Industria digitala 2025
Digitalizaziorako laguntzak, euskal enpresnen lehiakortasuna sustatzeko, teknologia digital eta jasangarrien bitartez
Industria Digitala programaren helburua euskal enpresa guztiak bultzatzea da, lehiakortasuna areagotzeko behar dituzten baliabideak eta aholkularitza pertsonalizatua eskeiniz, teknologia digital eta jasangarrien bitartez, merkatuan duten posizionamendua hobetzeko lehiakortasun abantailak garatu ahal izateko.
Teknologien bilakaera azkarra eta etengabea da. Ondorioz, enpresa askok zailtasunak dituzte teknologia hauek beharrezko abiaduran ezartzeko. Horregatik, Industria Digitala programak 23.000 € arte eskaintzen ditu urte eta enpresa bakoitzeko, EIKTak diagnostikatu eta/edo beren produktu, prozesu eta zerbitzuetan ezartzeko proiektuetarako. Hau da, bere balio-katean txertatzeko.
Proiektu horiek hainbat arlotakoak izan daitezke: Big Data, errealitate birtuala, biki digitalak, smart factory, merkataritza elektronikoa, enpresen kudeaketako sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa.
Eraldaketa digitalari aurrera egiteko aukera, teknologia digital eta iraunkorren bidezko konponbideak garatuz eta ezarriz, enpresa-erronka garrantzitsuenei aurre egin ahal izateko.
Epeak
Amaiera data:
2025-10-31, 23:59retan
Diagnostiko-proiektuak eta/edo EIKTen ezartzea
Automatizazio eta monitorizazio industriala
Sentsorika, SCAD, zerbitizazioa, prozesuen automatizazioa, BIG DATA eta Blockchain.
Errealitate birtuala
Errealitate birtuala, handitua, mistoa eta ikusmen artifiziala.
Biki digitalak
Prozesu industrialen simulazioa, elkarrekin uztartuko direlarik gaitasun fisikoak eta birtualak.
Dokumentu elektronikoen zaintza
Epe luzean datuak gordetzeko zerbitzuak.
Europako eIDAS erregelamenduko TS 119 511 (2019/06) eta TS 119 512 (2020/01) estandarren arabera.
Energia-kudeaketa
Energia-eraginkortasunaren eta deskarbonizazioaren kudeaketa hobetzen duten tresna digitalak.
Biltegien kudeaketa
Biltegia kudeatzeko sistemak (SGA/WMS), inbentarioa eta hornidura-katea eraginkortasunez kudeatzeko.
Merkataritza elektronikoa
ERParekin integratuta dauden erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak eta B2B edo B2C proiektuak.
Ekoizpena, analisia eta erabakiak hartzea
Produkzioa hobetu edo automatizatzen duten eta analisia garatzea eta erabakiak hartzea errazten duten proiektuak.
Business Intelligence
Business Intelligenceren txostenak bistaratzeko sistemak ezartzea eta sistema horiek datu-iturri desberdinekin integratzeko beharrezko lanak egitea.
Eta, gainera, zure enpresa ETE bat bada:
Enpresa-kudeaketa sistemak
Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, adibidez: ERPak, Business Intelligence, SMC, Mantenimendu prebentiboa, Hornikuntza-katearen kudeaketa logistikoa.
Life cycle
Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).
Bezeroen kudeaketa
CRM proiektuak ezartzea, bezeroekiko harremanen kudeaketa optimizatzeko.
Urtean 23.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako
Teknologia digital horiek arrakastaz ezarri ahal izateko beharrezko ezagutzak dituzten EIKT arloko espezialista baten laguntza izango duzu.
Jaso laguntza pertsonalizatua zure eraldaketa digitalean, eta eskuratu zure enpresaren ekoizpen- eta kudeaketa-prozesuak optimizatzeko beharrezkoak diren gaitasunak.
Gehitu sentsoreak zure makinei prozesuak automatizatzeko eta emaitzak neurtzeko. Txertatu SCADA eta BIG DATA eraginkortasuna eta denbora errealean erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko. Bermatu Ziurtatu blockchain bidez eta eraldatu zure negozioa serbitizazioarekin.
Bizkortu zure proiektuen garapena prototipaketako eta probak egiteko eredu birtualekin. Aprobetxatu errealitate birtuala, areagotua eta mistoa, ikusmen artifizialarekin batera, zure diseinuak fabrikatu aurretik simulatzeko, baliozkotzeko eta optimizatzeko.
Optimizatu energia-kontsumoa eta murriztu karbono-aztarna energia-kudeaketako tresna digitalekin. Hobetu eraginkortasuna eta egin deskarbonizaziorantz aurrera zure beharretara egokitutako soluzioekin.
Bermatu zure dokumentazioaren segurtasuna eta legezko balioa zaintza digitaleko sistema baten bidez. Babestu zure funtsezko dokumentuen segurtasuna, autentikotasuna eta trazabilitatea sarbidearen eta kokapenaren kontrolarekin. Eta ziurtatu dokumentuak epe luzera begira mantenduko dituzula datuak gordetzeko zerbitzuekin.
Optimizatu eta gainbegiratu zure eragiketa logistikoak biltegiko kudeaketa-sistema batekin. Kontrolatu inbentarioa eta hornikuntza-katea eraginkortasuna eta trazabilitatea hobetzen duten SGA/WMS soluzioekin.
Zabaldu zure merkatua eta bihurtu bezeroak leial onlineko salmenta-kanalaren bidez. Ezarri zure ERPrekin integratutako B2B edo B2C merkataritza elektronikoko soluzioak, erosketa eta salmenta elektronikoen kudeaketa optimizatuz eraginkortasuna hobetzeko eta negozio-aukera berriak erakartzeko.
Ezarri txostenak bistaratzeko sistemak eta egin hainbat datu-iturritan integratzeko beharrezko lanak, zure negozioaren kudeaketa optimizatzeko informazio zehatza, eguneratua eta irisgarria ziurtatuz.
Zure enpresa ETE bat bada, honako hauek ere egin ahal izango dituzu:
Diruz laguntzen dugu ERP bat edo enpresa-prozesu osagarriak kudeatzeko beste sistema batzuk ezartzea, hala nola hornidura-katearen kudeaketa edo mantentze-lanetako laguntza teknikoa (LTZ), bai eta horien arteko integrazioa ere.
Maximizatu zure produktuen balioa bizi-ziklo osoan, produktuaren bizi-zikloa kudeatzeko soluzioekin (PLM). Ezarri CAM, CAE, PDM eta DMF tresnak diseinutik hasi eta merkatutik atera arte optimizatzeko, etapa bakoitzean eraginkortasuna eta trazabilitatea hobetuz.
Hobetu zure bezeroen kudeaketa CRM sistema bat ezarriz. Ezarri merkataritza-harremanak optimizatzeko, informazioa zentralizatzeko eta arreta hobetzeko estrategia eraginkorra, negozioaren fidelizazioa eta hazkundea indartuz.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Zure enpresa eraldatu nahi duzu?
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duten eta hala eskatzen duten enpresa guztiek, haien sektorea edozein izanda ere, lehiakortasuna eta merkatuan duten posizionamendua hobetu ahal izango dute, beren neurrira egindako EIKT soluzioak ezarriz.
Industria Digitala EIKTen erabilera sustatzeko diseinatu da, euskal enpresen eraldaketa digitala sustatzeko
Teknologia eta eraldaketa digitala zure enpresa etorkizunerantz bultzatzeko
Zure enpresan soluzio digital aurreratuak ezartzeko beharrezkoak diren aholkularitza- eta ingeniaritza-gastu guztiak diruz laguntzen dira. ERP, CRM eta Business Intelligence integratzea, prozesuen automatizazioa, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo optimizazio logistikoa, EIKT-etako espezialistek emandako laguntza barne, eraldaketa digital eraginkorra eta zure beharretara egokitua bermatzeko.
Ezarri beharreko teknologietan espezializatutako kanpoko enpresa batek eskaini behar du aholkularitza- edo ingeniaritza-zerbitzua.
Aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuak, gutxienez, proiektutik diruz lagun daitekeen oinarriaren % 50ekoak izango dira.
Ekipo, lizentzia eta tresna teknologikoak eskuratzeak lotura zuzena izan behar du negozioaren eraldaketa digitalarekin, eta proiektuaren baitan integrazio eta funtzionamendu ezin hobea dituela bermatu behar da.
Zure enpresaren kudeaketa eta produkzioa modernizatzeko funtsezko hardwarea eta softwarea erosteko dirulaguntzak emango dira. Besteak beste, zerbitzariak, IoT gailuak, sentsoreak, biltegiratze-sistemak, kudeaketarako softwarea (ERP, CRM, Business Intelligence), automatizazio-plataformak eta beste hainbat biltzen ditu, betiere ezinbestekoak badira proiektua garatzeko.
