Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Berrikuntzaren Erosketa Publikoa
Berrikuntzaren Erosketa Publikoa (BEP) izeneko tresnak berrikuntza sustatzen du eta merkatu berrien garapena bultzatzen du eskaritik abiatuta eta kontratazio publikoaren bidez, I+G+B-rako laguntzak osatzera datozen zenbait ezaugarrirekin.
Ez da laguntza edo dirulaguntza bat, bere helburua da enpresa berritzaileek balizko bezero gisa ikus dezatela administrazio publikoa.
Hala, tresna indartsu bat da, berrikuntzaren euskal sistemako erakundeen hazkundea sustatuko duena, inpaktua eta balioa sortuz Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko erakundeen proiektu estrategikoetan.
Zentzu horretan, argi izan behar da Berrikuntzaren Erosketa Publikoa ez dela kontratu-mota berri bat, eta ez duela esan nahi ezta ere kontratazio-prozesuan tresna teknologikoak erabiltzea edo existitzen diren produktu berritzaileak erostea.
Helburua da merkatuan ez dauden eta sektore publikoaren erronkei erantzungo dieten konponbideak eskaintzea

Entzuketa aktiboa
Enpresa berritzaileek aukera izango dute sektore publikoan detektatutako premientzako konponbideak merkaturatzeko.

Garapen berritzaileagoak
Erakunde publikoek proposatutako erronketan parte hartuz.

Berrikuntzaren nazioartekotzea
Tokiko merkatu publikoa baliatuz lehen bezero edo erreferentzia bezala.
Berrikuntzako topagune bat, zeinetan Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietateek aukera izango duten euren erronkak eta erosketa beharrak aurkezteko, eta zeinetan sektore pribatuak aukera izango duen bere konponbide berritzaileak eskaintzeko edo hobekuntza-proiektuak proposatzeko
MERKATUAREN AURRETIAZKO KONTSULTAK
Tresna honen bidez, erakunde publikoek informazioa eskuratzen dute etorkizuneko lizitazioaren pleguak zehaztasun eta segurtasun handiagoz idazteko.
Aukera bat da elkarrizketa tekniko bat izateko, eta elkarrizketa horren bidez elkarrengana hurbiltzeko sozietate publikoen erronkak eta ETEek erronka horiei erantzuteko aurkezten dituzten konponbide berritzaileak.
BERRIKUNTZAREN EROSKETA PUBLIKOKO LIZITAZIOAK
Enpresekin hitz egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietateek BEP lizitazioak abiaraziko dituzte.

MERKATUAREN AURRETIKO KONTSULTA. DIRAMIL Berrikuntzaren Erosketa Publikoko ekintzak helburutzat dauka esne gordineko mikroorganismoak detektatzeko eta kuantifikatzeko gailu azkarrak azkarrago garatzea, ustiategietan bertan erabil daitezkeenak.

MERKATUAREN AURRETIKO KONTSULTA. GREEN PARK Berrikuntza Publikoaren Erosketa ekintzaren helburua da lurraldearen eta baliabideen erabilera arrazionala eta iraunkorra sustatzeko neurriak ezartzea, eta, aldi berean, Parkeetako espazio eta zerbitzu guztietarako mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala sustatzea.

MERKATUAREN AURRETIKO KONTSULTA. EKPboat Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren ekintzaren helburua da aisialdiko- eta/edo lanbide-erabileretarako luzera txikiko ontzien ingurumen arloko fabrikazio- eta operazio-teknologia jasangarrien garapena bizkortzea.

MERKATUAREN AURRETIAZKO KONTSULTA. Garbiland Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren ekintzaren helburua da lurraren deskontaminazioa, teknologia berritzaileen eta jasangarrien bidez, “in situ” edo “on site” egikarituta.

TurboWave Berrikuntzaren Erosketa Publikoko ekintzaren helburua da oro har olatu-energiaren sektoreko beharrizanetara eta zehazki Mutrikuko lantegiko eskakizun tekniko espezifikoetara egokitzen diren aire-turbinen teknologien garapena azkartzea.
Honela funtzionatzen du Berrikuntzaren Erosketa Publikoak
01_
Erronka argitaratzea
Erakunde publikoak bere premiak aurkezten ditu.
02_
Merkatuaren aurretiazko kontsultetan parte hartzea
Erronkei buruzko elkarrizketa teknikoa erakunde publikoen eta enpresa berritzaileen artean.
03_
Erronka aurkezteko webinarra
Erronkei buruzko elkarrizketa teknikoa erakunde publikoen eta enpresa berritzaileen artean.
04_
Lizitazioa argitaratzea
Enpresa berritzaileek konponbide berriak aurkeztuko dituzte proposatutako erronkentzat.
Astero Berrikuntzako Erosketa Publikoko prozesuei buruzko informazio eguneratua ematen dizugu

Berrikuntzako Erosketa Publikoaren Antena
BEParen aukerak euskal enpresentzat
Berrikuntzako Erosketa Publikoaren Antena (BEP) Antenak Berrikuntzako Erosketa Publikoko Prozesuekin lotuta eskualde, Estatu eta Europa mailan irekita dauden lizitazioei eta etorkizuneko lizitazioei buruzko informazioa monitorizatzen du. Horri esker, berrikuntzako erosketa publikok proiektuak identifika daitezke edozein fasetan (merkatuari aurretiazko kontsulta egitea, lizitazioak...) soluzio teknologikoen hornitzaileek beren gaitasunekin eta negozio-lerroekin bat datozen ala ez ebaluatzeko aukera izan dezaten.
Sektore publikorako hobekuntza-ardatz bat detektatu baduzu eta gauza bazara balio erantsi handiko merkatu berriak garatzeko gai diren konponbide berritzaileak eskaintzeko, hauxe da zure proposamenak egin eta txertatzeko foroa.

Preguntas frecuentes
Kargatzen...
Zure I+G+B-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Txosten Teknikoak egitea kenkariak aplikatzeko I+G-ko inbertsioari
Enpresen I+G-ko jardueren kalifikazioa, zeinaren bidez kenkariak lortuko baitira Sozietateen gaineko Zergan. Eskatu txostena
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Zentro teknologikoetatik eta IKZetatik emaitzetara bideratutako I+G jarduera bultzada
Laguntzen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Teknologi zentroen eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroen (IKZ) jarduera ez‑ekonomikoa bultzatzea Laster
Zentro Teknologikoentzako eta IKZentzako laguntzak ikerketa-ekipoak erosi eta instalatzeko
Kostu osoaren % 100erainoko dirulaguntza, ekipamendua zure erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin lotuta badago, eta % 50ekoa, jarduera ekonomikoarekin lotuta badago. Laster
Produktuak, prozesuak eta zerbitzuak garatzeko I+G lehiakor eta esperimentalarekin laguntzeko programa
92,5 M € Garapen Industrial eta Esperimentalerako laguntzetan, hots, produktu, prozesu eta zerbitzu berriak garatzeko eta daudenak hobetzeko I+G-ren bidez. Epea itxita
ZTBESeko Agenteentzako laguntzak Oinarrizko Ikerketa Kolaboratiborako
44 milioi euro laguntzatan, ZTBESeko agenteek elkarlaneko ikerketa egin dezaten Industria Adimenduna, Energia eta Osasuna bezalako arlo estrategikoetan eta potentzial industrial handia duten ikerketa-proiektuak garatu ditzaten. Laster