Euskadiko zibersegurtasunaren ekosistema
Zure enpresa zibermehatxuetatik babesteko agente eta zerbitzuen katalogoa. Segurtasuna aurrera jarraitzeko.
Euskadiko Zibersegurtasun Ekosistema Euskadin ziberkrimenari aurre egiteko zerbitzuak edo produktuak eskaintzen dituzten agente espezializatu guztiek osatzen dute. Horrez gain, agente horiek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako batean gutxienez bulego bat izan behar dute modu iraunkorrean.
Ekosistemaren irudia erakusten du eta, aldi berean, aldizka berrikusten den katalogo bizia da. Bertan, Euskadiko zibersegurtasunaren sektorea osatzen duten agente guztiak eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen soluzioak daude jasota.
Zibersegurtasun arloko joerei eta egoerari buruzko informazioa jasotzeko interesa duten enpresa publikoei edo pribatuei eta partikularrei bideratuta dago. Gainera, ziberdelinkuentziaren aurrean defendatzeko mekanismoak eskaintzen dituzten erakundeek ere bertan sartzeko aukera dute.
Topatu ekosistemako bi tresna horietakoren batean erabilgarri dauden zerbitzu eta soluzioak

2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria
SPRIk Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren hirugarren edizioa argitaratu du. Hori egiteko, sektorea eta horren joerak bildu eta aztertu dira, mundutik hasi eta erkidegoraino. Aztertu ostean, Euskadiko enpresen zibersegurtasunaren ekosistema osatzen duten eragileak definitu, identifikatu, aztertu eta sailkatu ditu, eta, aldi berean, eskaintzen dituzten produktuak edo zerbitzuak zerrendatu. Zibersegurtasunaren merkatua zorrotz aztertu ostean, liburu zuriaren 3. edizioak ondorioztatu du...Irakurri gehiago

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena...
Irakurri gehiago
IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA...
Irakurri gehiago
Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta...
Irakurri gehiago
Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste...
Irakurri gehiago
GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta...
Irakurri gehiago
Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren...
Irakurri gehiago
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen....
Irakurri gehiago
Maroko, Ipar Afrikako automobilgintzaren hub estrategiko nagusia
Basque Trade & Investmenten azken txostenak Afrika iparraldeko automobilgintzaren sektorea...
Irakurri gehiago
Eusko Jaurlaritzak bi mila milioi euro baino gehiago aktibatu ditu muga-zergen eta merkataritzaren gerrari aurre egiteko neurrien lehen sortan
Lehendakariak azpimarratu du Euskadi prest dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die...
Irakurri gehiago
Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen...
Irakurri gehiago
Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako...
Irakurri gehiago
Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna...
Irakurri gehiago2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria
Azken eguneratzea:
2025eko urtarrilean
2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren Laburpen Exekutiboa
Azken eguneratzea:
2025eko urtarrilean
Sartu zeure burua ziberbabesteko duzun modua eraldatuko duen katalogo interaktiboan
Arakatu agenteen sarea katalogo interaktibo honetan haien zerbitzu eta produktuak, zein zibersegurtasun arloan eskuragarri dauden ikastaro eta prestakuntza-saioak ezagutzeko.
Sendotu Ekosistema zure soluzioekin eta ikusi zein den zuretzat egokiena
Edozein kontsulta egin nahi baduzu hurrengo formularioaren bidez egin dezakezu.
Zure Zibersegurtasuna-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Hobetu zure taldearen zibersegurtasun arloko gaitasunak
Aholkularitza espezializatuan 8.100 € arte eskaintzen dizkizugu zure langileen mailaren diagnostikoa egiteko eta zure enpresara egokitutako zibersegurtasun arloko gaitasun digitalak hobetzeko plana diseinatzeko. Eskatu hemen
Hobetu zure enpresaren segurtasun informatikoa eta bete itzazu zibersegurtasun-estandar zorrotzagoak
25.000 €-rainoko dirulaguntzak enpresa bakoitzeko, zibersegurtasunarekin lotutako proiektuetarako, azpiegiturak zaintzeko SOC zerbitzuak kontratatzea eta segurtasun-arauen ziurtagiriak lortzea barne, hala nola ISO 27001 Eskatu hemen
EIKTak negozio-prozesuetan ezartzeko prestakuntza
Prestakuntza agenda: tailerrak, ikastaroak, kongresuak, mintegiak eta hitzaldiak hainbat gairi buruz (Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Marketin Digitala, Machine Learning…) Eman izena hemen
EIKTetan espezializatutako prestakuntza intentsiboko programa zuzendaritza-taldeentzat
Egun osoko prestakuntza-jardunaldiak, espresuki pentsatuak IKTen balioa transmititzeko, balio hori parte-hartzaileen ikuspegiarekin aberasteko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak definitzeko. Eman izena orain
Mikroenpresa eta autonomoentzako tresna digitalen erabileran prestakuntza
Hileroko eta doako 2 orduko oinarrizko ikastaroak, EIKTen aplikazioa aztertzeko eta salmentak, zibersegurtasuna nahiz produktibitatea hobetzeko. Eskatu zure lekua eta hitzordua zure aholkulariarekin