BEINT bekak 2025
Itzuli beharrik gabeko 80.000 €-ra arteko dirulaguntzak, atzerrian trebatzeko eta nazioarteko merkataritzako profesional gisa itzultzeko
Nazioartekotzearen arloko titulazioa duten gazteak prestatzea du helburu BEINT nazioarteko beken programak. Horretarako, unibertsitateko prestakuntza eta atzerriko esperientzia praktikoa konbinatzen dituen programa misto bat bultzatzen du, nazioartekotutako euskal erakunde eta enpresen bidez.
Zure ibilbide profesionalari bultzada bat eman nahi badiozu, aprobetxatu nazioarteko merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko dizuten ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko aukera. Hala, zure esperientziarekin, Euskadiko enpresa-ehuna indartzen lagunduko duzu.
BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatuta, eta goi mailako unibertsitate-titulua (gradua) duten Euskadiko 30 urtez azpiko gazteei zuzenduta dago. Pertsona bakoitzeko 30.000 € eta 80.000 € arteko diru kopurua ematen du, nazioarteko helmugako bizi mailaren arabera.
Zure prestakuntza akademikorako pauso bat, nazioarteko merkatuetan esperientzia praktikoa emango dizuna
Epeak
Hasiera data: 2025/03/07
Amaiera data:
2025/04/10, 23:59retan
-
Hautaketa Probak:
Maitzaren 10an, BECean (Bilbao Exhibition Centre)
2 urteko nazioarteko prestakuntza 3 fasetan banatuta:
1_
Graduondoko prestakuntza:
Nazioartekotzean espezializatutako graduondoko prestakuntza.
Iraupena: 4 hilabete
Noiz: 2025eko uztailaren eta abenduaren artean
2_
Praktikak erakundeetan:
Praktikak nazioartekotzea sustatzeko erakunde publikoetan.
Iraupena: 12 hilabete
Noiz: 2026ko urtarrilaren eta abenduaren artean
3_
Praktikak enpresetan:
Praktika profesionalak nazioartekotutako enpresetan edo beste erakunde multilateral batzuetan.
Iraupena: 8 hilabete
Noiz: 2027ko urtarrilaren eta abuztuaren artean
Nazioartekotzearen arloko prestakuntza eta 20 hilabeteko atzerriko praktikak eskaintzen dizkizu BEINTek
Erakundeetan 12 hilabeteko praktikak egiteko gutizko zuzkidura 18.000 eta 48.000 euro artekoa da, helmugarekin lotutako kostuen arabera.
Enpresetan 8 hilabeteko praktikak egiteko guztizko zuzkidura 12.000 eta 32.000 euro artekoa da.
Graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean edo Deustuko Unibertsitatean, hurrengo faseetarako behar dituzun trebetasunak eskuratzeko.
Ikasi nazioarteko merkataritzaren oinarriak, aztertu mundu mailako merkatuak, interpretatu legedia, ulertu alderdi logistikoak eta nazioarteko garraioaren alderdiak, eta ulertu nazioarteko negozioen kultura.
Ia bi urte, nazioartekotutako erakunde batean eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko eta kultura berri bat ezagutzearen esperientzia paregabea bizitzeko.
Zabaldu zure kontaktuen sare globala, eskuratu mentoretza baliotsuak eta ireki ateak etorkizuneko lankidetza eta lan-aukerei, mundu osoan zehar.
Zalantzarik gabe, badakigu esperientzia honek betiko aldatuko dizula bizitza. Kultura berriak ezagutzeak pentsatzeko, erlazionatzeko eta negozioak egiteko modu berrietara irekiko zaitu.
20 hilabeteko praktiken ondoren, nazioarteko bokazioa duen edozein enpresarentzat askoz balio handiagoa duen profil batekin itzuliko zara etxera.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Batu zaitez gure hautaketa-prozesura, eta bihurtu errealitate atzerrian arakatzeko, ikasteko eta hazteko dituzun ametsak
Baldintzak betetzen dituzten eta eskaera epearen barruan egiten duten eskatzaile guztiak onartuko dira hautagai gisa, eta balorazio-probetara deituko ditugu.
Aurrez aurre, maiatzaren 10ean, BECen. Honako probak egingo dira:
- Gai sozioekonomikoei eta gai orokorrei buruzko ezagutza-proba.
- Ingeleseko ahozko eta idatzizko proba. Hautagaia kanporatu egingo da gutxieneko B2 maila frogatu ezean.
- Atzerriko bigarren hizkuntza bateko (zerrendan agertzen dena) ahozko eta idatzizko proba: alemana, arabiera, mandarin-txinera, koreera, frantsesa, italiera, portugesa, errusiera eta japoniera.
- Euskarako ahozko eta idatzizko proba. Gutxienez B2 maila frogatu behar da.
Honakoak baloratuko dira: unibertsitateko goi mailako titulu ofiziala (gradua) izatea; kanpo-merkataritzako, enpresa-kudeaketako, marketineko, nazioarteko harremanetako edo nazioartekotzeko masterra izatea; eta lan-esperientzia. Kontsultatu balorazio-taula araudian.
Honakoak baloratuko dira: Beint programarekiko konpromisoa eta motibazioa; jarrera; komunikatzeko gaitasuna; eta bekaren fase bakoitzean hautagaiek garatu beharreko zereginetara egokitzeko gaitasuna.
Lagundu euskal enpresa-ehuna indartuko duten eta hari balioa emango dioten gazteen prestakuntza praktikoan eta trebakuntza profesionalean
Aprobetxatu enpresari ideia berriak eta ikuspegi freskoa emango dioten gazteak eskura izateko aukera. Aberastu lantaldea titulatu berri diren eta haien ibilbide profesionalari bultzada bat emateko ilusio bizia duten pertsonekin.
- Nazioartekotuta dauden eta enpresako prestakuntza-praktikak eskaintzen dituzten enpresa edo erakundeentzat.
- Gutxienez merkataritza- edo ekoizpen-establezimendu bat izan behar dute kanpoan.
Bekadunentzako enpresako praktika profesionalak eskaintzen dituzten enpresek, erakundeek, enpresa-elkarketek eta klusterrek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
Nazioartekotutako entitate bat izatea, eduki erabat enpresariala duten prestakuntza-praktikak eskaintzea, eta gutxienez merkataritza- edo ekoizpen-establezimendu bat izatea kanpoan; establezimendu horretan, bekaduna aurrez aurre egon ahal izango da enpresako langileekin.
Bekadunarentzako jarduera- eta prestakuntza-plan bat izatea, praktiken aldi osoa barne hartuko duena.
Bekadunaren prestakuntzaz arduratuko den tutore bat izatea.
Bekadunari ezarritako helmugako herrialderako joan-etorriko bidaia-txartela ordaintzeko prest egotea.
Bisa behar bada, herrialdearen baldintzak betetzen direla ziurtatzea eta horretan laguntzea.
Bekadunaren funtzionamendu-gastuak ordaintzea, hala nola ekipamendu informatikoekin, bulegoko materialarekin eta joan-etorrien dietekin lotutakoak.
Basque Trade & Investmenti eta/edo SPRIko Nazioartekotze Zuzendaritzari bekadunaren bilakaeraren eta ebaluazioaren berri ematea.
Bekadunak aurrez enpresan edo erakundean praktikak egin ez izana.
Gainerako baldintzetarako, kontsultatu araudi
- Billete de ida y vuelta del avión de la persona becada.
- Facilitar y asumir los gastos de la obtención del visado u otro trámite necesario.
- Abonar los gastos de funcionamiento: equipamiento informático, material de oficina y dietas de desplazamientos fuera del domicilio habitual.
Zurearen gisako nazioartekotutako enpresak behar ditugu, talentudun gazteen bila ari direnak.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Enpresa edo ikaslea, zure zalantzak argituko ditugu!
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Eskatu zure Beint 2025 beka eta itzuli etxera nazioarteko merkataritzako lehen mailako profesional gisa. 2025ko BEINT beka eskuratzeko, bete eskaera.
Garrantzitsua: Izena emateko, hautagaiaren izenean dagoen ziurtagiri digitala beharrezkoa da. Ez ezazu izen-ematea azken egunerako utzi, balizko arazo teknikoei aurreratu zaitez.
Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
Teknologia eta hornitzaile estrategikoak erakartzen ditugu enpresen hornikuntza errazteko
Invest in the Basque Country ekimenak erraztu eta erakargarri egiten die Euskadirako bidea hornitzaile estrategikoei enpresa-ekosisteman integratu daitezen, integrazio hori onuragarria delako hornikuntza-katea azkartu, produkzioko epeak murriztu eta eraginkorrago eta malguago bihurtu nahi duten enpresentzat. Eskatu hemen
Adimen lehiakorreko zerbitzu espezializatua, esportatzen duten ETEei zuzendua
Erronkak eta aukerak, eremu pribatukoak eta kanpoko inbertsio publikotik eratorritakoak identifikatzea, nazioarteko behatokiaren, txostenen, monitorizazioaren eta sektore estrategikoetako (automobilgintza, energia, bioosasuna eta ingurumena) joeren bidez. Eskatu hemen
Nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzuak, euskal ETEek euren tokia egin dezaten merkatu globalean
Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa baduzu eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, Basque Trade & Investment-ek zure jarduera bultzatzeko lan egiten du. Eskatu hemen
Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak
B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen
Banakako topaketak kanpo-sarearekin, aukera-merkatuak 30 minutuan hurbiltzeko
Zure produktua kanpo-merkatuan sartzea edo zure nazioarteko jarduera zabaltzea pentsatzen ari bazara eta orientazioa bilatzen baduzu edo zure kasua kontsultatzen baduzu, planifikatu zure hedapen globala nazioarteko 90 merkatu baino gehiagori buruzko aholkularitza pertsonalizatuarekin. Jarri harremanetan hemen
Atzerrian instalazioak irekitzeko, handitzeko edo berritzeko finantzaketa
Kreditu-ildo bat ezarpena egitean edo atzerriko sozietateak erostean eginiko inbertsiorako; atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko… Laster
Nazioarteko erakunde publikoekin batera proiektu pilotuak garatzeko laguntza programa
50.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, esperientzia pilotu bat egiteko eta pilotu hori proiektu osoa garatzeko gai diren atzerriko organismo publikoen aurrean aurkeztu ahal izateko. Laster
Lankidetzan egindako nazioartekotzearen sustapena
Gastuen % 80rainoko dirulaguntzak (gehienez 60.000 €) nazioartekotze-jarduerak lankidetzan garatzen dituzten Euskadiko elkarteentzat eta enpresa-lankidetzako taldeentzat. Laster
Esportazio gutxiko enpresen kanpo presentzia bultzatzeko programa
Itzuli beharrik gabeko 45.000 €-rainoko dirulaguntza enpresako, % 50 baino gutxiago esportatzen duten ETEentzat. Laster