Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Gauzatu Industria 2025
28 milioi euroko laguntzak oinarri teknologiko edo berritzaileko ETEak sortu eta garatzeko
Programa honek ETE industrialak edo industriarekin zerikusia duten eta teknologia- eta/edo berrikuntza-oinarria duten ETEak sustatzen laguntzen du, Euskadin garatzen den garapen teknologikoan eta berrikuntzan duten eragina handitzeko. Horrela, ehun ekonomikoaren lehiakortasuna handitu nahi dugu, euskal enpresen produktibitatea eta enplegu-sorrera bultzatuz.
Gauzatu Industria laguntza programa, laguntza itzulgarri bezala gauzatzen da, egindako inbertsioekiko proportzionalak diren laguntzen bidez. Gehienez 200.000 € emango dira sortutako enplegu bakoitzeko, edo 150.000 € hasierako plantillari eutsi izan ezkero. Laguntza hauek bost urtetan itzuli beharko dira, urtean bi itzulketa eginez, eta ezingo dira 1,5M € baino gehiago izan enpresa bakoitzeko.
Eskabideak norgehiagoka-irizpideen arabera eta enpresa bakoitzaren oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea kontuan hartuta emango dira. Horrela, teknologia-maila handia dutenei lehentasuna emango zaie, hala nola Energia, Fabrikazio Aurreratua eta Biozientzia edo Bioosasuna. Gainera, I+G+b eta berrikuntza teknologikoan inbertitutako baliabideak ere kontuan hartuko dira, baita ezagutza horiek merkatuan sartuko diren produktu edo prozesu berrietara transferitzeko gaitasuna ere.
Gauzatu Industria 2025 programaren aurre-eskaera epea irekita
Gauzatu Industria programaren aurre-eskaerak, 2025. urteko ediziorako programaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izateko aukera ematen du. Horrela, aurre-eskaera aurkezten denetik eskaera formala egiten den arte egindako inbertsioak, programaren deialdia argitaratu ondoren, diruz lagundu ahal izango dira. Beraz, 2025ko urtarrilaren 2etik aurrera aurre-eskaera aurkez daiteke https://app7.spri.net/gauzatu/ dagoen formularioa betez.

Gauzatu Industria 2025k eskaintzen dizu
200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1.5M €-ko mugarekin
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak
Instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko laguntza eta finantzaketa
Enpresaren ekoizpen-, lehiakortasun- eta teknologia-gaitasunak handitzeko talentua, baliabideak eta tresnak garatzea
Gauzatu Industria 2025k laguntza emango dizu
- Zure enpresarentzako lursail eta eraikin berriak erosteko.
- Makina, tresna edo instalazio teknikoekin ekipatzeko.
- Ekipo eta programa informatikoak erosteko.
- Jabetza industrialeko eta patenteen arloko gastuak ordaintzeko.
Ezagutu ezazu programa hau
Oinarri teknologikoa duen eta industria-sektorearekin zerikusia duen ETE bat baduzu, aurkeztu enplegua areagotzen edo mantentzen lagunduko dizun lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen duten aktiboetan egin nahi duzun inbertsio-proiektua
- ETE industrialak (erauzketakoak, eraldatzaileak edo produkziokoak) edo oinarri teknologikoko zerbitzu erlazionatuak dituztenak, Euskadin ekoizpen-zentro bat edo gehiago dituztenak, non inbertsioa egingo den; bai eta jarduera nagusia industria-enpresetan IT/ OT inguruneetarako zibererasoen aurrean babesteko sistemak integratzea duten enpresak badira.
- Inbertsio-proiektuak eskaeran adierazitako aldian gauzatu beharko dira, eta 2024an hasi beharko dira.
- Eskuratutako aktiboek 3 urteko amortizazioa izan beharko dute gutxienez, eta enpresan aktibo egon beharko dute aldi berean.
- Ezinbestekoa da proiektuek Euskadiko lantokietan eragina izatea, lantegietan enplegua mantenduz edo handituz.
Gure helburua da: 100 milioi euroko inbertsioa eragitea 500 lanpostu sortzeko
2000tik 2019ra bitartean GAUZATU Industria programara bideratu diren 537 milioi euroei esker, Oinarri Teknologiko edota Berritzaileko ETEek 2.245 milioi euro inbertitu eta 14.933 lanpostu sortu dituzte.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Lortu orain laguntzak eta inbertitu zure enpresan
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.
Gauzatu Industria 2025 programaren aurre-eskaera epea irekita
Gauzatu Industria programaren aurre-eskaerak, 2025. urteko ediziorako programaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izateko aukera ematen du.
Zure Finantziazioa-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Industria-enpresak sendotzeko inbertsio-aukerak
Euskal inbertsio-plataforma, gune seguru eta konfidentziala eskaintzen duena, beren negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresek aukera izan dezaten beren jarduera sendotzera bideratutako inbertsio-proposamenak jasotzeko. Eskatu hemen
Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Atzerrian instalazioak irekitzeko, handitzeko edo berritzeko finantzaketa
Kreditu-ildo bat ezarpena egitean edo atzerriko sozietateak erostean eginiko inbertsiorako; atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko… Laster
Krisi-egoeran dauden industria arloko enpresak berregituratzeko eta berrindartzeko laguntzak
0,6 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera. Laster
Ekoizpen-instalazio berriak erosi, berritu eta ekipatzeko programa
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak Ezkerraldea handitutan eta Euskadiko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duten udalerri batzuetan kokatutako industria-enpresek eginiko inbertsioentzat. Aurreeskaera irekita
Industria Adimendunerako ekipoak eta softwarea erosteko eta berritzeko laguntza
75.000 €-rainoko laguntzak enpresako Hardwarea eta Softwarea erosteko. Fabrikazio aurreratua, Fabrikazio gehigarria, Robotika industriala, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Sistema ziber-fisikoak, Errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins… 2024 epea itxita