Enpresa Zibersegurtasuna 2025
3,5 milioi euro zibersegurtasuneko dirulaguntzetan, Euskadiko enpresak indartzeko zibererasoen eta informazio sentiberaren lapurreten aurrean, espezializatutako hornitzaileen laguntzarekin.
Euskadiko enpresen eraldaketa digitalak eta dituzten konexio-beharrek erakutsi dute zibersegurtasuna ezinbesteko tresna dela askotariko eraso zibernetikoen aurrean prestatuago egoteko eta mehatxu horien aurrean datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izateko.
Zibersegurtasuneko espezialistek aurreikusten dute datozen urteetan zibersegurtasuneko jazoerak nabarmen ugarituko direla, enpresek geroz eta esposizio handiagoa dutelako sareko konexioetan. Konexioarekiko mendekotasun hori bizi dugun eraldaketa digitalaren ondorio da; hortaz, ezinbestekoa da hackerrek ustia ditzaketen zibersegurtasuneko gabeziarik ez dagoela bermatzea, esaterako, hornikuntza-katean edo gure lehiakortasunerako funtsezkoak diren beste elementu batzuetan.
Arrazoi horiek direla eta, eta Euskadiko enpresa-ehunduraren zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatze aldera, Enpresa Zibersegurtasuna Programak itzuli beharrik gabeko 23.000 eurora arteko dirulaguntzak ematen ditu urtean enpresa bakoitzarentzat.
Aprobetxatu zure enpresaren zibersegurtasuna aztertuko duen hornitzaile espezializatu bat izateko aukera, eta prestatu zure neurrirako ekintza-plan bat zibererasoen edo datu-filtrazioen aurrean babestuta egoteko.
Enpresa-zibersegurtasunak eraldaketa digital segurua egiteko laguntza eta finantzaketa eskaintzen dizu
Proiektuaren % 50era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez ere 23.000 eurokoa enpresa bakoitzeko, enpresaren zibersegurtasun-maila handitzeko proiektuak sustatzeko.
2025an, Euskadin kokatuta dauden eta Euskadiko EJZn alta emanda dauden enpresa guztiek jaso ahal izango dute zibersegurtasunaren maila handitzeko dirulaguntza.
Zibersegurtasunean espezializatutako kanpoko enpresen aholkularitzatik hasi eta langileentzako zibersegurtasunaren arloko prestakuntzara arte.
Informazio estrategikoa edo sentibera seguru mantentzea du xede, hala nola datuak edo jabetza adimenduna. Enpresa-sareen arkitekturaren, urruneko sarbideen edo gailu elektronikoen segurtasuna zein enpresaren informazio estrategikorik garrantzitsuenaren babesa barne.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Laguntza integrala
- Zure zibersegurtasun maila hornitzaile espezializatu batekin aztertzeko.
- Zibersegurtasuneko ekintza-plan pertsonalizatua prestatzeko.
- Informazio estrategikoaren edo jabetza intelektualaren segurtasuna bermatzeko
Hardwarea eta softwarea
- Erabiltzen edo garatzen duzun softwarearen ahultasunak ikuskatzea.
- Kanpoko zibererasoak simulatzea.
- Firewalls aurreratuak, intrusioak antzemateko sistemak, sarbide-kudeaketa... erostea ere sartzen da.
3,5M € laguntzetan
- Deialdi honen partida 3,5 milioi eurora arte handitu da, enpresen eskaerei erantzuteko.
- Enpresa bakoitzak 23.000 euro jaso ahal izango ditu itzuli beharrik gabeko laguntzetan.
Zibersegurtasunaren maila handitu nahi duten Euskadiko enpresa guztientzat, merkatu global eta digitalizatuan lehiatu ahal izateko
- Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dutenentzat, zibersegurtasuna hobetzeko proiekturako aholkularitza eta/edo ingeniaritza lana egiteko.
- Langileen zibersegurtasuneko konpetentziak hobetu eta enpresako informaziorik garrantzitsuenaren segurtasuna bermatzeko tresna egokiak eskaini nahi dituztenentzat.
Ez ezazu zure enpresa arriskuan jarri,
babesteko unea da.
Enpresa-zibersegurtasuneko proiektuentzako laguntza integrala, aholkularitzatik hasi, eta hardware eta softwareetan egindako inbertsioetara arte.
Arkitektura seguruak diseinatzea eta exekutatzea, eta, hala badagokio, IT/OT (Information Technology / Operacional Technology) inguruneetarako enpresa-sareak segmentatzea.
Mantentze-lanetarako, kontrolatzeko eta kudeatzeko ekipo informatikoen sarbidea bermatzea, gero eta gehiago egiten baita urrunetik.
Erakundekoak ez diren pertsonek auditoretzak eta erasoen simulazioak egitea, eta erakundeko datuetara sarbide maila desberdinak dituzten barneko profilen gaineko auditoretzak egitea.
Tokiko eta urruneko gailuen zibersegurtasuna ebaluatzea eta ziurtapena.
Enpresako langileak zibersegurtasunaren arloan kontzientziatzeko edo prestatzeko ekintzak.
Enpresaren egungo egoera baloratzea zibersegurtasuneko alderdi guztiak kontuan hartzen dituen diagnostiko batekin, eta enpresara egokitutako ekintza-plana garatzea, babes-maila hobetzeko.
