Energia garbiagoak, Energibasque
Estrategia horren helburua da enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen sare bat sortu eta sendotzea energia sektorean, lagungarri izango dena euskal ekonomiaren espezializazio adimendunerako eta aberastasuna, enplegua eta bizi-kalitatea sortzeko Euskadin.
EnergiBasque estrategiaren misioa da energia sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzea merkatu globaletan berrikuntza teknologikoaren bidez. Horretarako, oinarritzat hartuko dira Euskadiko espezializazio adimenduneko teknologiak eta euskarri gisa baliatuko dira zientzia eta teknologiaren euskal sareko eragileak. Helburua da Euskadi erreferentziazko lurralde bihurtzea ekimen industrial eta teknologikoak garatzeko Europan lehenetsitako esparruetan, halako moldez non ekimen horiek erabakigarriak izango baitira aberastasuna, enplegua eta bizi-kalitatea sortzerakoan.
“Aprobetxatu energia-merkatuetako negozio-aukera berriak, enpresa liderren trakzio-eragina eta berrikuntza teknologikoak”
EnergiBasque
Euskadiko energia sektorearen zenbakiak
0 M€
Fakturazio Globala
0 M€
% 24 Euskadin
0
langile maila globalean
0
% 27 Euskadin
0 M€
I+G-ko jardueran maila globalean
+ 0 M€
% 58 Euskadin
Hiru helburu global planteatzen dira:
Merkatu globaletako enpresa liderrak erakarri eta inplikarazi
Trakzio-eragina izan dezaten balio-kateetan, erronka teknologikoak eta ekimen estrategikoak proposatuz enpresa hornitzaileen lehia-posizioa hobetzeko.
Laguntza eman enpresa- eta teknologia-jarduerei
Energia-merkatuetako negozio-aukera berriak aprobetxatzeko, industria-sarearen lehia-abantailei eta eragile zientifiko eta teknologikoen espezializazio-arloei esker.
Oinarrizko teknologien aplikazioa eta integrazioa bultzatu
Balio erantsiko konponbideak garatzeko lehenetsitako arlo eta erronka energetikoetan.
Energibasque estrategiak zortzi arlo estrategiko (balio-kateak) eta bost teknologia bideratzaile identifikatzen ditu
8 arlo estrategiko
Sektoreko balio-kate tradizional edo gorakorretan oinarritzen dira.
5 teknologia bideratzaile
Energia sektoreko eta harekin lotutako beste sektore batzuetako ezagutza-arloak, balio-kate tradizionalen garapena errazten dutenak.
Trantsizio energetiko-klimatikoaren testuinguruan euren lehiakortasuna hobetu nahi duten enpresentzat.
- Energia operatzaileak
- Energiaren industriarako fabrikatzaile eta zerbitzu enpresak
- Eta ekipo eta osagaien fabrikatzaileak
EnergiBasque Euskadiko RIS 3 Estrategiaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2030 Planaren barruko espezializazio adimenduneko arloetako bat da.
Lankidetza publiko-pribatuko eskema baten bidez garatzen da, eta SPRI Taldeak koordinaturiko RIS3 Energiaren Pilotatze Taldeak gainbegiratzen eta koordinatzen du.
Eta Europako Klimaren Itunaren (European Green Deal) barruan kokatzen da. Pariseko Klimaren Gailurrean, 200 herrialde inguruk erabaki zuten aurrera egingo zutela 2050ean zero isuri garbiko eszenatoki bat ahalbidetzeko, eta bat egingo zutela trantsizio energetikoarekin.
Helburutzat dauka Euskadi erreferentziazko lurralde bihurtzea Europan ekimen industrial eta teknologikoak garatzeko energiarekin lotutako esparru garrantzitsuenetan, halako moldez non trantsizioak berekin ekarriko baititu aberastasuna, enplegua eta bizi-kalitatea.

