Basquexport
Nazioarteko merkatuan zure salmenta-estrategia indartuko duen plataforma

Basquexport

Mundu-mailan hedatzeko zure aliatu komertziala

Enpresa beste herrialde batzuetara zabaltzeko, merkatu berri horien ezaugarriak, arauak, muga-zergen politikak eta askoz faktore gehiago ulertu behar dituzu, eta inbertsioa behar da horretarako: ez ekonomikoa soilik, baizik eta, orobat, denborarekin eta ahaleginarekin lotutako inbertsioa.

Hortxe sartzen da Basquexport: negozio-eredu digital batean oinarritutako plataforma bat da, egiazko bazkide estrategiko bihurtuko dena. Eta ondoan izango duzu nazioartekotzeko prozesu osoan.

Basquexporten xedea euskal sektore esportatzaileak mundu-mailan ikusgai egitea da, sektorea ezein dela ere. Horretarako, eskarmentu handia eta marketin digitalari buruzko ezagutzak uztartzen ditu, atzerriko edozein enpresak zure produktu eta zerbitzuak aurkitu eta eskuratzea errazteko.

Era horretan, nazioarteko bezeroekin harremanetan egon ahal izango zara, gogoan izanik enpresa askok ezin dituztela horrelakoak lortu baliabideak falta zaizkielako edo behar diren ezagutza espezializatuak ez dituztelako.

Basquexportek bi helburu ditu: nazioarteko bezeroen arreta lortzea eta euskal enpresen eskaintza komertziala ezagutzera ematea

AEBko muga-zergen politika berriari buruzko zalantzak?

AEBn egin berri dituzten arantzelen aldaketek zuzeneko inpaktua izan dezakete nazioarteko zure estrategian. Horiei aurrea hartzen, egokitzen eta segurtasunez erabakiak hartzen laguntzeko, BasqueTrade & Investmentek aholkularitza espezializatuko zerbitzua jarri du zure esku, eta AEBko, Mexikoko eta Kanadako bulegoetatik eta Adimen Lehiakorreko taldetik jasoko duzu laguntza.

Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Dei iezaguzu 944 037 160 zenbakira edo bidali zure kontsulta.

 

Zertarako balio du?

Egin bat enpresa esportatzaileen plataformarekin eta zabaldu zure aukera komertzialak

Merkatu berrietara sartuko zara eta bezeroak lortuko dituzu mundu-mailan.

Nazioartean duzun posizionamendua areagotuko duzu.

Denbora optimizatu eta kostuak murriztuko dituzu.

Eskaintza komertziala produktuaren, sektorearen edo enpresa-taldearen arabera erakutsiko duzu, bost hizkuntzatan.

Erreferentzia gisa nabarmenduko zara zure enpresa-alorrean.

Beste enpresa esportatzaile batekin konektatuko duzu, eta harreman komertzialak izango dituzu haiekin.

Probetxu aterako diezu bezeroak erakartzeko kanpainei, sustapen-planei eta nazioarteko hitzarmenei.

Horrez gain, Basquexporterekin eguneraturik ibiliko zara beti, eta zuzeneko informazioa izango duzu beste konpainia batzuei buruz eta negozioa garatu dezakezun sektoreei buruz.

Jarri gurekin harremanetan, zure enpresarentzat estrategikoa den tresna honen alde onak aprobetxatzen hasteko

Basquexport euskal enpresa-ehuna nazioartekotzeko 35 urtetik gorako eskarmentuaren ondorio da, eta enpresa garatzen eta mundu-mailako merkatura hedatzen lagundu nahi dizugu

Zer eskaintzen du?

Zer egin dezakeen Basquexportek zure nazioarteko negozioa sustatzeko

Kostuak murriztea

Gure aditu-sareak zurekin batera lan egiten du, bezeroek zure negozioa aurkitzen dutela ziurtatzeko. Hartara, Basquexport zure estrategia komertzialaren beste osagarri bat izango da.

Expertisea nazioarteko merkatuetan

Herrialde eta bezero bakoitzak bere idiosinkrasia du. Horregatik, zerbitzu egokitua eskaintzen dizugu, zure enpresaren eta produktuaren alderik onenari balioa emateko eta, beraz, ahalegin komertzialei ahalik eta zuku gehien ateratzeko.

Publizitatea, salmenta eta nazioarteko posizionamendua

Basquexport lagungarria izango da atzerriko merkatuetan zure presentzia areagotzeko, arreta lortzeko eta interesa pizteko. Hala, zure marka mundu-mailan posizionatu egingo da.

