Euskadiko enpresen eraldaketa digitalak eta dituzten konexio-beharrek erakutsi dute zibersegurtasuna ezinbesteko tresna dela askotariko eraso zibernetikoen aurrean prestatuago egoteko eta mehatxu horien aurrean datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izateko.
Zibersegurtasuneko espezialistek aurreikusten dute datozen urteetan zibersegurtasuneko jazoerak nabarmen ugarituko direla, enpresek geroz eta esposizio handiagoa dutelako sareko konexioetan. Konexioarekiko mendekotasun hori bizi dugun eraldaketa digitalaren ondorio da; hortaz, ezinbestekoa da hackerrek ustia ditzaketen zibersegurtasuneko gabeziarik ez dagoela bermatzea, esaterako, hornikuntza-katean edo gure lehiakortasunerako funtsezkoak diren beste elementu batzuetan.
Arrazoi horiek direla eta, eta Euskadiko enpresa-ehunduraren zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatze aldera, Enpresa Zibersegurtasuna Programak itzuli beharrik gabeko 23.000 eurora arteko dirulaguntzak ematen ditu urtean enpresa bakoitzarentzat.
Aprobetxatu zure enpresaren zibersegurtasuna aztertuko duen hornitzaile espezializatu bat izateko aukera, eta prestatu zure neurrirako ekintza-plan bat zibererasoen edo datu-filtrazioen aurrean babestuta egoteko.
Proiektuaren % 50era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez ere 23.000 eurokoa enpresa bakoitzeko, enpresaren zibersegurtasun-maila handitzeko proiektuak sustatzeko.
2024an, Euskadin kokatuta dauden eta Euskadiko EJZn alta emanda dauden enpresa guztiek jaso ahal izango dute zibersegurtasunaren maila handitzeko dirulaguntza.
Zibersegurtasunean espezializatutako kanpoko enpresen aholkularitzatik hasi eta langileentzako zibersegurtasunaren arloko prestakuntzara arte.
Informazio estrategikoa edo sentibera seguru mantentzea du xede, hala nola datuak edo jabetza adimenduna. Enpresa-sareen arkitekturaren, urruneko sarbideen edo gailu elektronikoen segurtasuna zein enpresaren informazio estrategikorik garrantzitsuenaren babesa barne.
Ezagutu xehetasunez programa hau
2024 AraudiaArkitektura seguruak diseinatzea eta exekutatzea, eta, hala badagokio, IT/OT (Information Technology / Operacional Technology) inguruneetarako enpresa-sareak segmentatzea.
Mantentze-lanetarako, kontrolatzeko eta kudeatzeko ekipo informatikoen sarbidea bermatzea, gero eta gehiago egiten baita urrunetik.
Erakundekoak ez diren pertsonek auditoretzak eta erasoen simulazioak egitea, eta erakundeko datuetara sarbide maila desberdinak dituzten barneko profilen gaineko auditoretzak egitea.
Tokiko eta urruneko gailuen zibersegurtasuna ebaluatzea eta ziurtapena.
Enpresako langileak zibersegurtasunaren arloan kontzientziatzeko edo prestatzeko ekintzak.
Enpresaren egungo egoera baloratzea zibersegurtasuneko alderdi guztiak kontuan hartzen dituen diagnostiko batekin, eta enpresara egokitutako ekintza-plana garatzea, babes-maila hobetzeko.
Disaster Recovery edo kontingentzia planekin lotutako zibersegurtasun politikak hartzea, baita edozein enpresatan negozioaren jarraitutasuna bermatzera bideratutako erabilgarritasun handiko agertokiekin lotutakoak ere.
Zibersegurtasuneko hainbat estandar lortzeari eta betetzeari buruzko jardunbide egokiak eta ziurtapen-prozesuak hartzea (adibidez: IEC 62443, TISAX, UNECE/R155 edo baliokideak) edo zibersegurtasuna kudeatzeko beste estandar batzuk (adibidez: ISO 27001, CAB edo baliokideak) zabalki aintzatetsiak direnak, hala nola indarrean dauden eta nahitaez bete beharreko erregelamendua edo legeak.
Informazio estrategikoa edo sentikorra babesteko neurriak, hala nola jabetza intelektuala, I+G+b estrategiak, eraikinen edo produktuen diseinuaren planoak, DBEOk eragindako informazioa edo negozioaren lehiakortasunarekin eta iraunkortasunarekin zuzenean lotutako beste edozein (neurrien adibidea: biltegiratzearen zifratzea, sarbidearen kontrola, kopien banaketaren kontrola, ezabatze segurua, etab.).
Perimetroko segurtasun-gailuak eta beste gailu batzuk monitorizatzeko proiektuak, hala nola: Switchak, zundak, Applianceak, firewallak, PLCak, EDRak, etab.
Enpresen zibersegurtasun maila nabarmen handitzen duten eta dauden eraso moten aurrean arriskua eta kalteberatasuna murrizten duten beste proiektu batzuk.
Ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Aipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.
Ordainketa bakar batean, likidazio-eskaera eta justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Bai. Diruz lagundu daitekeen jarduera bat edo gehiago egiteko ekitaldian zehar, enpresa onuradun bakoitzak urtean 23.000 euroko dirulaguntza jasoko du gehienez.
Bai, baldin laguntza guztien baturak ez badu gainditzen proiektuaren kostu osoa.
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Enpresa Zibersegurtasuna programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.