Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Euskadik karbono gutxiko ekonomiarantz aurrera egiteko konpromisoa hartu du, enplegua sortzeko eta industria- eta teknologia-garapenerako aukera gisa. 2050ean negutegi-efektua eragiten duten gasen isurpenean herrialde neutroa izateko konpromisoa hartu dugu.
Zeharka, neutraltasun klimatikorako trantsizioak Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektore estrategikoen garapenerako aukerak ere eskaintzen ditu. Honako hauek dira sektore horietako batzuk: energia berriztagarriak, hidrogeno berdea eta energiaren metaketa balio-kate osoan. Energia-aurrezteak eta -eraginkortasunak ere rol garrantzitsua bete behar dute, kontsumoak eta kanpoaldearekiko energia-mendekotasuna murriztuz.
Laguntza-programa horrek aukera emango du inbertsioari buruzko erabakiak hartzeko garaian aurrea hartzeko eta Euskadiko industriari laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioko Europako eta mundu mailako testuinguruan lehiakor izaten jarrai dezan.
Deskarbonizazio Industriala programaren aurre-eskaerak, 2025. urteko ediziorako programaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izateko aukera ematen du. Horrela, aurre-eskaera aurkezten denetik eskaera formala egiten den arte egindako inbertsioak, programaren deialdia argitaratu ondoren, diruz lagundu ahal izango dira. Beraz, 2025ko otsailaren 7etik aurrera aurre-eskaera aurkez daiteke https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/deskarbonizazio-industrialeko-programarako-aurreeskaerak-2025ko-deialdia/web01-tramite/eu/ dagoen formularioa betez.
1,5 M € arte zure enpresaren karbono-aztarna eta isurpenak gutxi ditzazun
Lehiakortasuna handitzea eta enpresa jasangarritasun arloan abangoardian kokatzea
Ezagutu ezazu programa hau
Erauzketa-, eraldaketa- eta ekoizpen-enpresa industrial guztiek, haien neurria edozein dela ere, 1.500.000 € arteko laguntza eska dezakete erakunde onuradun bakoitzeko, betiere inbertsioak Euskadin egiten badira.
Dirulaguntzaren zenbatekoa enpresa onuradunaren tipologiaren araberakoa izango da:
*Enpresek gutxienez 100.000 €-ko inbertsioa egin beharko dute.
**Dirulaguntza % 2,5 handitu da Bizkaiko Ezkerralde Zabalduko Eremuko inbertsioetarako.
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Deskarbonizazio Industriala 2025 programaren aurre-eskaera epea irekita
Deskarbonizazio Industriala programaren aurre-eskaerak, 2025. urteko ediziorako programaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izateko aukera ematen du.