Elkartek 2025
47M € laguntzatan, ZTBESeko agenteek elkarlaneko ikerketa egin dezaten Industria Adimendun, Energia eta Osasuna bezalako arlo estrategikoetan.
Elkartek 2025 elkarlaneko ikerketarako laguntzen programaren helburua da, lankidetzarako oinarrizko ikerketa-proiektuak, industria-potentzial handiko ikerketa eta interes bereziko beste ekintza osagarri batzuk sustatzea, industria adimendunaren, energia garbien eta osasun pertsonalizatuaren arloetan lehiakortasuna hobetzeko.
Epeak
Amaiera data:
2025-03-03, 23:59retan
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak
Dirulaguntza ez itzulgarriak izango dira, eta hiru motatako proiektuentzat eskainiko dira:
Elkarlaneko Funtsezko Ikerketa-proiektuak
ZTBESeko agenteek garatutako proiektu estrategiko eta berritzaileak dira, baliagarriak industria adimendun, energia eta osasun arloetako ezagutzak zabaltzeko.
- Aurrekontu totala: 1M€ gutxienez
- Partaide bakoitzeko aurrekontua: Gutxienez 50.000€/urtean
- 8 partaide gehienez
- 3 partaide gutxienez
- Urte anitzekoak izan daitezke
Industria-potentzial handiko Ikerketa-proiektuak
Funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo ikerketa industrialekoak dira, ZTBESeko enpresetako I+G unitateek zuzenduak, trakzio-indar handikoak eta ahalmen handia dutenak merkatura iristeko.
- Aurrekontu totala: 200.000€ gutxienez.
- Partaide bakoitzeko aurrekontua: Gutxienez 50.000€/urtean
- 8 partaideraino
- Urte anitzekoak izan daitezke
Interes bereziko ekintza osagarriak
Eskaintza-eskariko bitartekaritza organismoek eta ZTBESeko zabalkunde organismoek esklusiboki garatutako eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritza-proiektuak dira, besteak beste, hauek:
- Prospekzio eta zaintza arloko azterlanak
- I+G+B-ko proiektuetarako elkarlana eta aholkularitza bultzatzeko jarduerak
- Proiektuei lotutako I+G+B-ren kudeaketa eta transferentzia
- Funtsezko ikerketaren eta ikerketa industrialaren arloko proiektuei loturiko nazioartekotze jarduerak
Aurreko edizioko zifrak
0
Aurkeztutako proiektuak
0
Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuak (Onartuak)
0
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak (Onartuak)
0
Interes bereziko ekintza osagarriak (Onartuak)
0 M€
2024ko urteroko laguntzak
0 M€
2025ko urteroko laguntzak
Finantzatutako proiektuek 44 milioi euroko laguntza izan zuten 2024erako. Horrela, elkarlaneko oinarrizko ikerketa-proiektuek 41,7 M €ko diru-laguntza izan zuten; industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuek, berriz, 1,9 M €koa; eta interes bereziko ekintza osagarriek, 0,35 M €koa.
Onartutako proiektuek aurrera egiten dute ezagutzaren sorkuntzan teknologia hauek garatzeko:
01_Material aurreratuak
Ikerketa hurrengo eremuetan: gainazal eta material funtzional berriak formulatzeko eta garatzeko, konpositeak, material hibridoak eta biobasatuak, karakterizazio eta analisi teknikak, modelizazioa eta simulazio aurreratuak, gainazalen tratamendurako teknologia berriak eta nanomaterialak.
02_Adimen artifiziala eta data science
Ezagutza berria sortzea datuen prozesamendu aurreratuan, modelizazioa eta ikaskuntza hibridoa, ereduak bistaratzeko tekniken ikerketa, esplikagarritasunean, trazabilitatean, autoikaskuntzan, machine learning eta deep learning, bai Edge-n, bai cloud-ean, transfer learning, federated learning, sistema konplexu aldagarrien sare neuronalak, Green Computing, digitalizazio industrialerako fisikan oinarritutako eredu multimodal handiak eta eredu murriztuak.
03_Konektibitatea eta sistema ziberfisikoak
Sentsore moldakor eta malguko ikerketa, IoT-rentzako hari gabeko komunikazioak, sistema desberdinekiko komunikazio-protokoloen ikerketa, aplikazio berrietarako arkitektura txertatua, zibersegurtasuna.
04_Teknologia kuantikoak
Konputazioa eta sentsorika kuantikoa.
05_Funtsezko teknologiak
Hidrogenoaren ekonomia eta ekoizpen-prozesuen deskarbonizazioa bultzatzeko, tenperatura baxuko hondar-beroak espantsio isobarikoko sistemen bidez aprobetxatzeko.
06_Bioteknologia eta genetika
Ezagutza berria sortuz, botikak garraiatzeko eta askatzeko tresnei buruz, jomuga terapeutiko berrien sorkuntzan eta medikuntza pertsonalizatuan. Biomarkatzaile berriak, biosentsoreak eta zahartze osasuntsua iragartzeko ereduak, irudi teknika berriak gaixotasunen diagnostikoan eta pronostikoan.
07_Energia biltegiratzea
Ezagutza sortzea elektrolito berriak eta litio-ioizko baterien teknologiak garatzeko, digitalizazio-teknologiak eta bateria-moduluetarako kontrol adimenduna...
Elkartek eskaintzen dizu
Laguntza ZTBESeko agenteekin funtsezko elkarlaneko ikerketa garatzeko.
Laguntza industria-potentzial handiko elkarlaneko ikerketan.
Laguntza eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritzan.
Elkartek programak lagunduko dizu
- Ezagutzaren sorkuntzan aurrera egitea 2030erako ZTBPren lehentasunezko eremuetan.
- Zuzeneko zein zeharkako ikerketa-jardueran diharduten langileen gastuetan.
- Ikerketa-jardueratik zuzenean eratorritako beste gastu batzuetan (materialak, bidaiak, auditoretza, etab.).
- I+G-ko jardueretarako azpiegitura eta ekipoen amortizazio gastuetan.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Zure ikerketa-proiektuetarako kolaboratzaile bila zabiltza?
- Zure enpresa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa bat da?
- Sareko beste agente batzuekin lankidetzan aritu nahi duzu industria adimendunaren, energiaren edo osasunaren sektoreetarako ikerketa proiektuetan?
Laguntza eman nahi dizugu elkarlanean ikertzeko ZTBESeko beste agente batzuekin eta, horrela, gure enpresen lehiakortasuna handitzeko industria adimendun, energia eta osasuna bezalako arlo estrategikoetan.
Elkartek programa da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi ZTBP 2030 Planaren esparruan, esparru estrategikoetan, funtsezko ikerketan eta/edo ikerketa industrialean, lankidetzan oinarritutako ikerketari laguntzea helburua duen tresnetako bat.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Lortu oraintxe laguntzak eta inbertitu ikerketan
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Elkartek dirulaguntzak eskuratzeko.
Zure I+G-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Produktuak, prozesuak eta zerbitzuak garatzeko I+G lehiakor eta esperimentalarekin laguntzeko programa
92,5 M € Garapen Industrial eta Esperimentalerako laguntzetan, hots, produktu, prozesu eta zerbitzu berriak garatzeko eta daudenak hobetzeko I+G-ren bidez. Eskatu hemen
Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Txosten Teknikoak egitea kenkariak aplikatzeko I+G-ko inbertsioari
Enpresen I+G-ko jardueren kalifikazioa, zeinaren bidez kenkariak lortuko baitira Sozietateen gaineko Zergan. Eskatu txostena
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Zentro teknologikoetatik eta IKZetatik emaitzetara bideratutako I+G jarduera bultzada
Laguntzen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Teknologi zentroen eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroen (IKZ) jarduera ez‑ekonomikoa bultzatzea Laster
Zentro Teknologikoentzako eta IKZentzako laguntzak ikerketa-ekipoak erosi eta instalatzeko
Kostu osoaren % 100erainoko dirulaguntza, ekipamendua zure erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin lotuta badago, eta % 50ekoa, jarduera ekonomikoarekin lotuta badago. Laster