Hazinnova 2025
Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza.
Proiektu berritzaileei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak zailtasunak suposa ditzazkete enpresa txikieak berrikuntza-prozesu horiei aurre egiteko eta merkatuan lehiakorrak izaten jarraitzeko.
Oztopo hori ezabatzeko sortu zen doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da Hazinnova, lana antolatzeko modu berriak edo zure enpresaren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrien ezarpena errazteko. Horrezkeroz, Hazinnova zure ETEarentzat berrikuntzarako ate berri bat da.
Berrikuntza txikiei esker hazten dira gure produkzio-prozesuak eta gehiago nahiz azkarrago saltzen dugu.
Berritu fabrikazioan, logistikan, merkaturatze-prozesuan eta administrazio eta finantza kudeaketan. Has zaitez orain eta hazi.
Epeak
Hasiera data: 2024-04-09
Amaiera data:
2024-10-24, 23:59retan
Hazinnova-k eskaintzen dizu
Doako 50 ordu aholkularitza espezializatuan.
Hazinnova eragile baten laguntza izatea prozesu guztian zehar.
Gutxieneko karga administratiboa duen laguntza programa.
Ikus daitezken emaitzak lortu 3 hilabete igaro baino lehen.
Hazinnova lagungarria izan daiteke honexetarako
- Hobetu zure enpresaren errentagarritasuna.
- Prozesuen eraginkortasuna optimizatzen du.
- Gastuak eta entrega-epeak murrizten ditu.
- Erakundeko pertsonak motibatzen ditu.
- Merkatu-kuotak handitzen ditu.
- Bezeroen segmentu berriak esploratzen ditu.
- Babestu jabetza industriala.
- Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzen ditu.
- Behar teknologikoak definitzen ditu.
*HAZINNOVAREN helburuak ez dira honakoak: Plan edo azterketa huts bat egitea, ziurtagiria lortzea edo berritzea edo konponbide teknologikoa ezartzea.
Zure ETEak hobetzeko behar duen laguntza
Hazinnovak hainbat mikro-proiektutan aholkatuko zaitu, hona hemen batzuk:
Nola optimizatu prozesuak ETEaren produktibitatea, kalitatea, iraunkortasuna eta segurtasuna areagotzeko?
- Enpresan produkzio prozesua optimizatu eta hobetzea (layout).
- 5S metodologia ezartzea.
- Plantako produkzioaren plangintza hobetzea.
- Lean manufacturing pilotu bat ezartzea.
- TPM sistema ezartzea.
- Enpresaren produkzio-kostuak aztertu eta berrikustea.
- Enpresaren produktibitatea hobetzea.
- Irtenbide teknologiko berriei buruzko beharrari eta bideragarritasunari buruzko azterlanak, produkzio-prozesuak eta hauen kudeaketa hobetzeko.
- Ekoizpenaren energia- eta ingurumen-kostuak/inpaktuak (ekoproduktibitatea) nabarmen murriztea dakarten hobekuntzak ezartzea.
- Aukerak identifikatu eta produktuen birmanufaktura testeatzea
Nola handitu zure merkatu-kuota bezeroak ezagutuz eta bere arreta eta leialtasuna erakarriz?
- Bezero berriak identifikatu eta erakartzea.
- Bezeroen segmentazioa garatu edo hobetzea.
- Bezero-zorroaren dibertsifikazioa.
- Enpresa hazi eta hedatzeko mekanismoak eta estrategia garatzeko euskarria identifikatzea.
- Barne-mailako merkataritza-estrategia definitzea.
- Enpresaren marketin- eta salmenta-estrategia definitzen laguntzea.
- Produktuen merkaturatzea hobetzea.
- Bezeroengana iritsi ahal izateko sustapen kanal berriak ezartzea.
- Markaren posizionamendua hobetzea.
- Bezeroen fidelizazioa.
Nola areagotu kudeaketaren bidez pertsonen konpromiso eta motibazioa?
- Enpresako langileen motibazioa eta inplikazioa hareagotzea.
- Langileen arteko lan-giroa hobetzea.
- Taldeko pertsonen arteko komunikazioa hobetzea.
- Lanpostu bakoitzaren funtzio eta erantzukizunen definizioa eta diseinua.
- Lanpostuen balorazioa.
- Ordainsari-sistemak berrikustea.
- Prestakuntza-ibilbideak eta lan-ibilbide planak zehaztea.
- Lan-giroari buruzko inkestak garatzea
Nola hobetu enpresaren ekonomia- eta finantza-kudeaketa bere errentagarritasuna kontrolatzeko?
- Adierazleak aztertu / aginte-koadro bat sortzea erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko asmoz.
- Enpresaren errentagarritasuna eta kostuen kontrola hobetzea.
- Enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzea.
- Enpresetan kostuen analisia egitea.
- Plangintza: etorkizuneko planek eurotan duten eragina eta ekonomia- eta finantza-orekaren azterketa hainbat egoeratan.
- Kostuak eta tarifak kalkulatzeko irizpideak berrikustea.
- Aurrekontuak eta salmenta-prezioak kalkulatzeko tresnak.
- Diruzaintza, likidezia, kaudimena eta zorraren birfinantzaketa kudeatzea.
- Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa nabarmen hobetzeko aukera ematen duten konponbide teknologiko berrien bideragarritasun eta beharrizana aztertzea.
Nola berdiseinatu administrazio-prozesuak enpresen eraginkortasuna hobetzeko?
- Enpresaren barne administrazio-prozesuen berrikuste eta hobekuntza.
- Proiektuak eta lana kudeatzeko eredu berriak ezartzea.
- Barne-kudeaketa automatizatu eta hobetzeko konponbide teknologiko berrien beharrizan eta bideragarritasuna aztertzea.
- Barne komunikazioa hobetu, lan-prozesu arinagoak garatzeko.
- Ingurumen arloko iraunkortasuna eta errentagarritasuna areagotzeko konponbide teknologikoen bitartez egindako prozesuen optimizazioa.
Nola sartu merkatu edo sektore berri batera eta nola bideratu enpresaren marketina segmentu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristeko?
- Sektore edo/eta lurralde berri bateratz dibetsifikatzeko estrategia bat garatzeko merkatu prospekzioa.
- Produktu bat edo produktu sorta berri bat merkaturatzeari buruzko analisia. Merkatu potentzialen lehenestea.
- Merkatu berrietan negozio-garapena areagotzeko eta produktu/zerbitzu berriak merkaturatzeko planak.
- Merkatu berrietan sartzen lagunduko duten marketin-estrategiak ezartzea edo egokitzea.
- Produktuek merkatuan eduki dezaketen harreraren inguruan kontsumitzaileekin kontrastatzea.
- Online marketineko, online salmentako eta e-commerce-ak sustatzeko estrategia garatzea.
- Merkatu berrietan irtenbide berdeen eskariak izan dezaken arrera aztertu eta posizionamendu berde baten bitartez merkatu hauetara gerturatzea.
Nola identifikatu eta ezarri produktu mailako konponbideak negozio-bolumena handitu ahal izateko?
Eskaintzen dituzun produktu eta zerbitzueak nabarmen hobetzea.
- Eskeintzen dituzun produktu eta zerbitzuen aztertzea, aukera berriak identifikatzeko.
- Produktuak aztertu eta langileek egin ditzazketen hobekuntzak identifikatu.
- Produktuan funtsezko hobekuntzak ezartzeko behar teknologikoak definitzea.
Produktu eta zerbitzu berrien diseinua.
- Merkatuaren azterketa (lehiakideak, bezeroen beharrak, legedia, iraunkortasuna, etab.).
- Produktu berri potentzialen ideia eta kontzeptualizazioa.
- Bezero potentzialekin produktu edo prototipo ideiak lantzea.
- Produktu berrien garapenerako behar teknologikoak definitzea.
- Ondasunak saltzetik zerbitzu-eskaintzara (serbitizazioa) egin daitezkeen trantsizioen azterketa eta definitzea.
Jabetza industrialaren kudeaketa
- Egindako inbertsioak nazioarte mailan errentagarri egiteko (EPO eta PCT patenteak eta marka komertzialak eta europar diseinu industrialak) kudeaketa patente, marka komertzial eta diseinu industrialei dagokienez.
Nola hobetu hornidura-katea, gastuak eta entrega-epeak murrizteko edo bezeroarenganako zerbitzua hobetzeko?
