Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Elkartu 2025
500.000€ diru-laguntzetan nazioartekotze-jarduerak modu jasangarrian eta lankidetzan garatzen dituzten Euskadiko elkarte eta enpresa-lankidetzako taldeentzat.
ELKARTU programaren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak dira, eta helburutzat dute enpresa arteko lankidetza bultzatzea nazioartekotzearekin eta aliantzen sustapenarekin lotutako proiektuetan, eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan.
Horrela, Elkartu laguntza-programaren bidez, elkartearen jarduera ekonomikoa eratzearekin eta garatzearekin lotutako gastu batzuk diruz laguntzen ditugu, lankidetzaren bidez nazioartekotze-prozesuari ahalik eta modu seguru eta arrakastatsuenean aurre egiteko behar diren baliabideez hornitzeko.
Elkartu programak eskaintzen dizu
Gastuen % 80rainoko laguntzak 60.000 euroko mugarekin
Beste enpresa batzuekin bat egin eta enpresa-lankidetzako talde bat sortzeko aukera
Merkatuen prospekziorako aholkularitza
Lankidetzan jardutea, atzerriko merkatuetako presentzia indartzeko
Elkartu programak laguntza emango dizu
- Enpresa-lankidetzako talde bat eratzeko
- Nazioarteko Ekintza- edo Estrategia-plan bat garatzeko taldearentzat.
- Merkatuen prospekziorako aholkularitza kontratatzeko.
- Jabetza industrialarekin eta homologazioekin lotutako gastuetarako.
- Gastu operatiboak, hala nola bulegoen alokairua, hornidurak, gastu logistikoak edo taldearen jarduerarekin lotutako beste edozein gastu partekatu.
- Agente komertzial bat edo ordezkari bat aukeratzeko gastuetarako.
- Misio zuzenetarako eta alderantzizko misioetarako.
- Azoka eta kongresuekin lotutako gastuetarako.
- Sustapen eta hedapen elementuetan egindako gastuak.
- Nazioartekotze-planekin eta kontingentziarekin, birdiseinuarekin eta global supply chain alternatibekin lotutako azterlanak eta nazioarteko e-commerce estrategien definizioa.
- Lankidetzan gauzatzen diren nazioarteko lizitazioetarako eskaintzak kudeatzeari eta prestatzeari lotutako gastuak.
* Prezio publikoen pean dauden erakunde publikoek emandako ikasketa eta zerbitzuei ez zaie laguntzarik emango.
Ezagutu ezazu programa hau
Enpresa-lankidetzako elkarte edo talde bateko kide bazara, eskatu nazioartekotze-prozesua bultzatzen laguntzen dizun diru-laguntza.
- Enpresa-lankidetzako elkarte eta taldeentzat, esportazio-partzuergoak, salmenta-taldeak eta juridikoki baliozkoa den beste edozein figura barne, deialdi honen aurretik eraiki badira.
- Elkartutako enpresetatik gutxienez hamarrek EAEn izatea egoitza edo jarduera-zentro bat.
- Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, eta diruz lagundu beharreko ekintzak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira.
Errealitate bihurtzen laguntzeko zure lankidetza-proiektua babesten dugu
Nobedade gisa, enpresa handiei ere lagunduko diegu euskal ETEak bultza ditzaten euren nazioartekotze-prozesuetan.
Nazioarteko proiektu bat lankidetzan baduzu, hori egia bihurtzeko laguntza-programa daukagu
Lortu orain zure enpresaren atzerriko presentzia indartzeko laguntzak
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera Elkartu programako dirulaguntzak eskuratzeko.
Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
Teknologia eta hornitzaile estrategikoak erakartzen ditugu enpresen hornikuntza errazteko
Invest in the Basque Country ekimenak erraztu eta erakargarri egiten die Euskadirako bidea hornitzaile estrategikoei enpresa-ekosisteman integratu daitezen, integrazio hori onuragarria delako hornikuntza-katea azkartu, produkzioko epeak murriztu eta eraginkorrago eta malguago bihurtu nahi duten enpresentzat. Eskatu hemen
Adimen lehiakorreko zerbitzu espezializatua, esportatzen duten ETEei zuzendua
Erronkak eta aukerak, eremu pribatukoak eta kanpoko inbertsio publikotik eratorritakoak identifikatzea, nazioarteko behatokiaren, txostenen, monitorizazioaren eta sektore estrategikoetako (automobilgintza, energia, bioosasuna eta ingurumena) joeren bidez. Eskatu hemen
Nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzuak, euskal ETEek euren tokia egin dezaten merkatu globalean
Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa baduzu eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, Basque Trade & Investment-ek zure jarduera bultzatzeko lan egiten du. Eskatu hemen
Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak
B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen
Banakako topaketak kanpo-sarearekin, aukera-merkatuak 30 minutuan hurbiltzeko
Zure produktua kanpo-merkatuan sartzea edo zure nazioarteko jarduera zabaltzea pentsatzen ari bazara eta orientazioa bilatzen baduzu edo zure kasua kontsultatzen baduzu, planifikatu zure hedapen globala nazioarteko 90 merkatu baino gehiagori buruzko aholkularitza pertsonalizatuarekin. Jarri harremanetan hemen
Atzerrian instalazioak irekitzeko, handitzeko edo berritzeko finantzaketa
Kreditu-ildo bat ezarpena egitean edo atzerriko sozietateak erostean eginiko inbertsiorako; atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko… Laster
Nazioarteko erakunde publikoekin batera proiektu pilotuak garatzeko laguntza programa
50.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, esperientzia pilotu bat egiteko eta pilotu hori proiektu osoa garatzeko gai diren atzerriko organismo publikoen aurrean aurkeztu ahal izateko. Laster
Esportazio gutxiko enpresen kanpo presentzia bultzatzeko programa
Itzuli beharrik gabeko 45.000 €-rainoko dirulaguntza enpresako, % 50 baino gutxiago esportatzen duten ETEentzat. Laster