Ekintzaile 2025
Enpresa edo pertsona ekintzaileentzako laguntzak, BICen bidez babestutako proiektuen umotze eta martxan jartze faseetarako
Zure enpresa berritzailea sortzeko urratsa eman aurretik, arretaz irakurri laguntza hau. Zure ideia abiarazteko eta merkatuan finkatzeko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza aditua zure eskura jartzen ditugulako.
Ekintzailek laguntza integrala, malgua eta zure beharren neurrikoa eskaintzen dizu, zure ideiaren bideragarritasuna balia dezazun, proiektua abian jar dezazun eta merkatuan arrakastaz haz dadin, hasierako finantzaketarako sarbidea ere erraztuz, eta, bereziki, proiektuak sendotzeko behar duen epe luzerakoa.
BICek (Business Innovation Center) zure proiektua babestuko dute, eta erraztaile gisa jardungo dute zure startup berritzaile edo teknologiko berria sortzeko prozesuan; ahal dela, industria arlokoa edo lotutako zerbitzukoa izan beharko da. Horrela, BICak euskal ekintzailetza-ekosisteman sartzeko atea dira, eta lurralde bakoitzeko enpresa-sarearekiko elkarreragina dinamizatzen dute. BICak laguntzaile onak dira.
Ekintzaile, Euskadiko Ekintzailetzako Erakunde arteko 2025 Planaren barne dago (EEP 2024). Plan hau ekintzailetza sustatzera bideratuta dago, mota guztietan, proiektu, enpresa eta enplegu lehiakor eta iraunkorrak sortu eta hazteko, Euskal Autonomia Erkidegoaren susperraldi ekonomikoaren, hazkunde inklusiboaren eta garapen iraunkorraren aro berri baten eragile izan dadin.
Ekintzailetzaren alde egitea mundu jasangarriago baten alde egitea da; horregatik, programa Euskadiko Eraldaketa Digitalaren 2025eko Agendan aurreikusitako jardueren artean dago.
Epeak
Hasiera data: 2024-04-03
Amaiera data:
2024-12-11, 23:59retan
Ekintzailek bi laguntza-lerro desberdin eskaintzen dizkizu, bata ideia umotzeko eta bestea martxan jartzeko:
1 Lerroa_
Ideiaren umotzea:
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza emango dizugu BIC baten laguntzarekin, ideia umotzeko eta Enpresa-plana egiteko prozesu osoan, ideia hori martxan jarri arte.
30.000€rainoko Itzuli beharrik gabeko laguntzak:
- Enpresa-prestakuntza eta formakuntza espezifikoa
- Kanpoko aholkularitza eta laguntza teknikoetan gastuak
- Prospekzio- eta dokumentazio-azterlanak
- Azoketara joatea, merkataritza-prospekziorako bidaiak
- Maketak eta prototipoak egitea
2 Lerroa_
Martxan jartzea:
Umotze fasea amaitu ondoren, zure proiektua baldintzarik onenetan finantzatu ahal izango duzu Luzarorekin dugun hitzarmenari esker.
Emandako maileguaren %20a eta lehenengo bi urteetan sortutako interesetarako dirulaguntza jasoko duzu.
* Laguntzak diru-laguntza gisa antolatuko dira, mailegua formalizatzen denetik uneko hiruhileko naturala amaitzen den arteko aldian sortutako interesak estaltzeko, bai eta hurrengo 8 hiruhileko naturaletan hiruhileko bakoitzean sortutako interesak estaltzeko ere.
"2023ean 94 proiektu lagundu ditugu, 1,6M eurotik gorako diru-laguntzekin. Zure enpresa-ideia 2024an babestuko dugunon artean egon daiteke. Interesatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan!"
Ekintzailek eskaintzen dizu
Zure negozio-ideiaren bideragarritasuna ziurtatzea, enpresa-plana definituz
Segurtasunez abiatzeko zure neurriko laguntza itegrala
Zure proiektua epe luzera sendotzeko finantzaketa onuragarria
BICen azpiegiturak zure eskura proiektua kokatzeko eta merkatu eta bezero berrietara iristeko
Ekintzailek lagunduko dizu
- Zure Enpresa-plana zehazten BIC baten laguntzarekin. 1. Laguntza-lerroa
- Enpresa arloko prestakuntza hobetzen edo aholkulari bat kontratatzen. 1. Laguntza-lerroa
- Prospekzio-azterketak prestatzen eta azoketara bidaiatzen. 1. Laguntza-lerroa
- Maketak eta prototipoak egiten. 1. Laguntza-lerroa
- Lokalaren berritzea eta egokitzapenak. 2. Laguntza-lerroa
- Makineria, ekipamendua, ibilgailuak, instalazio teknikoak eta altzarien erosketa. 2. Laguntza-lerroa
- Lizentziak eta jabetza industriala edo intelektuala. 2. Laguntza-lerroa
2. laguntza-lerroko inbertsioak aktibo finkoko elementu berrietarako izango dira.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Laguntza hau jaso dezakezu
- Ba al duzu industriarekin edo industria zerbitzuekin lotuta dagoen proiekturik?
- Oinarri teknologikoa duen negozio-ideia bat duzu eta Enpresa-plan bat behar duzu?
- Zure enpresa martxan jarri nahi duzu, baina ez duzu finantzaketarik aurkitzen?
Ordua da zure negozio-ideia martxan jartzeko
Enpresa-proiektu berritzaile bat baduzu eta beharrezko baliabideak edo ezagutzak ez badituzu, BICek ideia umotzen eta finantzaketa bilatzen lagunduko dizute.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Ekintzaile bezalako laguntzek, Euskadiko BICetako adituekin lankidetzan, ideia osasuntsu jaiotzearen eta haztearen arteko aldea ekar dezakete, edo ideia on batean bakarrik geratzea
Lortu orain zure enpresa-ideiarako laguntzak
Zure enpresa-proiektua ondu eta abian jartzeko Ekintzaile laguntza eskatu nahi baduzu, eskatu hemen elkarrizketa bat hurbilen duzun zure Enpresa eta Berrikuntza Zentroarekin (BIC): Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
Zure BICak laguntza eskatzeko sarbidea eman dizu?
Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Aurkeztu zure startupa euskal industriaren erronka sektorialei aurre egiteko
BIND egitasmoaren ekimen publiko-pribatu berri bat da, industriako Klusterren Dinamizaziorako Erakundeen (KDE) laguntzarekin sortua. Helburua da startupak ETEetara hurbiltzea, euren eraldaketa digitala azkartzeko eta euren erronka teknologikoei aurre egin eta konponbidea emateko. Eskatu hemen
Industria arloko startup sortu berrientzako finantzaketa
250.000 €-rainoko maileguak oinarri teknologikoa edo berritzailea duten enpresa berrientzat, gutxienez 3 lanpostu sortzen badituzte 3 urtean. Eskatu hemen
Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Euskadiko eragile ekintzaileen arteko lankidetzaren eta koordinazioaren sustapena
Euskadiko ekintzailetza-ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuentzako laguntza, eragile guztien arteko sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortzeko. Laster
Inpaktu handiko ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko bultzada
Itzuli beharrik gabeko 100.000 €-rainoko dirulaguntza, EAEko Startupek beren proiektu berritzaileak sustatzeko aukera izan ditzaten, talentua kontratatuz eta beren enpresa-plana abian jarriz Epea itxita