Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Erronka 2030
Euskadiko ekintzailetza-ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuentzako laguntza, eragile guztien arteko sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortzeko
Ekintzailetzarako ekosistema kohesionatua eta eraginkorra sustatzeko apustua SPRI Taldearen baitako konpromiso irmoa da. Helburu horrekin, inplikatuta dauden erakunde eta eragile guztien arteko lankidetza sustatu nahi da, enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzea funtsezkoa baita gure erkidegoaren etorkizuneko hazkunderako.
Inkonformismoa eta proaktibitatea ekintzailetzako izaerari atxikita daude. Eragile ekintzaileak berak baino hoberik ez dago etorkizuneko erronkei aurre eginez Euskadiko sare ekintzaile osoa indartzen duten proiektuak bultzatzeko: belaunaldien arteko erreleboa, emakumeen ekintzailetza sustatzea, talentua ikusaraztea, eta teknologia eta berrikuntza barneratzea edo haren aldeko apustua egitea.
Autonomoak, elkarteak, unibertsitateak, fundazioak, ETEak edo enpresa handiak; guztiak izan daitezke euskal ekintzailetza-sarearen erreslientzia handitzeko sortutako Erronka 2030 laguntza-programaren onuradunak. Programak 150.000 euroko diru kopurua du.
Erronka 2030 Ekintzailetzako Erakundearteko Planarekin lerrokatuta dago. 2030era begira, erronkak identifikatzeko prozesuan euskal ekintzailetzarako 35 hobekuntza arlo planteatu zituen. Horrela, laguntza-prozesuak eta -dinamikak modu eraginkorragoan egituratzea du xede, eta ekintzailetzak Euskadiko hazkunde ekonomiko jasangarria lortzeko eragile gisa duen potentzial guztia aprobetxatu.
Berrikuntza eta lankidetza sustatzen ditugu Euskadin ekintzailetza erresilienteagoa eta arrakastatsuagoa finkatzeko
Ekintzailetzaren euskal ekosistema hobetzen duten proiektuak bultzatzeko finantzaketa
Gehienez % 90eko dirulaguntza emango zaie pertsona fisikoei, elkarteei, fundazioei eta unibertsitateei, eta % 70ekoa ETE-ei, eta % 50ekoa enpresa handiei.
Autonomoak, elkarteak, unibertsitateak, fundazioak, ETEak edo enpresa handiak. Guztiek eska dezakete eragile ekintzaileen dinamizazioa bultzatuko duen proiektu baterako finantzaketa.
Proiektuaren garapenari esker, tokiko ekintzaileekin eta startupekin harreman-sarea sortu ahal izango duzu, ezagutzen trukea, lankidetza eta talentuaren bilaketa errazteko.
Gainera, komunitate ekintzailearen hazkundeari ekarpena egiten lagundu eta beste enpresa eta erakunde batzuekin harreman sendoak ezarriko dituzu.
Ekintzailetza-sareko eragileak, sektore publikokoak zein pribatukoak, zuzenean harremanetan jarriko dituzten proiektuak bilatzen ditugu, sarearen koordinazioa eta elkarlana indartzeko, etorkizunari begira jarrita.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Etorkizunari begiratzeko laguntza, euskal ekintzailetzaren berezko balioak eta ezaugarriak aprobetxatuz
Laguntza integrala
- Proiektuaren diseinu, aholkularitza eta plangintza arloetako gastuak finantzatzen ditugu.
- Proiektua gauzatzeko behar diren espazioak alokatzea.
- Ekintzailetza hobetzen lagunduko duten tresnak diseinatzea edo plataforma digitalak garatzea.
150.000 € laguntzatan
- Ondoz ondoko emakida-prozeduraren arabera emango dira, eskabideak jasotzeko hurrenkeraren arabera.
- Aurkeztutako proiektuak gutxienez 50 puntu lortu beharko ditu balorazioan.
Gastuak justifikatzean kobratuko duzu.
- Proiektua amaitutakoan, bi hilabeteko tartea izango duzu memoria eta dirulaguntza kobratzeko gastuen justifikazioa aurkezteko.
Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemari hobekuntzak egin nahi dizkiozu?
Euskadin jarduera-zentroa duen edozein ekintzailek edo enpresak eska dezake 10.000 euroko dirulaguntza hau.
Dirulaguntzaren zenbatekoa enpresa onuradunaren tipologiaren araberakoa izango da:
- Pertsona fisikoa, elkartea, fundazioa eta unibertsitatea: % 90.
- ETEa: % 70.
- Enpresa handia: % 50.
Ekintzailetzarako euskal ekosistemako eragileen parte-hartzea eta koordinazioa sustatzeko ekimenak bilatzen ditugu
Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuak, hala nola:
Ekintzailetzaren kultura eta balioak
1. Inkonformismoa, proaktibotasuna, sormena... eta gisa horretako balioak sustatzea, ehun ekonomiko eta soziala berreskuratzeko eta mantentzeko mekanismo gisa.
2. Desio diren jokabideen eta balioen adibide gisa balio duten ekintzailetza-ereduak ezagutzera ematea, adibide positiboen hedapenari, porroten normalizazioari eta desinformazioaren aurkako borrokari laguntzeko.
Giza kapitala
1. Enpresek, startupek, ZTB eragileek eta eragile publikoek eskatzen dituzten profil profesional berrien eskaria eta eskaintza lotzea, profesionalen erakarpena barne, bereziki, RIS3 eremuetan.
2. Belaunaldien arteko erreleboari laguntzea, ekintzailetza eta ehun ekonomikoaren gaztetzea bultzatzeko abiapuntu gisa.
Ekintzailetzarako iturriak eta ideiak
1. OTEBBei laguntzeko apustuari jarraipena ematea, bereziki, RIS3 sektoreetan, eta enpresa, produktu eta zerbitzu berriak sortzeko, EAEn egiteko dagoen trantsizio hirukoitza bultzatzea maila teknologiko-digitalean, energia-ingurumenekoan eta demografiko-sozialean.
2. Ekintzailetza berdinzale eta homogeneoaren aldeko apustua, emakumeen ekintzailetzari arreta berezia jarriz.
Merkaturako sarbidea
1. Ekintzailetza kolaboratiboa sustatzea (langileen, ekintzaileen, enpresa berrien, enpresa sendoen... artean ), merkatura sartzea eta bertan mantentzea errazteko.
2. Ekintzaileen eta enpresari/zuzendari erretiratuen edo aurretik erretiratuen inplikazioa, ekintzailetza-proiektuei merkatura sartzen laguntzeko.
Azpiegitura adimendunak
1. Gutxi erabiltzen diren azpiegiturak aprobetxatzea, haien (eta haien proiektuen) arteko lotura sustatzea.
2. Datozen urteetan ekosisteman azpiegitura espezializatu berriak txertatzea, modu harmonikoan.
Ekosistema
1. Posizionamendua indartzea ekintzailetzarako lurralde erakargarri gisa, eta “ekintzailetzarako ekosistema industrial-teknologiko erakargarri” gisa.
2. Euskal ekosistema nazioartekotzea eta kanpoan ezagutzera ematea (eragileak, jarduera...).
2030 Erronka: finantzatu zure proiektuak 10.000 euro arteko laguntzarekin
10.000 € arteko laguntza eskaintzen dizugu Euskadiko ekintzaletzan zure dinamizazio-proiektua diagnostikatu eta abian jarri ahal izateko.
Ekintzailetzaren euskal ekosistema sustatzeko eta oro har hobetzeko proiektuak (eskabidea aurkeztu den ekitaldi berean abian jarritakoak).
Proiektua diseinatu eta planifikatzeko gastuak, espazioak alokatzeko gastuak, tresnak eta/edo plataforma digitalak diseinatu eta garatzeko gastuak (baldin eta proiektua gauzatzeko hirugarren batzuek egindako lanei badagozkie).
Ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko onuradunaren baliabide propioei dagozkienak (mugatzeko asmorik gabe, onuradunaren langile propioei lotutako kostuak, hala nola soldatak ordaintzea), taldeko enpresenak barne.
Gehieneko zenbatekoa ez da 10.000 € baino handiagoa izango edo, eskatzailearen arabera, proiektuaren guztizko zenbatekoetan ehuneko hauek aplikatuko dira:
- Pertsona fisikoa, elkartea, fundazioa eta unibertsitatea: % 90.
- ETEa: % 70.
- Enpresa handia: % 50.
ERRONKA 2030 dirulaguntzek Euskadiko ekintzailetza teknologikoaren etorkizuna sustatzeko dugun konpromisoa islatzen dute
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Aurkez ezazu Euskadiko ekintzailetza hobetzeko zure proiektua
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Dirulaguntza eskatu nahi duzu?
ERRONKA 2030 dirulaguntzak jasotzeko, osa ezazu eskaera.
Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Aurkeztu zure startupa euskal industriaren erronka sektorialei aurre egiteko
BIND egitasmoaren ekimen publiko-pribatu berri bat da, industriako Klusterren Dinamizaziorako Erakundeen (KDE) laguntzarekin sortua. Helburua da startupak ETEetara hurbiltzea, euren eraldaketa digitala azkartzeko eta euren erronka teknologikoei aurre egin eta konponbidea emateko. Eskatu hemen
Industria arloko startup sortu berrientzako finantzaketa
250.000 €-rainoko maileguak oinarri teknologikoa edo berritzailea duten enpresa berrientzat, gutxienez 3 lanpostu sortzen badituzte 3 urtean. Eskatu hemen
Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Inpaktu handiko ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko bultzada
Itzuli beharrik gabeko 100.000 €-rainoko dirulaguntza, EAEko Startupek beren proiektu berritzaileak sustatzeko aukera izan ditzaten, talentua kontratatuz eta beren enpresa-plana abian jarriz Epea itxita
Negozio-ideiaren sorreratik startup-a martxan jarri arteko laguntza
18 hilabeteko laguntza, enpresa-ideia BIC batean umotu dadin. Ideia Negozio-plan bideragarri batekin bukatzen bada eta enpresa berri bat sortzen bada, maileguak eskuratu ahal izango dira baldintza abantailatsuetan. Epea itxita