Filtra tu búsqueda



Euskal industrian euskara sustatzen!

Nahi baduzu, nirekin EUSKARAZ

Gero ta gehiago gara euskal industriaren alorrean euskarari dagokion lekua egiten ari garenak, baita SPRI Taldean ere. Zu gure bidelagun izatea nahi dugu, zure proiektuak, egitasmoak, eskaerak edota ekimenak euskaraz aurkeztuz.

Zatoz gurekin, euskararen bidetik!

Zer eskaintzen du?

Enpresekin eskuz esku

Gure hizkuntzan lan egiteak, lehiakorrago egiten gaitu

Ampo, Batz, Biele Group, Caf, Ceit, Cikautxo, Copreci, Danobatgroup, Eika, Egoin, Elay, Energia Klusterra, Esle, Fagor, Cluster Gaia, Goizper, Ikerlan, Maier, Oreka IT, Orkli, Petronor, Tecnalia, Ulma edo Vicomtech euskararekin konpromiso sendoa duten enpresetako batzuk dira eta INDEUS ekimeneko partaide.

INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma

Esperientziak
Ekimenak

SPRI Taldea euskara sustatzen

Industria arloan euskararen erabilera sustatzeko ekimenak

euskera_imagen
indeus-logo

INDEUS, Industriaren euskal plataforma

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, SPRI-Enpresen Garapenerako Agentziak bultzatua, Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Energiaren Euskal Erakundearekin batera. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan. 20tik gora enpresa atxikitu dira plataformara 2018.urtean lehen urratsak eman zituenetik hona.

 

Sartu Indeus.eus-en

sprihiztegia-logo

Industria berriaren hiztegia

Industria Berriaren SPRI Hiztegia industria-sektorearen alderdirik aurreratuenari dagokion hiztegi espezializatua da. Sektore hori etengabe ari da kontzeptu berriak sortzen eta zaharrak eguneratzen. Horregatik, ezinbestekoa da berrikuntza horiei guztiei jarraipena egitea eta hala kontzeptuen edukia nola kontzeptu horiek izendatzeko terminoak ondo finkatzea eta baliabide batean biltzea eta argitaratzea. Hartara, modu batean edo bestean Industria Berriaren alorrean dihardugunok lan-tresna berri bat izango dugu, eguneroko zereginetan lagungarria izango zaiguna.

 

Sartu Industria berriaren hiztegian

Eskatu hemen

Lortu orain zure enpresa-ideiarako laguntzak

Zure enpresa-proiektua ondu eta abian jartzeko Ekintzaile laguntza eskatu nahi baduzu, eskatu hemen elkarrizketa bat hurbilen duzun zure Enpresa eta Berrikuntza Zentroarekin (BIC): Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Zutaz mintzo (gara). Euskal enpresa sustatzeko espazioa

Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.

Nahikoa duzu guri idaztea

Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.

Euskal enpresentzako arreta zerbitzua

Deitu 900 929 393-ra