Filtra tu búsqueda

Ekintzaile 2024

30.000 €-rainoko laguntza zure enpresa-ideia BIC batean umotzen laguntzeko

Ekintzaile 2024

Enpresa edo pertsona ekintzaileentzako laguntzak, BICen bidez babestutako proiektuen umotze eta martxan jartze faseetarako

Zure enpresa berritzailea sortzeko urratsa eman aurretik, arretaz irakurri laguntza hau. Zure ideia abiarazteko eta merkatuan finkatzeko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza aditua zure eskura jartzen ditugulako.

Ekintzailek laguntza integrala, malgua eta zure beharren neurrikoa eskaintzen dizu, zure ideiaren bideragarritasuna balia dezazun, proiektua abian jar dezazun eta merkatuan arrakastaz haz dadin, hasierako finantzaketarako sarbidea ere erraztuz, eta, bereziki, proiektuak sendotzeko behar duen epe luzerakoa.

BICek (Business Innovation Center) zure proiektua babestuko dute, eta erraztaile gisa jardungo dute zure startup berritzaile edo teknologiko berria sortzeko prozesuan; ahal dela, industria arlokoa edo lotutako zerbitzukoa izan beharko da. Horrela, BICak euskal ekintzailetza-ekosisteman sartzeko atea dira, eta lurralde bakoitzeko enpresa-sarearekiko elkarreragina dinamizatzen dute. BICak laguntzaile onak dira.

Ekintzaile, Euskadiko Ekintzailetzako Erakunde arteko 2024 Planaren barne dago (EEP 2024). Plan hau ekintzailetza sustatzera bideratuta dago, mota guztietan, proiektu, enpresa eta enplegu lehiakor eta iraunkorrak sortu eta hazteko, Euskal Autonomia Erkidegoaren susperraldi ekonomikoaren, hazkunde inklusiboaren eta garapen iraunkorraren aro berri baten eragile izan dadin.

Ekintzailetzaren alde egitea mundu jasangarriago baten alde egitea da; horregatik, programa Euskadiko Eraldaketa Digitalaren 2025eko Agendan aurreikusitako jardueren artean dago.

Epeak

Hasiera data: 2024-04-03

Amaiera data:
2024-12-11, 23:59retan

Ekintzailek bi laguntza-lerro desberdin eskaintzen dizkizu, bata ideia umotzeko eta bestea martxan jartzeko:

1. Laguntza-lerroa


Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza emango dizugu BIC baten laguntzarekin, ideia umotzeko eta Enpresa-plana egiteko prozesu osoan, ideia hori martxan jarri arte.

30.000€rainoko laguntzak:

  • Enpresa-prestakuntza eta formakuntza espezifikoa
  • Kanpoko aholkularitza eta laguntza teknikoetan gastuak
  • Prospekzio- eta dokumentazio-azterlanak
  • Azoketara joatea, merkataritza-prospekziorako bidaiak
  • Maketak eta prototipoak egitea

2. Laguntza-lerroa


Umotze fasea amaitu ondoren, zure proiektua baldintzarik onenetan finantzatu ahal izango duzu Luzarorekin dugun hitzarmenari esker.

Emandako maileguaren % 20a eta lehenengo bi urteetan sortutako interesetarako dirulaguntza jasoko duzu.

* Laguntzak diru-laguntza gisa antolatuko dira, mailegua formalizatzen denetik uneko hiruhileko naturala amaitzen den arteko aldian sortutako interesak estaltzeko, bai eta hurrengo 8 hiruhileko naturaletan hiruhileko bakoitzean sortutako interesak estaltzeko ere.

"2023ean 94 proiektu lagundu ditugu, 1,6M eurotik gorako diru-laguntzekin. Zure enpresa-ideia 2024an babestuko dugunon artean egon daiteke. Interesatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan!"

Zer eskaintzen du?

Ekintzailek eskaintzen dizu

Zure negozio-ideiaren bideragarritasuna ziurtatzea, enpresa-plana definituz

Segurtasunez abiatzeko zure neurriko laguntza itegrala

Zure proiektua epe luzera sendotzeko finantzaketa onuragarria

BICen azpiegiturak zure eskura proiektua kokatzeko eta merkatu eta bezero berrietara iristeko

Zertan laguntzen dizu?

Ekintzailek lagunduko dizu

  • Zure Enpresa-plana zehazten BIC baten laguntzarekin. 1. Laguntza-lerroa
  • Enpresa arloko prestakuntza hobetzen edo aholkulari bat kontratatzen. 1. Laguntza-lerroa
  • Prospekzio-azterketak prestatzen eta azoketara bidaiatzen. 1. Laguntza-lerroa
  • Maketak eta prototipoak egiten. 1. Laguntza-lerroa
  • Lokalaren berritzea eta egokitzapenak. 2. Laguntza-lerroa
  • Makineria, ekipamendua, ibilgailuak, instalazio teknikoak eta altzarien erosketa. 2. Laguntza-lerroa
  • Lizentziak eta jabetza industriala edo intelektuala. 2. Laguntza-lerroa

2. laguntza-lerroko inbertsioak aktibo finkoko elementu berrietarako izango dira.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2024 Araudia
Norentzat da?

Laguntza hau jaso dezakezu

  • Ba al duzu industriarekin edo industria zerbitzuekin lotuta dagoen proiekturik?
  • Oinarri teknologikoa duen negozio-ideia bat duzu eta Enpresa-plan bat behar duzu?
  • Zure enpresa martxan jarri nahi duzu, baina ez duzu finantzaketarik aurkitzen?

Ordua da zure negozio-ideia martxan jartzeko

Enpresa-proiektu berritzaile bat baduzu eta beharrezko baliabideak edo ezagutzak ez badituzu, BICek ideia umotzen eta finantzaketa bilatzen lagunduko dizute.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

  • Pertsona fisikoen kasuan, EAEn erroldatuta egotea.
  • 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera eratu diren edo 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera ekonomikorik ez duten pertsona juridikoen kasuan, gutxienez jarduera-zentro bat EAEn izatea.
Bi kasuetan, enpresa-proiektu berritzaile baterako eta/edo oinarri teknologikoko enpresa-proiektu baterako ideia bat izatea, edo enpresa-proiektu industrial eta/edo produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuen enpresa-proiektu bat izatea, EAEn hasteko asmoarekin.

Enpresa Plana EAEn gauzatzeko konpromisoa hartzen duten pertsona juridikoak izan behar dute, eta honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Berriak izatea: 2023ko urtarrilaren 1az geroztik eratuak.
  • 3 urteko epean, gutxienez, 3 lanpostu sortzea aurreikustea.
  • ETEak izatea.
  • Euskadiko EJZn altan egotea.
  • Ekintzailetza-prozesu batetik etortzea, eta noizbait programa honen 1. lerroaren deialdiren baten (une honetakoa barne) onuraduna izatea.

Pertsona fisikoek:

  • Talde sustatzaileko kideen NANak.
  • EAEko errolda-ziurtagiria.
  • Bankuko kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria.
  • Proiektua definitzen duen dokumentua. Bertan agertu beharko dute honakoek: datu orokorrak, diruz lagun daitezkeen gastuen gutxi gorabeherako aurrekontua, eta datozen hiru urteetako inbertsioaren, fakturazioaren eta enpleguaren aurreikuspen-datuak.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, sinatuta.

Pertsona juridikoek:

  • Enpresaren legezko ordezkariaren izen-abizenak eta NANa.
  • Eratze-eskritura.
  • Ordezkariaren ahalordea.
  • Identifikazio fiskaleko txartela.
  • Bankuko kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria.
  • Proiektua definitzen duen dokumentua eta gutxi gorabeherako aurrekontua.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, sinatuta.

Bi kasuetan, finantzaketara bideratutako laguntza jasotzeko honakoak aurkeztu behar dira:

  • Enpresa Planaren ale bat.
  • Enpresa talde baten barruan egonez gero, sozietatearen organigrama bat.
  • ETEa dela ziurtatzen duen dokumentua.
  • 30.000 eurotik gorako laguntza-eskaeretan, erantzukizunpeko adierazpena.
  • 1. lerroan (laguntza), 100 eurotik gorakoak izan behar dute.
  • 2. lerroan (finantzaketa), eskatutako maileguak, gutxienez, 40.000 €-koa izan behar du eta, gehienez, 180.000 €-koa.
  • Laguntza-lerroan, gastuen % 100 lagun daiteke diruz. Gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa da.
  • Finantzaketa lortzeko laguntzaren kasuan, emandako maileguaren % 20.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Ekintzaile bezalako laguntzek, Euskadiko BICetako adituekin lankidetzan, ideia osasuntsu jaiotzearen eta haztearen arteko aldea ekar dezakete, edo ideia on batean bakarrik geratzea

Eskatu hemen

Lortu orain zure enpresa-ideiarako laguntzak

Zure enpresa-proiektua ondu eta abian jartzeko Ekintzaile laguntza eskatu nahi baduzu, eskatu hemen elkarrizketa bat hurbilen duzun zure Enpresa eta Berrikuntza Zentroarekin (BIC): Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Zure BICak laguntza eskatzeko sarbidea eman dizu?

Lotutako laguntzak

Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu