Hazitek 2025
93 M € laguntzatan euskal enpresetako ikerketa eta garapena bultzatzeko
I+G-rako Hazitek 2024 laguntzen programa bereziki diseinatu da Ikerketa eta Garapen Proiektuak sustatzeko ETEetan, enpresa handietan eta euskal enpresen elkarteetan.
Programa honek dirulaguntza ez itzulgarriak ematen ditu Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko jardueretarako, eta bere aurrekontua bi laguntzza-lerrotan banatzen da, bata proiektu lehiakorrentzat eta bestea estrategikoentzat.
Berrikuntza gisa, 2025eko deialdia fase bakar batean kudeatuko da.

Epeak
Amaiera data:
2025-03-17, 23:59retan
Diruz lagun daitezkeen proiektuak:
- Gutxieneko aurrekontua: 100.000€/urte.
- Partaideen aurrekontua: Gutxienez 50.000€/urte.
- Produktu/prozesu/zerbitzu originalak eta daudenak baino hobeak garatzera bideratutako I+G jarduerak.
- Enpresa berriak sortzeko ezagutza merkaturagarria erabiltzera edo sortzera bideratutako I+G jarduerak.
- Banaka edo bi erakunde edo gehiagoren arteko lankidetzan garatutako I+G proiektuak.
- Gutxieneko aurrekontua: 4 M€.
- Gehienez 3 urteko iraupena.
- Industria Adimendunaren, Energia Garbiaren eta Osasun Pertsonalizatuaren arloko proiektu estrategikoak.
- Euskadiko ekonomian trakzio-efektua eragiten duten proiektuak, ETEen esku-hartzea eta Horizonte Europa Programarako sarbidea bultzatuz.
- Gutxienez ZTBESko 3 enpresa eta eragileren arteko lankidetzako ikerketa, azpikontratatu gisa.
Zer da Ikerketa Industriala?
Ikerketa industrialeko proiektuen xedea produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzea da. Horrela, TRL4 baten pareko heldutasun teknologikoko maila lortu ahal izango da.
Zer da Garapen Esperimentala?
Garapen Esperimentaleko proiektuak lehendik dauden ezagutzak eta teknikak (zientifikoak, teknologikoak, enpresakoak edo bestelakoak) eskuratu, konbinatu, konfiguratu eta erabiltzera bideratutakoak dira, produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobetuen planak eta egiturak edo diseinuak egiteko; TRL7 baten pareko heldutasun teknologikoko maila lortzea ahalbidetzen dute.
Enpresa arloko I+G-rako laguntza integrala
Dirulaguntzak urtekoak izango dira lehia mailako proiektuetarako, eta hainbat urtetarakoak, proiektuaren iraupenaren arabera, izaera estrategikoa duten proiektuetarako (gehienez, hala ere, 3 ekitalditarako izango dira).
Dirulaguntzen ehunekoak aldatu egiten dira jarduera eta proiektu motaren arabera:
Ikerketa industrialeko proiektuak:
- Diruz lagun daitezkeen kostuen % 40, gehienez, lehia arloko proiektuetarako.
- Diruz lagun daitezkeen kostuen % 50, gehienez, proiektu estrategikoetarako.
Garapen Esperimentaleko proiektuak:
- Diruz lagun daitezkeen kostuen % 25, gehienez, bi tipologia horietarako.
Lankidetza proiektuak lagunduko ditugu diruz hainbat esparrutan: industria adimenduna, energia garbiak eta osasun pertsonalizatua, Euskadiren erronka estrategikoekin lerrokatuta.
Jasangarritasuna bultzatzen dugu, mugikortasun elektrikoari eta ekonomia zirkularrari buruzko soluzioak integratzen dituzten proiektu berritzaileei lagunduz.
Merkatuaren eskaerei hobeto erantzungo dieten eta zure enpresa berrikuntzaren lider gisa kokatuko duten soluzio originalak sortzeko aukera emango dizuten proiektuak finantzatzen ditugu.
Eskaintzen duzuna optimizatzea helburu duten I+G proiektuak diruz laguntzen ditugu, zure eskaintzaren balio erantsia indartuko duten teknologia eta ezagutza berriak integratuz.
I+G proiektuetarako beharrezkoak diren langileen, ekipoen, tresnen eta materialen kostuak estaltzeko laguntza, hori funtsezkoa baita berrikuntza-helburuak lortzeko.
Beren berrikuntzak patenteen bidez babestu nahi dituzten eta, hala, balio handiko aktibo ukiezinak sortzea bultzatu nahi duten ETE-entzako laguntza espezifikoak.
Aholkularitza eta ingeniaritza espezializatuko zerbitzuen finantzaketa (kostuen auditoretzak barne), proiektuak behar bezala garatzen eta kudeatzen direla bermatzeko.
Ezagutu ezazu programa hau
Zure I+G proiektuetarako baliabideen bila zabiltza?
ETE bat, enpresa handi bat edo enpresa-elkarte bat daukazu eta I+G-a garatu nahi duzu posible izateko produktu, prozesu edo zerbitzuak hobetzea edo berriak garatzea Industria Adimendun, Energia edo Osasun arloetan?
Lagundu nahi dizugu zure enpresaren lehiakortasuna hobetuko duten produktu, prozesu edo zerbitzu berriak ikertzen eta garatzen.
Zure I+G proiektuak behar duen bultzada
Zure enpresako ikerketa- eta garapen-jardueretan zuzenean inplikatutako ikertzaileen, teknikarien eta laguntzaileen soldatak estaltzen ditugu.
I+G jardueretan modu esklusiboan eta jarraituan erabiltzen diren ekipoak, tresnak eta materialak erosteko edo amortizatzeko finantzaketa.
Proiektuaren arrakasta bermatzeko funtsezkoak diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko aholkularitzako eta ingeniaritzako kanpoko zerbitzuak eta eragileak kontratatzea.
Barne hartzen ditu materialen kostuak, hornidurak, proiektuaren auditoretzak eta jabetza industrialeko eskubideak, bereziki berrikuntzak patenteen bidez babestu nah idituzten ETE-entzat diseinatutakoak.
Behar duzun gauza bakarra da gutxienez 100.000€ inbertitzea proiektu lehiakor batean, edo 4.000.000€ hiru urteko proiektu estrategiko batean.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Lortu oraintxe laguntzak eta inbertitu I+G-n
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Hazitek dirulaguntzak eskuratzeko.
Zure I+G+B-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko laguntzak
Euskadiko ETE industrialen eta industriari lotutako zerbitzuen lehiakortasuna, espezializazioa eta dibertsifikazioa sustatzen duten berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko laguntzak Eskatu hemen
Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Txosten Teknikoak egitea kenkariak aplikatzeko I+G-ko inbertsioari
Enpresen I+G-ko jardueren kalifikazioa, zeinaren bidez kenkariak lortuko baitira Sozietateen gaineko Zergan. Eskatu txostena
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Zentro teknologikoetatik eta IKZetatik emaitzetara bideratutako I+G jarduera bultzada
Laguntzen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Teknologi zentroen eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroen (IKZ) jarduera ez‑ekonomikoa bultzatzea Laster
Zentro Teknologikoentzako eta IKZentzako laguntzak ikerketa-ekipoak erosi eta instalatzeko
Kostu osoaren % 100erainoko dirulaguntza, ekipamendua zure erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin lotuta badago, eta % 50ekoa, jarduera ekonomikoarekin lotuta badago. Laster