Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

BIND

Industria adimenduneko berrikuntza-plataforma irekia startup eta Euskadiko enpresa handientzat

Industriako startup disruptiboak eta erreferentziazko enpresak konektatzen, aholkatzen eta trebatzen ditugu berrikuntza irekiko proiektuak garatu ditzaten. BIND programarekin azkartu egingo dituzu zure enpresaren edo startuparen berrikuntza prozesuak, merkaturako sarbidea, eraldaketa digitala eta hazkundea.

Zer da?

BIND programan elkarrekin lanean jartzen ditugu enpresak eta startup berritzaileak hazten laguntzeko

BIND nazioartean erreferentziazkoa den berrikuntza irekiko konexio- eta aholkularitza-espazio bat da, Euskadin kokatuta dauden eta nazioartean erreferentziazkoak diren startupen eta konpainia liderren arteko lankidetzarako eta berrikuntzarako. Helburua da bultzada bat ematea industria adimendun, energia garbi eta jasangari, osasun eta elikadura sektoreen hazkundeari, eraldaketari eta eboluzioari.

“Zortzi edizio arrakastatsu, azkartutako 210 startup baino gehiago, 70 partner eta 310 proiektu baino gehiago”

Berrikuntza irekiko 8 edizio zifretan

0

startupek parte hartu dute

0

proiektu garatu dira

0

partner, industriako lider direnak

+ 0 M€

fakturatu dira guztira

0%

dira partner-arekin lanuan jarraitzen duten startup-ak

Norentzat da?

Startup disruptiboentzat

Biharko industrian iraultza eragin dezakeen soluzio bat baduzu eta mundu osoan erreferentzia den industria adimenduneko ekosistema batean hazi nahi baduzu, hauxe da zure espazioa. Mundu osoko startup teknologiko berritzaileak bilatzen ditugu, euren proiektuak garatu ditzaten eta berrikuntza azkartu dezaten Euskadiko erreferentziazko enpresa handietan.

Informazio gehiago

Enpresentzat

Startup bidezko berrikuntza irekia bide azkar eta arrakastatsua da berrikuntza industrialean. Industria adimendun, energia garbi eta jasangarri edo elikadura eta osasun sektoreetako enpresa bat bazara, hauxe da zuretzako programa egokia teknologia abangoardistenak ezagutu eta inplementatzeko, zure ekosistemako kasu arrakastatsuak deskubritzeko eta adituen aholkularitza jaso ondoren zure negozioarentzako konponbide aproposenak bilatzeko.

Informazio gehiago

Startup bat bazara,
aukera izango duzu:

Industria Adimenduneko berrikuntza-ekosistemara konektatzeko: sarbide izando duzu Euskadin kokatutako erreferentziazko konpainietara eta Networking-eko jardueretan parte hartuko duzu Industria Adimenduko berrikuntza irekiko ekosistemarekin.

Zure lehen bezeroak lortzeko: Zure teknologia berritzailea garatu ahal izangu duzu sektoreko enpresa onenen eskutik, eta teknología horren bideragarritasuna probatu ahal izango duzu merkatuan. Parte-hartzaile guztiek lortuko dituzte kontratu bat edo gehiago.

Adituen aholkularitza jasotzeko: Enpresen azelerazioan, industria adimenduneko teknologia berrien merkatu-estrategietan, berrikuntzan eta ekintzailetzan espezializatutako 40 aholkulari baino gehiago.

Inbertitzaile eta finantzaketa-iturriak eskuratzeko, eta laguntza-ekonomikoak eta lan-espazioak lortzeko BICetan (Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza zentroak).

Enpresa berritzaile bat bazara,
aukera izango duzu:

Berrikuntza irekira eta Venture Client-era konektatuta egoteko: dinamika eta ekitaldi gidatuen bidez, zure enpresarentzat baliuotsuak diren sektoreko kasu arrakastatsuak ezagutuko dituzu eta posible izangu duzu esperientziak partekatzea eta ezagutza alderatzea.

Startupen analisi bat eskuratzeko: sarbidea izango duzu pataforma batera, zeinaren bidez jakingo baitituzu zeintzuk diren merkatuan arrakasta gehien duten teknologia disruptiboenak eta nola lagundu diezazuketen zure prozesuak hobetzen.

Teknologia onenak kontratatzeko: behar dituzun teknologiak identifikatuko dituzu, eta zure negozioarentzat interesgarrienak diren startupak kontratatu, Venture Client kolaborazio baten bidez.

Lehiakortasuna hobetzeko: Azkar eta zuzenean txertatuko dituzu zure enpresako prozesuetan startup berritzaileak garatutako konponbide aitzindariak.

Prestakuntza eta gaikuntza eskuratzeko: startupak eta konpainiak konektatuko dituzten workshop eta tailerrak, elkarlanean arrakasta bermatuko duten kolaborazio-esparru bat sortzeko.

icon down svg
Plataformari buruz

Honela funtzionatzen du:

Berrikuntza irekiko plataforma bat da, startupei merkaturako sarbidea errazten diena egoitza Euskadin duten erreferentziazko bezero handien bitartez. Helburua da proiektu disruptiboak garatzea teknologia berriekin, enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta Industriaren eraldaketa azkartzeko.

Programaren faseak

1_

Startupentzako deialdia eta proiektuen aurre-aukeraketa

Uztaila - Iraila

Deialdia irekitzen da mundu osoko startupek euren hautagaitzetarako izena eman dezaten eta euren konponbide teknologiko disruptiboak aurkeztu ditzaten.

2_

Parte-hartzaileen aukeraketa

Iraila - Urtarrila

Aurre-aukeraketan sartu diren startupek euren konponbideak aurkezten dizkiete BIND 4.0 programako trakzio-enpresei, eta azken hauek euren premietara ongien egokitzen diren finalistak hautatzen dituzte programan parte hartzeko.

3_

Azelerazio programa

Urtarrila - Ekaina

Gure bezero korporatiboekin kontratu bat edo gehiago lortu dituzten startupentzako programa. Bezeroaren enpresan euren proiektuak inplementatzen ari diren bitartean, startupek aukera dute tutore adituekin elkartzeko, networking ekitaldietan parte hartzeko eta harremanak egiteko inbertitzaileekin.

4_

Partner korporatiboentzako deialdia

Martxoa

Industria adimendun, energia garbi eta jasangarri edo osasun eta elikadura sektoreetako enpresa berritzaileek izena eman dezakete programan parte hartzeko.

5_

Proiektuen aurkezpena

Uztaila

Ekitaldi bakar bat egingo da industria-, berrikuntza- eta inbertsio-ekosistema osoa konektatzeko, eta bertan aurkeztuko dira startupek partner enpresekin lankidetzan garatu dituzten proiektuak.

Esperientziak
Zergatik BIND?

Nazioarteko erreferentziazko programa bat

BIND nazioarteko erreferentziazko plataforma bat da 2016tik, Eusko Jaurlaritzak sustatutakoa SPRI Taldearen bidez. Bere helburua da industriaren eraldaketa bultzatzea eta bere lehiakortasuna handitzea, lanean arituz azken belaunaldiko konponbide teknologikoak garatzen dituzten startupekin.

Berrikuntza irekiko plataforma honek ziurtatzen du enpresetan proiektu berritzaileak garatzen direla startupen teknologia aitzindariekin, eta gainera, aholkularitza eta prestakuntza eskainzen du berrikuntza irekiaren abantailak indartzeko eta startupen hazkundea sustatzeko proiektu errealen eta erreferentziazko bezeroen bitartez.

Abantailak

6 arrazoi BIND programan parte hartzeko

  • Berrikuntza irekiko sare handieneko kide izatea.
  • Industriarekin eta Industria Adimenduneko startup liderrekin konektatzea.
  • Enpresekin berritzen ikastea.
  • Zure teknologia baliozkotzea bezero handiekin.
  • Merkatuko teknologia disruptibo onenak eskuratzea.
Ohiko galderak

Zalantzak argitu

BIND ekimen publiko-pribatua da, startup disruptiboen eta enpresa berritzaileen arteko elkarrekintza eta lankidetza sustatzeko berrikuntza-plataforma irekia. BINDek urteroko azelerazio-programa bat du, eta startup-ak soluzio teknologikoekin lotzen ditu industria adimenduneko korporazio handiekin, energia garbi eta jasangarriekin, osasunarekin eta elikagai-industriekin. Gainera, berrikuntza-plataforma irekiak zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresa handiei eraldaketa digitalaren prozesuan.

Hasierako faseetan eta “ideia fasean” dauden proiektuak ez dira onartuko. BIND euren garapen teknologikoa amaitu duten eta produktu/zerbitzua merkaturatzeko prest dauden Industria Adimendunaren arloko startup-ei zuzendua dago.

Bai, startup-ek juridikoki eratuta egon behar dute, euren garapen teknologikoa amaituta izan behar dute eta merkaturatzeko prest egon behar dira edo merkatura iritsi berriak izan behar dira.

Ez. Edozein herrialdetako startup-ek eman dezakete izena.

  • Izena emateko startup-ek eskabidea bete beharko dute, 2024eko ekainaren 27tik irailaren 6ra bitartean.
  • Talde bakoitzari eskatuko zaio bideo bat bidal dezan fundatzaileek egindako startup enpresaren aurkezpenarekin. Informazio gehigarria (erakustaldiak, aurkezpenak, etab.) eskaintzen duten bestelako eranskinak ere kontuan har daitezke.
  • Eskabideak ingelesez bidali beharko dira, gure webgunean aurki daitekeen inprimakia beteta.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

TELEFONO ZENBAKIA 900 929 393

Eskatu hemen

Euren proiektuak garatu nahi dituzten eta Euskadiko erreferentziazko enpresa handietan berrikuntza azkartuko duten mundu osoko startup berritzaileak behar ditugu

Ekimen honetan interesa duen startup disruptiboa bazara, bete formulario hau.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Estrategia

Berrikuntza azkartzen enpresen eta startupen arteko lankidetzaren bidez

BIND industria adimendunaren arloko berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatua da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua, SPRI Taldearen eta Up!Euskadi ekintzailetza-plataformaren bidez. Gaur egun, egoitza Euskadin duten sektoreko erreferentziazko 100 enpresa eta sozietate publikok parte hartzen dute plataforman.

Ekimen hau hiru helburuei erantzuna emateko sortu zen: euskal ekosistema industrialeko startupen garapena azkartzea, enpresa eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema industrial aurreratuko hub bilakatzea. 2016tik, BIND programak 210 startup baino gehiago bultzatu ditu, 320 proiektu eta 9 miloi euro baino gehiagoko fakturazioa sortu du.

BIND plataformak hiru ekimen ditu berritzeko eta erronka teknologiko berriei erantzuteko:

  • BIND Corporate: azelerazio eta berrikuntza irekia enpresa handi eta startupentzat.
  • BIND SME: berrikuntza irekiko erronka teknologikoak ETE eta startupentzat. Informazio guztia hemen.
  • BIND GovTech: berrikuntza irekiko erronka teknologikoa administrazio publiko eta startupentzat.
Lotutako laguntzak

Zure Digitalizazioa-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu