Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Bideratu Berria 2025
0,6 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera
Bideratu Berria laguntza programa zuzentzen zaie krisian dauden enpresak berregituratu eta berrabiarazteko proiektuei. Krisian dauden enpresen berregituratze-planetan jasotako berregituratze- eta berrabiarazte-neurriak sustatuko dira. Izaera industrial eta finantzarioko neurriak izan daitezke eta helburutzat izango dute enpresa horien bideragarritasuna berreskuratzea epe ertain eta luzera.
Programa honen helburu nagusia da ez dadila desagertu euskal enpresa bideragarririk edo ez dakiola kalterik egin bere lehiakortasunari, honelako ekimenik ez egoteagatik. Egungo atzeraldiaren testuinguruan, eta azkenaldian ez bezala, finantzaketa faktore kritiko bihurtu da lehiakortasunerako, eta gure inguruko enpresek -batik bat ETEek- zailtasun handiak dituzte euren lan operatiboa eta hazteko edo inbertitzeko planak finantzatzeko, edozein dela ere euren osasun ekonomikoa. Asmoa da finantzaketa eskaintzea proiektu bideragarriei, biziraun dezaten eta sendotu daitezen.
Bideratu Berria programak eskaintzen dizu
0,6 Milioi eurorainoko eta berregituratze-planaren kostuaren % 50erainoko finantzaketa.
Zure enpresa sendotzeko aukera, lehiakor izan arren krisiaren ondorioak jasaten ari delako.
Zure enpresa-jarduerak berrantolatu eta arrazionalizatzeko laguntza, errentagarri izan daitezen.
Jarduera defizitarioen azterketa, birformulatu, murriztu edo baztertu egin behar diren erabakitzeko.
Bideratu Berria programak laguntzen dizu
Diruz laguntzeko moduko kostutzat hartzen dira berregituratze- eta berrabiarazte-planean jasotako neurriak aplikatzearen ondoriozko kostuak. Plan horrek baldintza hauek bete behar ditu:
- Planean jasotako neurriek ahalik eta gutxien iraun behar dute, eta enpresari lagundu behar diote bere bideragarritasuna berreskuratzen arrazoizko epe batean.
- Berregituratze-planean jasotako barneko neurrien bitartez lortu behar da bideragarritasuna hobetzea. Bakarrik onartuko dira aintzatespen orokorra duten kanpoko faktoreak.
- Zailtasunak eragin dituzten zirkunstantziak aztertu behar dira, hipotesi baikorrak, ezkorrak eta tartekoak planteatuz, eta arreta emanaz enpresaren indar-gune eta ahuluneei.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Zure enpresa krisian dago?
Laguntza honen onuradun izan daitezke jarduera-zentro bat EAEn duten enpresa handi eta ertain (ETE) guztiak, baldin industri arloko enpresak edo produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu enpresak badira.
Zure enpresa krisian dago? Laguntza honen onuradun izan daitezke jarduera-zentro bat EAEn duten enpresa handi eta ertain (ETE) guztiak, baldin industri arloko enpresak edo produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu enpresak badira.
600.000 eurorainoko dirulaguntza emango dizugu
zure enpresa berriro bideragarri izan dadin epe
ertain eta luzera. Hauxe da zure aukera!
Atera aurrera zure enpresa laguntza hauekin
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera Bideratu Berria programako aurrerakin itzulgarriak eskuratzeko.
Zure Enpresen berrabiarazpena-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Industria-enpresak sendotzeko inbertsio-aukerak
Euskal inbertsio-plataforma, gune seguru eta konfidentziala eskaintzen duena, beren negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresek aukera izan dezaten beren jarduera sendotzera bideratutako inbertsio-proposamenak jasotzeko. Eskatu hemen