Industria Adimenduna

Digitalizazioa eta Jasangarritasuna, zure negozio-eredua, prozesuak eta estrategia aldatzeko

Industria Adimenduna

Industria adimenduna, RIS 3 Euskadi Estrategiaren baitako espezializazio arloa

Industria da Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialaren motorra. Iraganean, jakin du industriak aldaketa teknologikoetara egokitzen, eta gaur egun hobeto prestatuta dago trantsizio teknologiko-digitalaren erronka berriei aurre egiteko: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta sozio-sanitarioa.

Industria Adimendunaren Estrategia da Fabrikazio Aurreratuaren Estrategien eta Basque Industry 4.0ren bilakaera naturala eta, euskal enpresak horri esker aurrera egin du automatizazioan eta prozesuen hobekuntzan, eta robotizazioko, fabrikazio gehigarriko edo makina eta ekipamenduen arteko konektagarritasuneko soluzio malgu eta teknologikoak gehitu ditu. Baina oraindik ere eraldaketa digitalarekin eta baliabide material eta energetikoen erabilera eraginkorrarekin lotutako erronka berriak daude.

Grupo-574
Zer eskaintzen du?

Teknologiak

Aurre egiteko eraldaketa digitalarekin eta baliabide material zein energetikoen erabilpen eraginkorrarekin lotutako erronkei.

Laguntzak

Informazioa eta prozesuak digitalizatzeko. Baliagarri izan daitezen negozio-ereduak eta enpresen estrategia nahiz antolakuntza eraldatzeko eta, bide horretatik, gehiago orienta daitezen euren bezeroengana.

Teknologia digitalak

01_

Adimen artifiziala eta Data science

• Datuen prozesamendu aurreratua
• Modelizazioa
• Ikusmen artifiziala eta irudiaren teknologiak
• Machine learning & Deep learning
• Sare neuronalak

02_

Konektagarritasuna eta Sistema ziberfisikoak

• Sentsorika
• Datuen komunikazio masiboa
• Komunikazio industrialen estandar eta protokoloak
• Mundu fisikoa eta birtuala batzea
• IoT
• Zibersegurtasuna

03_

Automatizazio eta robotika adimendunak

• Robotika kolaboratibo eta kooperatiboa
• Robotika mugikorra
• Errealitate birtual eta areagotua
• Kontrol-teknologiak
• Makinen pertzepzio- eta ikaskuntza-sistemak

Produkzio jasangarriko teknologiak

01_

Material aurreratuak

• Azalera eta material funtzional berriak formulatu eta garatzea / composite-ak / hibridoak / biosasuna
• Karakterizazio- eta analisi-teknikak
• Modelizazio/simulazio aurreratuak
• Azaleren tratamendurako teknologiak
• Nanomaterialak

02_

Fabrikazio aurreratuko teknologiak

• Fabrikazio- eta birziklapen-prozesuen optimizazioa
• Fabrikazio gehigarria
• Near
• Net Shape
• Metrologia eta ikuskapen-teknologia
• Simulazioa eta modelizazioa
• Nanoteknologia

03_

Sistema mekatronikoak

• Diseinua eta zehaztasunezko ingeniaritza
• Sistema mekatronikoen simulazioa, modelizazioa eta karakterizazioa
• Erregulazioa eta kontrola
• Sentsoreak eta eragingailu aurreratuak

Norentzat da?

Honelako ETEentzat

  • Saiatzen direnak euren negozioan I+G+B-ren kalitatea hobetzen
  • Epe luzeko ikuspegia dutenak, kasuan kasuko proiektuez edo unean uneko premiez harago
  • Prest egon nahi dutenak datozen erronkei erantzuteko
  • Ondasun eta zerbitzuak ekoiztera bideratutako prozesuak dituztenak
  • Eta baita ere tamaina edo/eta gaitasun txikiagoak dituzten ETEak
Grupo 20

Oinarrizko 9 aplikazio-eremu

Aurre-produkzioa

Produktu-prozesuaren diseinua


01_

Zero aztarnako material aurreratuak

Produkzioa


02_

Makina adimendun eta konektatuak

03_

Zero akats motako produkzio-prozesu jasangarri eta malguak

Post-produkzioa

Trazagarritasuna-zerbitzuak-bizitzaren amaiera


04_

Produktu adimenduna

05_

Datuan oinarritutako negozio-eredu eta zerbitzu berriak

06_

Bizi-zikloaren diseinua eta ekonomia zirkularra: end to end jasangarritasuna

07_

Giza faktorea etorkizuneko lantegietan

08_

Supply chain eta 360 graduko trazagarritasuna

09_

Plataforma digitalak

    Fabrikazioaren balio-kateko segmentuetan zentratutako aplikazio-eremuak

    Aplikazio-eremu transbertsalak

// Abantailak

7 arrazoi industria adimendunarekin bat egiteko

Lehiakorragoa izango zara eta gehiago orientatuko zara bezeroarengana, bere premiei egokitutako produktuekin.

Balio erantsi handiagoko konponbide berriak garatuko dituzu.

Modu eraginkorragoan erabiliko dituzu baliabideak eta materialak, eta gure ingurunea zainduko duzu.

Teknologia eta konponbide aurreratuak eskuratuko dituzu, dagoeneko garatzen dituzun produktuak hobetzeko.

Konektagarritasun handiagoa izango duzu: gehiago irekiko zara enpresen mundura.

Aukera izango duzu fokua jartzeko langileen ezagutzan eta euren gaitasunetan.

Eraginkorragoa eta malguagoa izango zara: automatizazioarekin produkzio-erritmoa handituko duzu.

Enmascarar-grupo-11_black
// FAQs

Ohiko galderak

Kargatzen...

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

icon down svg
icon down svg
Lotutako laguntzak

Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu