Murgiltze-jardunaldiak
Deep Dives BDIH
Batzuetan, enpresek teknologia erosteko konpromiso-akordioak sinatzen dituzte teknologia hornitzaileekin, teknologia horiek euren negozioan duten erabilgarritasun-mailari buruzko behar adinako informaziorik gabe. Orain, ordea, erabaki horren arriskua murriztu dezakete BDIHren DEEP DIVE murgiltze-jardunaldietan parte hartuz.
Plan pertsonalizatu bat: DEEP DIVE jardunaldi teknologikoen helburua da teknologiei buruzko ezagutza praktikoa ematea, ETEek beren arazoentzako konponbide espezifikoak aurki ditzaten.
Deep Dive jardunaldietan, enpresek aukera izango dute adituak ikusteko denbora errealeko demostrazioak egiten, beren erronkak eta desafioak planteatzeko, eta beste enpresa batzuen erabilpen kasu errealak ezagutzeko.
Aukera paregabea da jakiteko teknologiek nola lagundu diezazuketen zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen.
Badakizu, laburtu ikaskuntza-kurba eta eskuratu zure produktu edo prozesuetan teknologia txertatzeko behar duzun ezagutza
Konponbide praktikoak, teknologiak aplikatzeko orduan sortzen diren erronkak gainditzeko
Lehen kontaktua teknologiekin zure negoziorako konponbideak bilatzean
Hurbilketa bat teknologiaren erabilerara, kostu ekonomikorik gabe
Herrialdeko aditu onenekin hitz egiteko aukera
DEEP DIVE jardunaldiak hainbat saio tematikotan bereizten dira, zeintzuetan hizpide hartzen baita zein aplikazio eta konponbide teknologiko dauden manufaktura-industriek teknologia digital eta jasangarriak aplikatzean aurkitzen dituzten erronkak gainditzeko.
01_ Robotika malguari buruzko DEEP DIVE jardunaldiak
Robotika Malguaren guneari dagokio
02_ Fabrikazio gehigarriari buruzko DEEP DIVE jardunaldia
Fabrikazio Gehigarriko guneari dagokio
03_ Zibersegurtasunari buruzko DEEP DIVE jardunaldia
Zibersegurtasun guneari dagokio
04_ Data Driven Solutions-i buruzko DEEP DIVE jardunaldia
Data Driven Solutions guneari dagokio
05_ Material berriei buruz DEEP DIVE jardunaldiak
Material Aurreratuen guneari dagokio
06_ Makina adimendun eta konektatuei buruzko DEEP DIVE jardunaldia
Makina Adimendun eta Konektatuen guneari dagokio
07_ Sare elektriko digitalei buruzko DEEP DIVE jardunaldiak
Sare Elektriko Digitalen guneari dagokio
08_ Osasun digitalari eta gailu medikoei buruzko DEEP DIVE jardunaldiak
Osasun Digitalaren eta Gailu Medikoen guneari dagokio
Deep Dives jardunaldiek laguntzen dizute
Ikasten teknologia hauek aplikatu dituzten zuzendaritza-karguekin eta enpresa-guneetako liderrekin. Esperientziak eta demostrazio praktikoak, aktiboekin zuzenean lan egiteko eta zure enpresaren premiak adituekin aztertzeko.

Praktikoak
Zurea bezala, teknologia industrialak erabiltzen hasi diren enpresen kasu errealak, zuzendaritza-karguen eskutik.

Proaktiboak
Denbora errealeko erakustaldiak. “Hand on” saioak, zuzenean aktiboekin esperimentatzeko.

Interaktiboak
Banan-banako aholkularitza eta parte-hartzaileen beharrizanentzako konponbide baten zirriborroa.
Bereziki ETEentzat:
nagusiki ETEetako zuzendaritza-kargu edo arduradunentzat diseinatuak
Ohiko Galderak
Kargatzen...
Hitz egiguzu zure beharraz
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresako ekoizpen-sistemaren eraginkortasuna hobetzeko teknologia adimendunak eta material aurreratuak ezarri nahi badituzu balio erantsi handiagoko irtenbideak eskaintzeko, bete formulario hau.
Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan
Euskal enpresentzako arreta zerbitzua
Zure Berrikuntza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak
B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen
Teknologia digital eta jasangarriak baliozkatu eta probatzeko konexio sare hoberena
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ekintza-plan bat egiteko, bere bitartez posible izan dadin teknologiak barneratzeko gaitasuna hobetzea eta teknologia horiek txertatzeko probak egitea. Epea itxita
Bultzada bat produktu eta prozesuen inguruko berrikuntzako mikroproiektuei
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko. Epea itxita