Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Indartu 2025
Enplegua sortzen duen produkzio arloko inbertsioa sustatzen dugu, industri garapenaren eta desberdintasun sozialak murriztearen aldeko apustu irmo gisa
Indartu programak 20 milioi euroko laguntzak ematen ditu enpresa-inbertsioak egiteko, eta babes integrala eskaintzen die enplegu-aukera berriak sortzen dituzten sustatzaile berriei, diskriminazio positiboa eginaz, batik bat, Ezkerraldea handituta eta langabeziaren eragin handia duten beste eremu batzuetan dauden inbertsioak sustatzeko, bai eta Euskadiko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa %5 handiagoa duten udalerrietan estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren inbertsioak sustatzeko ere.
Deialdi honetako laguntzek oinarrizko ezaugarri hauek dituzte:
- Helburutzat dute produkzio arloko inbertsioak sustatzea, baldin eta lehiakortasuna hobetzen eta ekonomia garatzen badute aipatutako eremuetan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren gorako langabezia-tasa duten gainerako udalerrietan. Inbertsio horiek enpresa berriek edo lehendik daudenek egin ditzakete, eta lehentasuna izango dute zuzenean produktuaren eraldaketa prozesua hobetzera, gaitasunak handitzera edo jarduera berriak garatzera bideratutako inbertsioek.
- Diskriminazio positiboko neurriak hartuko dira langabezia handia duten zenbait eskualdetan, bai ekonomia-krisiak beste leku batzuetan baino eragin handiagoa izan duelako, bai hondatutako egitura bat dutelako garapena zailtzen duena.
- Inbertsioek behar bezala finantzatuta egon behar dute, hala, bai enpresa berriei, bai lehenagotik daudenei eskatzen zaie inbertsioaren hasieran Baliabide Propioekin estal dezatela diruz lagundu daitezkeen inbertsioen gutxienez % 25 (laguntza publikoak kontuan hartu gabe).
- Gehieneko laguntza 3 milioi eurokoa izango da enpresa bakoitzeko, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren arabera, edozein dela ere sortuko den enplegu bolumena.
Indartu 2025 programaren aurre-eskaera epea irekita
Indartu programaren aurre-eskaerak, 2025. urteko ediziorako programaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izateko aukera ematen du. Horrela, aurre-eskaera aurkezten denetik eskaera formala egiten den arte egindako inbertsioak, programaren deialdia argitaratu ondoren, diruz lagundu ahal izango dira. Beraz, 2025ko urtarrilaren 2etik aurrera aurre-eskaera aurkez daiteke https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/indartu-2025-programaren-aurretiko-eskabidea/web01-tramite/eu/ dagoen formularioa betez.

Indartu programak eskaintzen dizu
Eginiko inbertsioaren %15erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez 3 milioi euro enpresako.
Zure enpresaren garapena, lehiakortasuna eta merkatuan duen posizioa hobetzea.
Instalazio produktibo berriak erostea, eta instalazioak berritu eta ekipatzea.
Zure eremua ekonomikoki dinamizatzen laguntzea, enplegua sortuz.
Indartu programak laguntzen dizu
- Zure enpresarentzako lursail eta eraikin berriak erosten, logistika-biltegiak barne.
- Makina, tresna edo instalazio teknikoekin ekipatzen.
- Ekipo eta programa informatikoak erosten.
- Jabetza industrialeko eta patenteen arloko gastuak ordaintzen.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Zure enpresak ekimen honetan parte har dezake
- Ba al duzu industriarekin edo zerbitzu logistikoekin (garraioa alde batera utzita) lotutako Enpresa Handi, ETE edo Mikroenpresa industrialik?
- Zure enpresa Ezkerraldea handituta edo EAEko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa %5 handiagoa duten udalerri batean kokatuta dago?
Enpresak baliabide propioekin estali beharko du, gutxienez, inbertsioaren % 25, eta gutxieneko denbora-tarte batez mantendu beharko ditu eginiko inbertsioak.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Lortu orain laguntzak eta inbertitu zure enpresan
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Indartu 2025 programaren aurre-eskaera epea irekita
Indartu programaren aurre-eskaerak, 2025. urteko ediziorako programaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izateko aukera ematen du.
Zure Finantziazioa-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Industria-enpresak sendotzeko inbertsio-aukerak
Euskal inbertsio-plataforma, gune seguru eta konfidentziala eskaintzen duena, beren negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresek aukera izan dezaten beren jarduera sendotzera bideratutako inbertsio-proposamenak jasotzeko. Eskatu hemen
Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Atzerrian instalazioak irekitzeko, handitzeko edo berritzeko finantzaketa
Kreditu-ildo bat ezarpena egitean edo atzerriko sozietateak erostean eginiko inbertsiorako; atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko… Laster
Krisi-egoeran dauden industria arloko enpresak berregituratzeko eta berrindartzeko laguntzak
0,6 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera. Laster
Industria-instalazio berriak erosteko, ekipatzeko eta abian jartzeko finantzaketa
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…). Aurreskaera irekita
Industria Adimendunerako ekipoak eta softwarea erosteko eta berritzeko laguntza
75.000 €-rainoko laguntzak enpresako Hardwarea eta Softwarea erosteko. Fabrikazio aurreratua, Fabrikazio gehigarria, Robotika industriala, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Sistema ziber-fisikoak, Errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins… 2024 epea itxita