eta horrek eskalabilitateari eragiten dio eta kostuak ...
Irakurri gehiago
SAFELOC: manufaktura-industriako langileen produktibitatea eta segurtasuna hobetzeko informazioa, denbora errealean
Industria adimendunak informazio garrantzitsua eta unean uneko informazioa behar du haren helburuak betetzeko. Safelocek informazio hori eskaintzen du. Haren denbora errealeko posizionamendu-teknologiak 10 eta 30 cm arteko ...
Irakurri gehiago
SIAPS: ikusmen eta adimen artifizialean oinarritutako ikuskapen bisualeko sistemak
Loturen eta osagaien ikuskapenera bideratuta dago SIAPS proiektua, eta kalitate-eskakizunak dituzten piezen akatsak detektatzea du helburu. Horretarako, eskuzko ikuskapen-prozesuen ordez (horiek ingurumen-inpaktu handia dute), ikusmen ...
Irakurri gehiago
Taldeki Biosolutions: Diagnostiko aurreraturako biosentsoreen belaunaldi berria
Taldeki Biosolutionsek metala-proteina sentsore hibridoen belaunaldi berria garatzen du antigorputzak eta biomarkatzaileak detektatzeko. Horrek guztiak antigorputz tradizionalekin eta nanobodyekin alderatuta, aukera berritzaileagoa eta eraginkorragoa eskaintzen ...
Irakurri gehiago
tramoIA: logistika kolaboratiboa guztizko automatizaziorako
Gaur egungo zentro teknologiko gehienek produktuen % 85 automatizazio tradizionalaren bidez kudeatzen dute. Produktuen gainerako % 15a eskuz manipulatzen dute, kaxen neurriaren eta pisuaren (high-mix/low-volume) aldakortasunaren ondorioz. Ga...
Irakurri gehiagoBasque Tek Ventures-ek azkartu egiten du teknologia itxaropentsuenen merkaturatzea eta enpresa-sare berri baten sorkuntza bultzatzen du prozesu tutelatu baten bidez, oinarri teknologikoko startup berriak sortu eta azkartzeko
Aukeratutako proiektuek babes eta sostengu integrala jasotzen dute, aurrera egiten jarraitzeko heltze-prozesuaren fase desberdinetan.
Basque Tek Ventures-eko lantaldeak paper aktiboa hartzen du startup berriak sortu eta martxan jartzeko prozesuan, babesa emanaz fase eta mugarri desberdinetan, eta proiektua erakargarri eginaz talentuarentzat, industriarentzat eta kapitalarentzat.
Lankidetzan jarduten dugu Basque Research and Technology Alliance-rekin (BRTA), Euskadiko Arrisku Kapitalarekin eta BIC zentroekin.
Elkarrekin biltzen ditu enpresa-proiektu sendoak sortzeko nahitaezkoak diren hiru elementu nagusiak
TEKNOLOGIA DISRUPTIBOAK
TALENTU EKINTZAILEA
HAZI-FINANTZAKETA
Venture Building prozesu bat eskaintzen du, espezializatua eta inpaktu handiko laguntza zerbitzuek bermatua
IDENTIFIKATU ETA BALIOA EMAN
Teknologia eta merkatuetako kanpo-adituak
AUKERAREN ROAD MAP-A
Tutoretza, prestakuntza eta inpaktu handiko mentoring-a
TALDE SUSTATZAILEA OSATU
(hasieran edo kasu puntualetan)
PRE-SEED INBERTSIOA
- Aholkularitza juridikoa teknologiaren transferentziarako
- Aholkularitza juridikoa sozietatea sortu eta handitzeko
BALIOZKOTU ETA AZKARTU
- Hazkuntza-espazioa BICetan
- Bezero eta inbertitzaileengana iristeko aukera
- BIND 4.0 sareko kideengana iristeko aukera
- Ikusgarritasuna hedabideetan
Merkatuko potentzial handia duten eta Euskadiko sektore estrategikoen erronkei aurre egiteko gai diren aktibo teknologiko disruptiboak bilatzen ditu
- IP propiodun aktiboak
- Proiektuaren potentzial globala
- Milioi bat euro inguruko balorazioa (pre-money)
- Transferentzia teknologikoa esklusiban
- Basque Research & Technology Alliance (BRTA) sarera atxikitako zentroetako aktiboak
- TRL5+ heldutasun-maila
- Identifikatutako merkatu-aukera
Zure aktibo teknologikoa kontrastatu nahi duzu? Aurkeztu ezazu!
Eta deeptech talentu ekintzailea erakarri eta atzematen du
Basque Tek Ventures-ek ekintzaileak bilatzen ditu, esperientziadunak eta enpresa-abentura berri bati ekiteko gogoa dutenak.
- Ibilbide kontrastatua ekimen berritzaileak abiarazteko prozesuetan.
- Esperientzia Negozioen Garapenean eta funtsak atzemateko prozesuetan.
- Lidergorako eta komunikaziorako gaitasun handiak.
- Dedikazio osoa proiektuari.
- Programaren berezko baloreekin lerrokatzea: gardentasuna, diligentzia eta zorroztasuna.
Hauentzat:
Basque Research and Technology Alliance (BRTA) sarera atxikitako zentroak
Helburutzat dutenak euren aktibo teknologikoak enpresa proiektu berri bilakatzea.
Deeptech ekintzaileak
Startup berrien garapena gidatuko dutenak.
Inbertitzaileak eta enpresak
Inbertsio-aukera berrietan interesatuta daudenak.
Basque Tek Ventures-eko parte izatearen abantailak
• Aktiboak balorizatzeko prozesu eta metodologia azkarrak, fokua jarriz oinarri teknologikoko enpresa berrien sorkuntzan.
• Aukera goi-mailako laguntza zerbitzuak eskaintzen dituen Venture Buildingibilbide bat eskuratzeko eta ibilbide horren bidez spinoff-ak sortzeko.
• Ad-hoc funts bat,deeptech proiektuetan inbertitzera zuzendua dagoena eta “heriotzaren harana” finantzatzeko aukera ematen duena.
• Laguntza talentu ekintzailea atzemateko eta merkatuarekin konektatzeko.
• Harreman zuzena enpresa industrialekin, hau da, balizko bezero edo inbertitzaileekin.
• Transferentziaren adierazleak eta helburuak betetzea. Ibilbidean parte hartuz Teknologia Transferentziaren tasak handitzen dira, eta enpresa barruko inpaktua (I+G-ko diru-sarrerak, lizentzia eta desinbertsioa) ere handitzen da
• Gardentasun gorena eta etika.
• Aukera paregabea ekintzaile izateko merkatuko potentziala duten aktibo teknologikoetatik abiatuta.
• Aukera goi-mailako laguntza zerbitzuak eskaintzen dituen eta “joko-arau” argiak dituen Venture Buildingprozesu bat eskuratzeko eta ibilbide horren bitartez spinoff-ak sortzeko.
• Roadmap-aren diseinua egitea eta fase guztietarako laguntza
• Ad-hocfunts bat, deeptech proiektuetan inbertitzera zuzendua dagoena eta aukera ematen duena “heriotzaren harana” finantzatzeko.
• Finantzaketa prozesua errazten du. Venture Debt / equity
• Sarbidea inbertsio-aukera berrietara (proiektu disruptiboak)
• Proiekzio handiena duten negozioak identifikatzen dizkizu
Enpresa-sare berri honen parte izan nahi baduzu,
has zaitez hemendik
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Merkatuan inpaktu handiagoa sortzeko gaitasuna duten goi-mailako teknologiako proiektuak interesatzen zaizkizu?
Ekimen honetan parte hartzeko -dela aktibo teknologikoak eskainiz, dela aktibo horiek enpresa proiektu bilakatzeko gaitasuna duen talentu sustatzaile gisa-, bete inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara
Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Aurkeztu zure startupa euskal industriaren erronka sektorialei aurre egiteko
BIND egitasmoaren ekimen publiko-pribatu berri bat da, industriako Klusterren Dinamizaziorako Erakundeen (KDE) laguntzarekin sortua. Helburua da startupak ETEetara hurbiltzea, euren eraldaketa digitala azkartzeko eta euren erronka teknologikoei aurre egin eta konponbidea emateko. Eskatu hemen
Industria arloko startup sortu berrientzako finantzaketa
250.000 €-rainoko maileguak oinarri teknologikoa edo berritzailea duten enpresa berrientzat, gutxienez 3 lanpostu sortzen badituzte 3 urtean. Eskatu hemen
Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Euskadiko eragile ekintzaileen arteko lankidetzaren eta koordinazioaren sustapena
Euskadiko ekintzailetza-ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuentzako laguntza, eragile guztien arteko sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortzeko. Laster
Inpaktu handiko ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko bultzada
Itzuli beharrik gabeko 100.000 €-rainoko dirulaguntza, EAEko Startupek beren proiektu berritzaileak sustatzeko aukera izan ditzaten, talentua kontratatuz eta beren enpresa-plana abian jarriz Epea itxita
Negozio-ideiaren sorreratik startup-a martxan jarri arteko laguntza
18 hilabeteko laguntza, enpresa-ideia BIC batean umotu dadin. Ideia Negozio-plan bideragarri batekin bukatzen bada eta enpresa berri bat sortzen bada, maileguak eskuratu ahal izango dira baldintza abantailatsuetan. Epea itxita