Disaster Recovery edo kontingentzia planekin lotutako zibersegurtasun politikak hartzea, baita edozein enpresatan negozioaren jarraitutasuna bermatzera bideratutako erabilgarritasun handiko agertokiekin lotutakoak ere.
Zibersegurtasuneko hainbat estandar lortzeari eta betetzeari buruzko jardunbide egokiak eta ziurtapen-prozesuak hartzea (adibidez: IEC 62443, TISAX, UNECE/R155 edo baliokideak) edo zibersegurtasuna kudeatzeko beste estandar batzuk (adibidez: ISO 27001, CAB edo baliokideak) zabalki aintzatetsiak direnak, hala nola indarrean dauden eta nahitaez bete beharreko erregelamendua edo legeak.
Informazio estrategikoa edo sentikorra babesteko neurriak, hala nola jabetza intelektuala, I+G+b estrategiak, eraikinen edo produktuen diseinuaren planoak, DBEOk eragindako informazioa edo negozioaren lehiakortasunarekin eta iraunkortasunarekin zuzenean lotutako beste edozein (neurrien adibidea: biltegiratzearen zifratzea, sarbidearen kontrola, kopien banaketaren kontrola, ezabatze segurua, etab.).
Perimetroko segurtasun-gailuak eta beste gailu batzuk monitorizatzeko proiektuak, hala nola: Switchak, zundak, Applianceak, firewallak, PLCak, EDRak, etab.
Enpresen zibersegurtasun maila nabarmen handitzen duten eta dauden eraso moten aurrean arriskua eta kalteberatasuna murrizten duten beste proiektu batzuk.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Eskuratu orain zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzeko laguntzak
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Enpresa Zibersegurtasuna programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.
Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Eraldaketa Digitalera aurrera egiteko teknologia digital eta iraunkorrak ezartzeko programa
Urtean 23.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak. Eskatu hemen
Hobetu zure enpresaren segurtasun informatikoa eta bete itzazu zibersegurtasun-estandar zorrotzagoak
25.000 €-rainoko dirulaguntzak enpresa bakoitzeko, zibersegurtasunarekin lotutako proiektuetarako, azpiegiturak zaintzeko SOC zerbitzuak kontratatzea eta segurtasun-arauen ziurtagiriak lortzea barne, hala nola ISO 27001 Eskatu hemen
Euskal enpresetan Adimen Artifizialaren soluzioak eta kudeaketa estrategikoa ezartzeko programa
Itzuli beharrik gabeko 100.000 eurora bitarteko dirulaguntzak, Adimen Artifizialaren eta Datuaren erabilera sustatzeko, prozesu sortzaileen efizientzia eta oro har zure enpresarena hobetzeko. Epea zabalik. Eskatu hemen.
EIKTak negozio-prozesuetan ezartzeko prestakuntza
Prestakuntza agenda: tailerrak, ikastaroak, kongresuak, mintegiak eta hitzaldiak hainbat gairi buruz (Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Marketin Digitala, Machine Learning…) Eman izena hemen
Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Gaitasun Digitaletako Ziurtagiriak
Edozein pertsonak eskuratu ditzake eta helburutzat dute Informazio Teknologiei buruzko ikaskuntza sustatzea eta IKT arloko gaitasunak objektiboki ebaluatzea. Eskatu hemen
EIKTetan espezializatutako prestakuntza intentsiboko programa zuzendaritza-taldeentzat
Egun osoko prestakuntza-jardunaldiak, espresuki pentsatuak IKTen balioa transmititzeko, balio hori parte-hartzaileen ikuspegiarekin aberasteko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak definitzeko. Eman izena orain
Mikroenpresa eta autonomoentzako tresna digitalen erabileran prestakuntza
Hileroko eta doako 2 orduko oinarrizko ikastaroak, EIKTen aplikazioa aztertzeko eta salmentak, zibersegurtasuna nahiz produktibitatea hobetzeko. Eskatu zure lekua eta hitzordua zure aholkulariarekin
Mikroenpresa eta autonomoentzako aholkularitza tresna digitalen erabileraren eta ezarpenaren inguruan
Zure doako aholkulari teknologikoa, zibersegurtasuna hobetu, zereginak automatizatu edo online sal dezazun. Eskatu hemen
Lehiakortasuna hobetzeko Gaitasun Digital Profesionalei buruzko aholkularitza
Euskadiko enpresak osatzen dituzten pertsonen gaitasun digital profesionalak aztertzeko eta hobetzeko IKANOS sistema ezartzeko laguntzak. Laster
Hobetu zure enpresaren konektibitatea, abiadura handiko sare pribatu bat instalatuz edo banda zabal ultralasterreko sarera sartuz
Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana, Europar Batasunak finantzatuta (NextGeneration) Laster
Migratu zure zerbitzu digitalak hodeira haien eskuragarritasuna eta segurtasuna handitzeko
Enpresa eta urte bakoitzeko 30.000 € arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza Euskadiko enpresetako areto teknikoetan edo CPDetan dauden zerbitzuak edo azpiegiturak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko. Laster
Industria Adimendunerako ekipoak eta softwarea erosteko eta berritzeko laguntza
75.000 €-rainoko laguntzak enpresako Hardwarea eta Softwarea erosteko. Fabrikazio aurreratua, Fabrikazio gehigarria, Robotika industriala, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Sistema ziber-fisikoak, Errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins… 2024 epea itxita