SAAs (Software as a Service) formatuko kudeaketarako aplikazioetarako lizentzien kostua diruz lagunduko da gehienez 12 hilabetez, betiere lehen aipatutako tipologiekin bat datorren proiektu baten parte badira.
Ehuneko hauek aplikatuko zaizkio proiektuarekin lotuta diruz lagun daitekeen oinarriko gastu hautagarrietako bakoitzari:
- Mikroenpresak eta enpresa txikiak: % 50.
- Enpresa ertainak: % 35.
- Enpresa handiak: % 25.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Eskuratu orain zure enpresa digitalizatzeko laguntzak. Zure zalantzak argituko ditugu
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera INDUSTRIA DIGITALA programako dirulaguntzak eskuratzeko.
Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Hobetu zure enpresaren segurtasun informatikoa eta bete itzazu zibersegurtasun-estandar zorrotzagoak
25.000 €-rainoko dirulaguntzak enpresa bakoitzeko, zibersegurtasunarekin lotutako proiektuetarako, azpiegiturak zaintzeko SOC zerbitzuak kontratatzea eta segurtasun-arauen ziurtagiriak lortzea barne, hala nola ISO 27001 Eskatu hemen
Euskal enpresetan Adimen Artifizialaren soluzioak eta kudeaketa estrategikoa ezartzeko programa
Itzuli beharrik gabeko 100.000 eurora bitarteko dirulaguntzak, Adimen Artifizialaren eta Datuaren erabilera sustatzeko, prozesu sortzaileen efizientzia eta oro har zure enpresarena hobetzeko. Epea zabalik. Eskatu hemen.
EIKTak negozio-prozesuetan ezartzeko prestakuntza
Prestakuntza agenda: tailerrak, ikastaroak, kongresuak, mintegiak eta hitzaldiak hainbat gairi buruz (Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Marketin Digitala, Machine Learning…) Eman izena hemen
Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Gaitasun Digitaletako Ziurtagiriak
Edozein pertsonak eskuratu ditzake eta helburutzat dute Informazio Teknologiei buruzko ikaskuntza sustatzea eta IKT arloko gaitasunak objektiboki ebaluatzea. Eskatu hemen
EIKTetan espezializatutako prestakuntza intentsiboko programa zuzendaritza-taldeentzat
Egun osoko prestakuntza-jardunaldiak, espresuki pentsatuak IKTen balioa transmititzeko, balio hori parte-hartzaileen ikuspegiarekin aberasteko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak definitzeko. Eman izena orain
Mikroenpresa eta autonomoentzako tresna digitalen erabileran prestakuntza
Hileroko eta doako 2 orduko oinarrizko ikastaroak, EIKTen aplikazioa aztertzeko eta salmentak, zibersegurtasuna nahiz produktibitatea hobetzeko. Eskatu zure lekua eta hitzordua zure aholkulariarekin
Mikroenpresa eta autonomoentzako aholkularitza tresna digitalen erabileraren eta ezarpenaren inguruan
Zure doako aholkulari teknologikoa, zibersegurtasuna hobetu, zereginak automatizatu edo online sal dezazun. Eskatu hemen
Lehiakortasuna hobetzeko Gaitasun Digital Profesionalei buruzko aholkularitza
Euskadiko enpresak osatzen dituzten pertsonen gaitasun digital profesionalak aztertzeko eta hobetzeko IKANOS sistema ezartzeko laguntzak. Laster
Hobetu zure enpresaren konektibitatea, abiadura handiko sare pribatu bat instalatuz edo banda zabal ultralasterreko sarera sartuz
Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana, Europar Batasunak finantzatuta (NextGeneration) Laster
Migratu zure zerbitzu digitalak hodeira haien eskuragarritasuna eta segurtasuna handitzeko
Enpresa eta urte bakoitzeko 30.000 € arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza Euskadiko enpresetako areto teknikoetan edo CPDetan dauden zerbitzuak edo azpiegiturak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko. Laster
Industria Adimendunerako ekipoak eta softwarea erosteko eta berritzeko laguntza
75.000 €-rainoko laguntzak enpresako Hardwarea eta Softwarea erosteko. Fabrikazio aurreratua, Fabrikazio gehigarria, Robotika industriala, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Sistema ziber-fisikoak, Errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins… 2024 epea itxita
Zure enpresa zibererasoetatik edo datu filtrazioetatik babestea
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko dirulaguntzak, Euskadiko enpresen zibersegurtasuna hobetzeko zibererasoen eta informazio sentiberaren lapurreten aurrean, espezializatutako hornitzaileen laguntzarekin. Epea itxita