Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Global Training 2025 bekak
6.445.000 euroko laguntzak atzerrian prestatzeko eta profesional bikain bilakatzen lagunduko dizun nazioarteko esperientzia eskuratzeko
GLOBAL TRAINING beka programak Euskadiko gazteen nazioarteko prestakuntza eta mugikortasuna ahalbidetzea du helburu, eta horretarako, gazteek euren profil akademikoari lotutako jarduerak eta proiektuak egiten dituzte atzerrian lanbide-esperientzia irabazteko eta bere lanbiderako oso baliagarriak izan daitezken ezagutzak, kontaktuak eta tresnak eskuratzeko.
Badakigu mundu global honetan gero eta garrantzitsuagoa dela nazioarteko ingurune eta merkatuetan moldatzeko gai izatea. Hori dela eta, programak 500 beka ematen ditu, eta hasierako prestakuntza-aldia eta atzerriko enpresetan eta erakundeetan egin beharreko 6 eta 12 hilabete arteko praktikaldia ditu. Horrek aukera emango dizu nazioarteko inguruneetan esperientzia profesional handia eskuratzeko.
PROGRAMAREN FASEAK
Urtebetera arteko praktika profesionalak atzerrian
1_
Hasierako prestakuntza:
Atzerrian praktikak egin aurreko hasierako prestakuntza.
40 eta 60 ordu bitarteko trebakuntza, hilabete batzuetan atzerrian bizitzeko eta lan egiteko erronkaren aurrean prestatzen laguntzeko
2_
Praktika profesionalak:
Praktika profesionalak atzerrian dauden enpresatan.
6 eta 12 hilabete bitartean, beste herrialde batean bizitzeko eta lan egiteko esperientziaz gozatzeko.
Zure ikasleei atzerrian ordaindutako praktikak egiteko aukera eskaini nahi diezu?
GLOBAL TRAININGek ordaindutako praktikak eskaintzen dizkizu atzerrian gehienez urtebetez
Atzerrian praktikak hasi aurretik egingo den 40 eta 60 ordu arteko ikastaroa, praktikei nola heldu jakiteko: kulturen arteko negoziazioari buruz ikasteko; protokoloaren, estiloaren eta komunikazio-tekniken oinarrizko ezagutzak; talde-lana; adimen emozionala; berrikuntza eta praktika motaren araberako beste gai batzuk.
Praktikak egiten dituzun hilabeteetan, bestelako kultura eta errealitatea dituen herrialde batean bizi eta lan egingo duzu, egoera berrietara egokitzen eta modu autonomoan konpontzen ikasiz.
Hilean 1.635 euro jasoko dituzu sei hilabetez helmugako herrialdeko joan-etorriko, mantenuko eta ostatu-gastuei aurre egiteko.
Enpresan lanean emango dituzun hilabeteek mundu mailako konektatu-sarea sortzeko aukera emango dizute. Sare hori oso baliotsua izan daiteke epe laburrera begira aukera profesionalak aurkitzeko.
Atzerrian bizitako lanbide-esperientziak beste pertsona batzuengandik bereiziko zaitu lan-merkatuan, enpresek oso modu positiboan baloratzen baitituzte egokitzeko gaitasuna eta horrelako esperientzia batean eskuratzen diren trebetasunak.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Ikasleentzat
Zure prestakuntza osatu eta atzerrian praktikak egin nahi dituzu?
- Goi mailako unibertsitate-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa baduzu, 30 urte baino gutxiago bazenituen 2024ko urtarrilaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bazara eta ingelesa menderatzen baduzu, Global Training zuretzat da.
- Aterrian ordaindutako praktikak eginda zure esperientzia profesionalari bultzada eman, kultura berriak ezagutuz esperientzia pertsonal paregabea bizi eta etorkizunerako harreman profesionalak landu nahi badituzu, Global Training zuretzat da.
Erakundeentzat
Euskadiko gazteen nazioarteko garapen profesionalarekin konprometitutako erakundeen bila ari gara. Horietako bat zara?
Lortu zure beka nazioartekotutako enpresa eta erakundeetan praktikak egiteko
Ikasleentzako epea zabaltzen denean, erakunde laguntzaileek prestatu dituzten beken eskaintza bateratua argitaratuko dugu. Atzerrian ordaindutako praktikak egiteko 500 aukera!
Aukeratu zure profil akademikora ondoen egokitzen den eskaintza eta esperientzia hori bizi nahi duzun herrialdea eta enpresa. Gogoratu horietako bakarra eska dezakezula.
Erakunde bakoitzak erabakitzen du nolakoa izango den hautaketa-prozesua eta, beraz, oso garrantzitsua da ezarritako epean izena emateko jarraibideak betetzea eta eskatutako dokumentazio guztia entregatzea.
Beka lortu nahi duen pertsonaren gaitasuna eskatutako profilaren arabera egokia dela egiaztatuko da, curriculum vitaearen eta aurkeztutako dokumentazioaren bidez.
Proba bat egingo da ingelesa menderatzen dela bermatzeko, izangaiak titulu ofizialik ez badu. B2 profilaren antzeko maila beharko da graduko unibertsitate-titulazioa dutenen kasuan, eta B1 maila goi mailako lanbide-heziketako tituludunentzat.
Hautagaiaren profila praktikak egingo dituen atzerriko enpresak edo erakundeak eskatutakora egokitzen dela eta eskaintzarekiko konpromisoa betetzen dituela baloratuko da.
Beka emateko agirian ezarriko da zer herrialdetan eta zer enpresa edo erakundetan egingo diren praktikak. Data eta iraupena, bekaren zenbatekoa eta egin beharreko zereginak zehaztuko dira.
Euskal ekonomiaren nazioartekotzea bultzatzeko, gehiago eta hobeto trebatutako gazteak beharko dira, gai direnak aldaketetara irekita dagoen gizarte jasangarriago bati aurre egiteko
GLOBAL TRAINING nazioarteko beken programa Euskadiko hainbat erakunderen lankidetzaren bidez antolatzen da. Erakunde horien ardura da deialdi-prozesua bideratzea eta hautagaiak aukeratzea.
Erakundeen ardura da atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egiten ari diren pertsonei prestakuntza praktikoa eskaintzea eta beka jasotzen duten pertsonen jarraipena egitea.
- UPV - EHU
- Garapen
- Arabako Ganbera
- Bilboko Ganbera
- Gipuzkoako Ganbera
- Donostiako Sustapena
- Mondragon Unibertsitatea - Deustoko Unibertsitatea
- Novia Salcedo Fundazioa
- Ikaslan
- AFM
- Confebask
- Adegi
- Txorierri Politeknikoa
- Hetel
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Global Training programak aukera paregabea eskaintzen die gazteei euren prestakuntza osatu dezaten nazioarteko enpresa batean praktikak eginaz
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Global Training beken programan interesatuta dauden profesional gazteek aukeratutako erakunde kolaboratzaileen bitartez egin beharko dute euren eskaera.
Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
Teknologia eta hornitzaile estrategikoak erakartzen ditugu enpresen hornikuntza errazteko
Invest in the Basque Country ekimenak erraztu eta erakargarri egiten die Euskadirako bidea hornitzaile estrategikoei enpresa-ekosisteman integratu daitezen, integrazio hori onuragarria delako hornikuntza-katea azkartu, produkzioko epeak murriztu eta eraginkorrago eta malguago bihurtu nahi duten enpresentzat. Eskatu hemen
Adimen lehiakorreko zerbitzu espezializatua, esportatzen duten ETEei zuzendua
Erronkak eta aukerak, eremu pribatukoak eta kanpoko inbertsio publikotik eratorritakoak identifikatzea, nazioarteko behatokiaren, txostenen, monitorizazioaren eta sektore estrategikoetako (automobilgintza, energia, bioosasuna eta ingurumena) joeren bidez. Eskatu hemen
Nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzuak, euskal ETEek euren tokia egin dezaten merkatu globalean
Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa baduzu eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, Basque Trade & Investment-ek zure jarduera bultzatzeko lan egiten du. Eskatu hemen
Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak
B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen
Banakako topaketak kanpo-sarearekin, aukera-merkatuak 30 minutuan hurbiltzeko
Zure produktua kanpo-merkatuan sartzea edo zure nazioarteko jarduera zabaltzea pentsatzen ari bazara eta orientazioa bilatzen baduzu edo zure kasua kontsultatzen baduzu, planifikatu zure hedapen globala nazioarteko 90 merkatu baino gehiagori buruzko aholkularitza pertsonalizatuarekin. Jarri harremanetan hemen
Atzerrian instalazioak irekitzeko, handitzeko edo berritzeko finantzaketa
Kreditu-ildo bat ezarpena egitean edo atzerriko sozietateak erostean eginiko inbertsiorako; atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko… Laster
Nazioarteko erakunde publikoekin batera proiektu pilotuak garatzeko laguntza programa
50.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, esperientzia pilotu bat egiteko eta pilotu hori proiektu osoa garatzeko gai diren atzerriko organismo publikoen aurrean aurkeztu ahal izateko. Laster
Lankidetzan egindako nazioartekotzearen sustapena
Gastuen % 80rainoko dirulaguntzak (gehienez 60.000 €) nazioartekotze-jarduerak lankidetzan garatzen dituzten Euskadiko elkarteentzat eta enpresa-lankidetzako taldeentzat. Laster
Esportazio gutxiko enpresen kanpo presentzia bultzatzeko programa
Itzuli beharrik gabeko 45.000 €-rainoko dirulaguntza enpresako, % 50 baino gutxiago esportatzen duten ETEentzat. Laster