Merkatu berrietara zabaltzea

Badakigu zer zaila izan daitekeen hedatzea. Ahaleginetan laguntzeko eta nazioarteko merkatuetan sartzeko oztopoak arintzeko dago Basquexport.

Informazio eguneratua eskura

Basquexporten komunitate baliotsuari esker, enpresa esportatzaileei, sektoreei, esportazio-kopuruei eta abarri buruzko datuak izango dituzu.

Zerbitzu esklusiboak

Jarri harremanetan BasqueTraderen sare komertzialarekin beharra duzunean, eta baliatu zerbitzu horiek beharren arabera, oso baldintza lehiakorretan.

  • 80 profesional espezializatu baino gehiago zure eskura
  • Zure produkturako eskaintza pertsonalizatuak
  • Bezero berriak lortzeko aukerak

Jar zaitez gurekin harremanetan

Norentzat da?

Zure tamaina edozein izanik ere, zer sektoretakoa zaren axola gabe, zure interesekoa izango da...

  • Enpresa esportatzailea bazara dagoeneko, baina denbora arazoa baldin bada, edo kanal komertzial berri bat txertatu nahi baduzu.
  • Zure enpresak nazioarteko merkatuetan izan dezakeen ahalmena ezagutu nahi baduzu, eta zure produktuak beste herrialde batzuetan interesa pizten duen ebaluatu nahi baduzu.
  • Bezero berrien bila bazabiltza, baina, orain, eskala handiko lan komertzial bat kudeatzeko nahikoa baliabide ez badituzu.
  • Hedatzeko planak dituen enpresa handi bat bazara eta, ildo horretan, laguntza diplomatikoa behar baduzu edo beste batzuekin elkartu behar bazara aukera berriak lortzeko.
  • Hainbat herrialdetara esportatzen baduzu jada eta hazten lagunduko dizuten bazkide komertzialen bila bazabiltza.
  • Ekintzailea bazara eta nazioarteko merkatuetan bezero berriekin konektatzeko aukera paregabea iruditzen bazaizu.

Egin bat Basquexporterekin

Eta nazioarteko bezero batek euskal enpresen eskaintzan interesa duenean...

Zure enpresa edo produktura jotzen du

Zure sektorearen bidez, zurearen antzekoa den produktu bat bilatuz edo aliantza komertzial posibleen bitartez aurkitu zaitzake. Zure aurkezpena bost hizkuntzatan ikusi ahal izango du.

Esportazio-arduradunarekin zuzenean jartzen da harremanetan

Konexioa erraztuko dugu. Bezeroak kontaktu komertziala lortu ahal izango du erraz, edo harremanetan jarri nazioarteko salmenten arduradunarekin edo produktuaren arduradunarekin.

Fidagarritasunik handiena ziurtatuko diogu

Gure datu-basea etengabe eguneratzen eta berrikusten dugu. Gainera, bakoitzak bilatzen duena aurkitzea ziurtatzen dugu SEO posizionamendu-estrategiarekin, hartzaile zehatzei bideratutako kanpaina digitalekin eta erabiltzaile-esperientzia bikainarekin.

Euskal esportatzaileen katalogoa

1.000 enpresa baino gehiago erregistratuta

Ikusi esportatzaileen katalogoa

Eta oraindik agertzen ez bazara...

Egin bat Basquexporterekin

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Kargatzen...

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Harremanetan jarri

Azeleratu nazioarteko hedapena SPRI Taldeko BasqueTrade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin

Zure produktua kanpoko merkatuan sartzeko aukera aztertzen ari bazara eta finantzazioa, harreman komertzialak, tokiko bazkideak edo zerbitzu espezializatuak bilatzen ari bazara, hemen gaituzu zure jardueran laguntzeko.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Estrategia

Euskal Agentzia da SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren tresna nagusia, nazioartekotze-zerbitzuen gaitasun guztiak biltzen dituena: baliabide teknikoak eta ekonomikoak, eta enpresa bakoitzari egokitutako laguntza-eredu espezializatu bat eskaintzen du.

22 M €-tik gorako aurrekontua kudeatzen du, eta 50 pertsona baino gehiagoko lantaldea, 30 Bilboko egoitza nagusian eta 20 kanpo-agente.

Finantzaketa, merkataritza-harremanak, tokiko bazkideak edo zerbitzu espezializatuak bilatzen badituzu, hemen gaude zure jarduerari laguntzeko.

 

Ezagutu Basque Trade & Investment

Grupo 2932
Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu