Filtra tu búsqueda



BIND SME
Startup eta ETE liderrentzako berrikuntza irekiko plataforma

Interesatzen zaizu?

Jarri harremanetan hurrengo deialdiei buruzko informazio gehiago jasotzeko.

Zer da

BIND SME programak ETE-en digitalizazioa bultzatzen du, eta horretarako ETEak eta startup teknologikoak konektatzen ditu.

BIND SME programak erantzun bat ematen die ETE-en erronka teknologiko berriei startup eta scaleup berritzaileekiko lankidetzaren bitartez.

Euskadiko ETE-ek BIND programaren bidez edizio bakoitzean hainbat kasu proposatzen dituzte, eta startup hautagaiek erantzun bat aurkitu behar diete erronka horiei konponbide teknologiko disruptiboak aplikatuz. Erronka horiek ongien ebazten dituzten proposamenak hautatuak izango dira euren proiektuak garatu ditzaten euskal ETE-ekin batera.

“Startupek erreferentziazko bezeroak lortzen dituzte eta ETE-ek, berriz, konponbide teknologiko berritzaileak”

Programaren emaitzak

+0

Parte hartzen duten ETEak

+0

Garatutako proiektuak

+0

Parte hartzen duten Startup-ak

0

Edizio arrakastatsuak

Norentzat da

Startup eta scaleup teknologikoentzat

Startup eta scaleupentzat, baldin eta konponbide teknologiko disruptibo bat badute, gai dena industriako erronka sektorial berriak konpontzeko. Erreferentziazko ETE baten bidez euren proiektuak garatu nahi dituzten enpresentzat

01_Teknologia berriak dituzten eta horien garapen teknologikoa bukatua duten startup eta scaleupek. Frogatu eta probatu daitekeen edo dagoeneko merkatuan eskuragarri dagoen produktu edo konponbide bat eskaintzen duten startupek.

02_8 urte baino gehiago ez dituzten enpresek, prozesu industrialak hobetzeko teknologia berriak baliatzen dituztenek eta euren enpresa garapena azkartzeko prest daudenek.

03_Industria hauetan aplikatzeko moduko konponbide disruptiboak dituzten startup eta scaleupek: energia, manufaktura aurreratua, ingurumena, eraikuntza, diseinua, automobilgintza eta elikadura, besteak beste. Hauek dira erabili beharreko teknologiak: adimen artifiziala, Big Data, Computing, zibersegurtasuna, ikusmen artifiziala, IoT, manufaktura gehigarria, robotika, nanoteknologia, material berriak, errealitate areagotua… eta askoz gehiago!

Presta zaitez eta aurkeztu zure konponbide berritzailea industriaren erronka teknologikoei erantzuteko

ETE-entzat

BIND SME ekimenean parte hartzen duten ETE-en helburua da eraldaketa digitala, lehiakortasuna eta berrikuntza azkartu eta arintzea industriaren garapenerako erronka berriei aurre egiteko.

01_Euskadin gutxienez jarduera-zentro bat duten ETE-ek.

02_250 langiletik behera dituzten ETE-ek.

03_Eraldaketa digitalaren fasean edo lehiakortasuna hobetu eta azkartzeko fasean dauden ETE-ek, edo beren negozioa hazteko eta hedatzeko konponbide berritzaileak bilatzen dituzten ETE-ek.

04_Industriaren, eraikuntzaren, elikaduraren eta edarien sektoreko ETE-ek, edo produktuaren fabrikazioaren, ingurumenaren, energiaren edo automozioaren arloko ETE-ek, besteak beste.

Kontaiguzu zeintzuk diren zure erronkak, eta BINDek aurkituko ditu zure premietara ongien egokitzen diren konponbide teknologikoak

Zer eskaintzen dizu

BIND SME ekimenak konponbide berritzaileak eskaintzen ditu industriak eraldaketa digitaleko prozesuetan proposatzen dituen erronka berriei erantzuteko; eta horretarako, teknologia disruptiboak aplikatu eta garatzen ditu, eta elkarrekin konektatzen ditu Euskadiko ETEak eta startupak.

Bultzada arin eta azkar bat Euskadiko ETE-en digitalizazioari, hainbat arlotan (manufaktura aurreratuko industria, ingurumena, eraikuntza, diseinua, automozioa, elikadura, eta abar) proposatutako erronka berriei erantzungo dieten merkatuko konponbide berritzaileekin.

Eta, bestalde, aukera ematen zaie startupei lehen bezeroak lortzeko eta euren teknologiak probatzeko kasu erreal batekin, alegia, hazteko aukera emango dien kasu batekin.

  • Kontratu bat erreferentziazko ETE batekin zure konponbide teknologikoa inplementatzeko
  • Merkaturako sarbide zuzena: proiektu errealak fakturazio errealarekin.
  • Kasu arrakastatsu bat garatzea aukera-bolumen handiko merkatu baterako.
  • Sektoreko bezero indartsuen babesa eta esperientzia izatea.
  • Berrikuntza irekiko BINDeko adituekin proiektuak azkar ezartzea.
  • Teknologiaren jabetza izatea.
  • ETE-en, corporateen eta sozietate publikoen berrikuntza irekiko ekosisteman posizionatzea eta ikusgarritasuna lortzea.
  • Zuzenean iristea talentu berritzaile gehiagorengana.
  • Zure erronka teknologikoei neurrira prestatutako konponbideekin erantzutea.
  • Sektoreko arrakasta-kasuen eta zure industriarako teknologia disruptiboen berri izatea.
  • Berrikuntza azkarreko eta berrikuntza irekiaren arloko adituekin frogatutako barne-gaitasun berriak garatzea.
  • Lehiakortasuna hobetzea.
  • Sektoreko lidergoa lortzeko eta ETE berritzaileen ekosistemarekin esperientziak partekatzeko gaitasuna.
  • Zure enpresaren digitalizazioan aurrera egitea.

250 langile baino gutxiago dituen eta jarduera-zentroa EAEn duen ETE bat bazara, konta iezaguzu zein diren zure beharrak.

8 urte baino gutxiago dituen eta produktua garatuta duen startup teknologiko bat bazara, proposatu zure konponbidea.

Nola

1_

ETE-ek izena ematea eta erabilera-kasu teknologikoak definitzea
(Maiatza - Iraila)

ETE-ek maiatza eta ekaina bitartean izena emango dute, eta erabilera-kasuen araberako beharrak irailean planteatuko dituzte.

2_

Erabilera-kasuak aurkeztea eta startupen deialdia
(Iraila - Urria)

ETE bakoitzak gehienez ere edizioan proposatutako 7 erabilera-kasuetatik 3 kasutan hartuko du parte, eta jarraian, startupak inskribatzeko prozesua abiaraziko da.

3_

Hautaketa eta matching prozesua
(Urria - Azaroa)

Konponbide onenak proposatu dituzten startupak hautatzea eta ETEaren proiektuak eta kontratuak sinatzea startuparekin.

4_

Proiektuen garapena
(Abendua - Ekaina)

ETE eta startupak lankidetzan hastea eta proiektu bateratuak abiaraztea.

Abantailak

Parte hartu BIND SME erronketan, zeurea proposatuz edo beste ETE batena ebatziz

  • Aprobetxatu euskal ETE-en eta startupen arteko lankidetza-aukera eta -onura berriak
  • Adituen laguntza izango duzu prozesu osoan zehar
  • Hazkunde-aukerak ETE eta startupentzat
  • Murgildu zaitez Berrikuntzaren eta Ekintzailetzaren Euskal Ekosisteman berrikuntza irekiaren bitartez
  • Urterik urte erronka eta desafio gehiago hartzen dituen metodo eta programa lider batekin aritu zaitez
  • Jarraitu erronken ereduari, zeinak BIND plataformaren arrakasta hurbiltzen baitu ETE-en segmentura
Esperientziak

BIND SME ekimenaren hiru edizioetan 30 proiektu eta kolaborazio baino gehiago garatu dira ETE-en eta startupen artean.

KEVO

“BIND SME ekimenaren bidez Estatuan garrantzitsuak diren enpresekin kolaboratu dugu, hala nola ELDU, Eroski, Bellota Herramientas, Goizper edo BCC, eta proiektuak partekatu ditugu, besteak beste, gizarte-ekintzako antolakundeekin. Horri esker, gai izan gara hazteko eta lantaldea handitzeko”.  KEVO

INMERSIA

“ETE-ekin lan egiteko erronkak merkatu handi bat eta askoz ate gehiago irekiko dizkigu, frogatuko baitugu gai garela eurei laguntzeko datuen monitorizazio- eta bistaratze-merkatura iristeko optimizatu dugun produktu batekin”. IMMERSIA

bindsme-hupi

“BIND ekimenean parte hartzen duten enpresek konponbide berriekin esperimentatzeko duten prestutasuna argia da, eta ekosistema osoak bultzatzen duen dinamika ezin hobeak sustatzen du”. HUPI

Aurreko edizioetan parte hartu duten ETEak

AAC Centro de Acústica Aplicada · Afesa · Agaleus · Agrupalab · Alcad · Algon · Ameztoi Anaiak · Artiach · Artomaña · Astigarraga Kit Line · Azpiaran · Basoinsa  · Burdinola · Café Fortaleza · Comercial Hostelera · Cometel · Couth · Daisalux · deDiego · Dimeco · Ekide Group · Eldu · Elosegi Bodegas · Euskabea · Fhimasa · Flanker Tech Solutions  · Flexix · Frutas Iru · Garita Automotive · GHI Hornos · Giraldo · Glual · Grupo Repair · Gutram · Hernani Talleres · Ibarmia · Indumental Recycling · Ingemat · Irurena Group · Itsasmendi · Izar Cutting Tools · Kimua · Lantek · Lazpiur · Loire Gestamp · Metal Group · Ona · Ojmar · Paturpat · Salva · Sariki Metrología · Sercontrol · Teknimap · Tivoly · Trimek · Zabalandi  · Zabalgarbi · Zayer · Zikotz

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Ekimen bat, espreski sortu dena ETE eta startupen artean lankidetzarako aukera berriak sortzeko, oinarritzat harturik ETE parte-hartzaileen artean planteatutako erronka sektorial bateratu bat.

BIND SME ekimena bereziki zuzentzen zaie profil hauek betetzen dituzten startupei:

  • Industria sektorean eta harekin lotutako zerbitzuetan aplika daitezkeen teknologia berriak, edo ETE parte-hartzaileen produkzio-prozesuetan edo/eta zerbitzuetan aplikazio zuzena duten eta teknologikoki guztiz garatuta dauden teknologiak garatzen dituztenak, eta euren zerbitzu/produktuaren konfigurazioa bukatzeko moduan daudenak, hau da, ikusi eta probatzeko moduan edo dagoeneko merkatuan dagoen produktu edo zerbitzu bat dutenak.
  • Gehienez zortzi urte baino gehiago ez dutenak eta teknologia berriak erabiltzea proposatzen dutenak enpresaren garapena azkartzeko behar dituzten enpresa-prozesuak hobetzeko.
  • ETE-ek proposatutako erronkei aurre egiteko moduko startupak eta lerrokatuta daudenak Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren espezializazio-sektoreekin eta aukera-eremuekin.

ETE parte-hartzaileak honako honetarako konpromisoa hartzen dute:

  • Ekimenaren baldintzak onartzea eta betetzea.
  • Ekimenean proposatutako dinamiketara joatea eta aktiboki parte hartzea, eta zehaztutako lan eta zereginak betetzea.
  • Proiektua garatzeko behar den dedikazioa izatea, ETEaren eta startuparen arteko lankidetza-kontratua egin ondoren.

Azken horrek berarekin dakar gutxienez 40 orduko dedikazioa izatea programan benetan sartu eta onura ateratzeko; horrenbestez, programarekiko parte-hartze proaktiboa izan eta erakundearen barne mailan lan egin behar da. Garatu beharreko gutxieneko zereginak eta orduak hauek dira:

  • Erabilera kasuen jaulkipena + identifikazioa + ezaugarritzea = 10 h
  • Startupen analisia eta hautaketa = 8 h
  • Matchmaking saioak (pitching + B2B ekitaldia startupekin) = 12 h
  • Barne-gogoetako beste zeregin batzuk + komunikazioa = 10 h

Startup parte-hartzaileak honako honetarako konpromisoa hartzen dute:

  • Ekimenaren baldintzak onartzea eta betetzea.
  • Ekimenean proposatutako dinamiketara joatea eta aktiboki parte hartzea, eta zehaztutako lan eta zereginak betetzea.
  • Proiektua garatzeko behar den dedikazioa izatea, ETEaren eta startuparen arteko lankidetza-kontratua egin ondoren.

Ebaluazio- eta koordinazio-batzordeak ETE-ek planteatutako erabilera-kasuak aztertuko ditu. Proposatutako kasuetara ondoen egokitzen diren startupak identifikatu ondoren, batzordeak ekimenean parte hartzera gonbidatuko ditu. Horretarako, ETE-ek identifikatutako erronkak argitaratuko dira ekimenaren webgunean, eta startupen proposamenak jasotzeko inprimaki bat gaituko da.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Izan zaitez eraldaketa digitalaren parte: eskaini zure startuparen soluzio berritzaileak edo proposatu zure ETEaren erronka teknologikoak

Startup edo Scaleup bat bazara eta Industria Adimendunaren erronka berriei erantzun nahi badiezu zure teknologiarekin, nahikoa duzu inprimakia betetzea eta abisatuko dizigu deialdi berriak dauenean.

Industri arloko ETE bat bazara, kontaiguzu zeintzuk diren zure errnkak eta geuk aurkituko digutu zure premietara ongien egokitzen diren konponbide teknologikoak. Bete inprimaki hau eta jarriko gara zurekin harremanetan.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Estrategia

BIND SME da BINDen barruan sartutako hiru ekimenetako bat

BIND nazioarteko erreferentziazko plataforma publiko-pribatu bat da 2016tik, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duena SPRI Taldearen eta Up!Euskadi plataformaren bidez, eta bere helburua da industriaren eraldaketa bultzatzea eta bere lehiakortasuna handitzea, lanean arituz azken belaunaldiko konponbide teknologikoak garatzen dituzten startupekin.

Berrikuntza irekiko plataforma honek aukera ematen du enpresetan proiektu berritzaileak garatzeko startupen teknologia aitzindariekin. Gainera, aholkularitza eta trebakuntza eskaintzen ditu berrikuntza irekiaren onurak sustatzeko eta startupen hazkundea indartzeko proiektu errealekin eta erreferentziazko bezeroekin.

BINDek baditu hiru ekimen berritzeko eta erronka teknologiko berriei erantzuteko:

  • BIND Corporate: Azelerazio eta berrikuntza irekiko ekimena enpresa handi eta startup.
  • BIND SME: Berrikuntza irekiko erronka teknologikoen ekimena ETE eta startup. Informazio guztia hemen.
  • BIND GovTech: Berrikuntza irekiko erronka teknologikoen ekimena administrazio publiko eta startup.
Logo-Bind-2024-—-RGB_small
Lotutako laguntzak

Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu