Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Emaitek Plus 2025
73 milioi euroko laguntzak zentroen jarduera ez‑ekonomikoa babesteko
Emaitek Plus I+G-rako laguntza programaren helburua da Foku Anitzeko Teknologia Zentroen eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroen (IKZ) emaitzak eta gaitasunak hobetu eta merkatura bideratzea, I+G-ren balio-kate osoan lan eginez eta etorkizunerako aukerak dituzten ezagutza berriak eskuratuz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2030 Planean identifikatutako espezializazio-esparruetan.
Emaitek Plus programak ematen duen dirulaguntzak % 100eraino estaltzen du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) Teknologi Zentroen eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroen (IKZ) jarduera ez-ekonomikoari dagokion kostua, eta finantzaketa eman aurretik, euren jarduera globalaren emaitzak ebaluatu eta aztertzen dira.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea funtsezkoa da ongizatea eta aberastasun ekonomiko soziala sortzeko.
1997an sortutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak berebiziko garrantzia izan du enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta ongizatea eta aberastasun ekonomiko eta soziala sortzeko. Eusko Jaurlaritzaren etengabeko babesak indartu egin du sarean, modu osagarri eta koordinatuan, merkatuko ikuspegitik eta bezeroarekiko hurbiltasunetik lan egitera bideratutako azpiegitura zientifiko eta teknologiko hau. Eta horri esker, Euskadi Europar Batasuneko berrikuntza handiko eskualdeen multzoan sartu da.
Helburutzat harturik merkatutik hurbilago dagoen jarduera zientifiko eta teknologikoa garatzea herrialde lehiakorrenekin bat etorriz, jarduera kontzentratzea Euskadiko espezializazio adimenduneko arloetan hartara produktibitatea eta kalitatea hobetzeko, ZTBESko agente guztien bikaintasuna hobetzea eta merkatura bideratutako ikerketa kolaboratiboa indartzea, Eusko Jaurlaritzak Emaitzetara Bideratutako Zentro Eredu berri bat diseinatu du, lortu beharreko adierazle, pisu eta helburuak agente-mota bakoitzaren arabera zehazten dituen aginte-koadro batean oinarrituta.
Emaitek Plus-ek eskaintzen dizu
Jarduera ez-ekonomikoari dagokion kostu osoaren % 100erainoko dirulaguntza.
Aginte-koadroko adierazleak betetzea helburu duten ekintzetarako laguntza, beti ere Emaitzetara Bideratutako Zentroaren Ereduaren arabera.
Emaitek Plus-ek laguntza ematen dizu
- I+G-ren emaitzak eta gaitasunak hobetzen eta merkatura bideratzen.
- Ezagutza berriak eskuratzen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2030 Planeko espezializazio-arloetan.
- I+G-ko balio-kate osoa indartzen.
Ezagutu xehetasunez programa hau
ZTBESeko kide zara?
Laguntza honen onuradun izan daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren foku anitzeko teknologia zentro eta IKZ guztiak.
Zentro bakoitzari emango zaion dirulaguntza aginte-koadro batean aldez aurretik finkatutako helburuen betepen-portzentajearen araberakoa izango da.
Zure zentroak urte honetan egingo duen jarduera ez-ekonomikoari dagokion kostu osoaren % 100erainoko dirulaguntza emango dizugu.
Lortu laguntzak orain eta jarraitu I+G-n inbertitzen
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Emaitek Plus dirulaguntzak eskuratzeko.
Zure I+G+B-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Txosten Teknikoak egitea kenkariak aplikatzeko I+G-ko inbertsioari
Enpresen I+G-ko jardueren kalifikazioa, zeinaren bidez kenkariak lortuko baitira Sozietateen gaineko Zergan. Eskatu txostena
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Zentro Teknologikoentzako eta IKZentzako laguntzak ikerketa-ekipoak erosi eta instalatzeko
Kostu osoaren % 100erainoko dirulaguntza, ekipamendua zure erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin lotuta badago, eta % 50ekoa, jarduera ekonomikoarekin lotuta badago. Laster
Produktuak, prozesuak eta zerbitzuak garatzeko I+G lehiakor eta esperimentalarekin laguntzeko programa
92,5 M € Garapen Industrial eta Esperimentalerako laguntzetan, hots, produktu, prozesu eta zerbitzu berriak garatzeko eta daudenak hobetzeko I+G-ren bidez. Epea itxita
ZTBESeko Agenteentzako laguntzak Oinarrizko Ikerketa Kolaboratiborako
44 milioi euro laguntzatan, ZTBESeko agenteek elkarlaneko ikerketa egin dezaten Industria Adimenduna, Energia eta Osasuna bezalako arlo estrategikoetan eta potentzial industrial handia duten ikerketa-proiektuak garatu ditzaten. Laster