- Eskariaren kudeaketa hobetu. Eskariaren ezaugarriak zehaztu, alerta-sistema eta salmenta-aurreikuspena kudeatzeko sistema bat definituz. ERP (*) bat ezartzea edo beste bulegotika-tresnak batzuk garatzea.
- Izakinen hornidura eta kudeaketa. Izakinak murriztea, zerbitzu-maila eta stock-hausturak hobetzea, eta edukitza- eta logistika-kostuen murrizketa.
- Biltegi kudeaketa. Produktibitatea, biltegiaren fidagarritasuna eta ematen diren gorabeheren hobekuntza, biltegiko layout-a eta prozesuak berdiseinatzea, etengabeko inbentarioa garatzea eta biltegiratze- eta mantentze-elementuei buruzko aholkularitza ematea. ERPan ezartzea (*).
- Banaketa eta garraioa. Egungo logistikaren alternatibak eta banaketaren kostu logistikoa aztertu eta hobetzea, baita 3-4 PL azpikontratatzea.
Kostu logistikoak eta hauek marjinan duten eragina neurtzea, hobekuntza ekintza-plana garatuz. - Erosketen kudeaketa. Erosketa-prozesua berdiseinatzea, negoziatzea eta erosketen ABC adierazleen bidez aztertzea. ERPan (*) ezartzea edo beste bulegotika-tresna batzuk garatzea.
(*) Parte hartzen duten enpresen informazio-sisteman edo ERPan lan-prozedura berriak abiaraztea edo/eta sistema hauek hobetzeko proposamenak garatzea eta biltegi kudeaketa sistemei buruzko (WMS); eskaria, plangintza eta hornikuntzari buruzko (SCM) eta kostu logistikoak (ABC) kudeatzeko irtenbideei buruzko aholkularitza teknologikoa.
Berrikuntza mikroproiektuetarako aholkularitza espezializatu bila zabiltza?
5 pertsonako edo gehiagoko plantillak dituzten eta Euskadin kokatuta dauden enpresak, industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dituztenak.
Enpresek 2 mikroproiektu egin ditzakete gehienez, eta mikroproiektu horiek gorago aipatutako 8 tipologietakoren batekoak izan behar dute.
Industria:
· Manufaktura-industria
· Erauzketa-industriak
· Energia-hornidurak
· Uren eta hondakinen kudeaketa
Zerbitzuak:
· Industriari lotutako zerbitzuak
· Finantza-jarduerak
· Telekomunikazioak
· Handizkako merkataritza
· Garraioa
· Biltegiratzea
· TIC
· Aseguruak
· Edizioa
· Arkitektura
· Publizitatea
Hazinnovaz baliatzea oso erraza da
Proiektuaren fase guztietan zehar 50 orduko doako aholkularitza eta agentearen laguntza eskaintzen dizugu.
1_
Agentea
Egiaztatu zure enpresak parte har dezakeela eta aukeratu eskaeran laguntzeko agentea.
2_
Beharra
Identifikatu eta zehaztu zure beharrak zure agentearekin.
3_
Definizioa
Definitu ezazu berrikuntza mikroproiektua zure agentearekin eta esleitutako aholkularitzarekin.
4_
Ezarpena
Jarri martxan zure mikroproiektua.
5_
Emaitzak
Exekutatu zure proiektua 3 hilabetean.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Egiaztatu zure enpresak Hazinnova programan parte har dezakeen
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Baduzu sarbide-kodea?
Hazinnova Agenteak emandako kodea baduzu, osatu dezakezu zure eskaera-espedientea.
Zure Berrikuntza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Prozesuak eta produktuak hobetzeko teknologia digital eta jasangarrietara hurbiltzeko programa
Murgiltze-jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak, abangoardiako teknologiek enpresetan dituzten aplikazio garrantzitsuenei buruzko denbora errealeko erakustaldiekin. Galdetu hemen
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak
B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen
Teknologia digital eta jasangarriak baliozkatu eta probatzeko konexio sare hoberena
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ekintza-plan bat egiteko, bere bitartez posible izan dadin teknologiak barneratzeko gaitasuna hobetzea eta teknologia horiek txertatzeko probak egitea. Epea itxita