Innobideak Prestakuntza 2025
Innobideak Prestakuntza da enpresek berrikuntza produktu, zerbitzu, prozesu eta negozio-ereduetan modu egituratuan txertatzeko diseinatutako doako prestakuntza-programa.
Erakunde askok, kalitatea hobetzeko eta kostuak gutxitzeko ez ezik, merkatuan benetan besteengandik bereizteko ere berritzen dute. Berrikuntzak inpaktua sor dezan, ikuspegia, talentua eta metodologia uztartzen dituen ikuspegi estrategikoa behar da, ideiak soluzio aplikagarri eta iraunkor bihurtzeko.
Enpresa-errealitatera egokitutako saio praktikoen bidez, programak prozesuak optimizatzeko, balio-katea indartzeko eta teknologia berriak irizpidez integratzeko tresnak eskaintzen ditu. Hobekuntza inkrementaletik haratago joan eta berrikuntza benetako lehia-abantaila bihurtu nahi dutenentzat diseinatutako prestakuntza-ibilbidea.
Berrikuntzaren gaineko prestakuntza-programetan inbertitzeak enpresen eraginkortasuna, sormena eta egokitzeko gaitasuna hobetzen ditu, modu orokorrean.
Innobideak Prestakuntzak online saio teoriko-praktikoak eskaintzen dizkizu, doakoak eta hiru ordukoak, lantaldeak berrikuntza-gaietan trebatzeko
Erakunde lehiakorrak pertsona motibatu eta konprometituek osatzen dituzte. Innobideak Prestakuntzaren ikastaroek funtsezko gaitasunak garatzen lagunduko dizute: negoziazioa, talentuaren kudeaketa eta gatazken konponketa, adibidez. Aldaketa-prozesuak zuzentzen, talde-lana sustatzen eta enpresa baitan berdintasuna bultzatzen ikasiko duzu. Gainera, talentua erakartzeko eta leial bihurtzeko, eta gatazkak kudeatu eta taldeak dinamizatu (baita urruneko inguruneetan ere) ahal izateko zure gaitasuna hobetzeko tresnak eskuratuko dituzu. Horri guztiari esker, langileen motibazioa eta erakundearen kultura sendotuko dituzu.
Ikastaroak
- Gatazkak kudeatzea, errentagarritasuna eta motibazioa hobetzeko.
- Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako
- Negoziaziorako funtsezko trebetasunak. Estrategia eta taktika
- Berdintasuna enpresetan: legezko testuingurutik balio-ekarpenera arte
- Talentua bilatzea eta mantentzea
- Aldaketaren kudeaketa
- Taldeko lanaren mitoak eta errealitateak
- Motibazioa kudeatuz, talentua galtzea prebenitzea
Emaitzen kontutik harago, enpresa batek bere errendimendua modu estrategikoan neurtu eta kudeatu behar du. Gure ikastaroetan, funtsezko adierazleak erabiltzen ikasiko duzu lehiakortasuna ebaluatzeko, Aginte Koadroa eta OKR emaitzak bezalako tresnak ezartzeko eta kudeaketa ekonomikoa optimizatzeko. Jarraibide horiekin, baliabideak hobeto kudeatu eta estrategia eraginkorrak garatu ahal izango dituzu negozioaren helburuak modu iraunkorrean lortzeko.
Ikastaroak
- Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da
- Enpresaren errendimendua eta lehiakortasuna: nola neurtu
Enpresa arrakastatsuak negozio-eredu berritzaileak diseinatzen eta beren estrategia modu eraginkor eta bizkorrean hedatzen dutenak dira. Innobideak Prestakuntzari esker, plangintza estrategikoko, mapa estrategikoak prestatzeko eta funtsezko adierazleen kudeaketa egiteko metodologiak ezagutuko dituzu. Gainera, egungo negozioaren ustiapena aukera berrien esplorazioarekin orekatzen ikasiko duzu, hazkundea eta lehiakortasuna ziurtatzeko zure enpresa merkatuaren aldaketetara nola egokitu hausnartuz.
Ikastaroak
- Enpresa etengabeko hobekuntzara zuzenduta
- Estrategia modu arin eta eraginkorrean definitzea eta zabaltzea
- Etorkizunerako negozio-ereduak diseinatzen
Berrikuntza funtsezkoa da hazteko eta beste batzuengandik bereizteko. Gure ikastaroen bidez, modu eraginkorrean kudeatzen, prozesu arinak ezartzen eta lehiakortasuna zaintzeko tresnak erabiltzen ikasiko duzu. Bestalde, zerbitizazioak eta lankidetza estrategikoak negozio-aukera berriak sor ditzaketela ikusiko duzu, balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuen garapena bultzatuz.
Ikastaroak
- Berritzeko industria adimenduna
- Berrikuntzarako Agile prozesuak
- Berrikuntza zure enpresaren neurrira kudeatzea
- Lehiakortasun gehiago zerbitzu berrien eta hobeen bidez: serbitizazioa
- Lankidetzaren kudeaketa eta aliantzak berrikuntzarako motor gisa
- Balioa sortuz berrikuntza bultzatzea: produktu eta zerbitzu berriak
- Zaintza lehiakorra: berrikuntzarako lehen urratsa
Enpresaren arrakasta bezeroa estrategiaren erdigunean kokatzearen mende dago. Innobideak Prestakuntzari esker, zure bezeroetara bideratutako erakundearen kultura garatzen, berritzeko marketin digitala aprobetxatzen eta hornikuntza-katea optimizatzen ikasiko duzu. Tresna horren bidez, bezeroak leialtzen, erosketa-esperientzia hobetzen eta hornitzaile eta kontsumitzaileen arteko funtsezko prozesuak integratzen ikasiko duzu zure negozio-eredua eraginkorragoa izan dadin.
Ikastaroak
- Bezeroaren DNA. Bezeroarengana zuzendutako enpresa-kultura sortzea
- Marketin digitala berrikuntzarako tresna gisa
- Supply Chain: hornitzailetik bezeroarenganaino kudeaketa
Zure enpresak ekimen honetan parte har dezake
- Industria-enpresa edo industriari lotutako zerbitzu-enpresa bateko kudeatzailea edo zuzendaritza-kargua zara?
- Sektore industrialean edo beste sektore batzuetan lan egiten duzu baina arlo hau interesatzen zaizu?
Parte hartu online eta modu independentean emandako 3 orduko, eta modu presentzialen emandako 5 orduko moduluetan, eguneratu ditzazun gai batean nahiz guztietan dituzun ezagutzak.
Ikastaroen agenda
Interesatuek nahi adina saiotan eman dezakete izena. Saio horietan oinarrizko ezagutzak eta nozioak jasoko dituzte Kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuen inguruan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Ideiak inpaktu bihurtzeko prozesua elkarrizketa batekin hasten da.
Enpresa bakoitzak berrikuntzara iristeko bere bidea du. Aurkitu zurea. Idatz iezaguzu laguntza behar baduzu.
Zure Berrikuntza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Prozesuak eta produktuak hobetzeko teknologia digital eta jasangarrietara hurbiltzeko programa
Murgiltze-jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak, abangoardiako teknologiek enpresetan dituzten aplikazio garrantzitsuenei buruzko denbora errealeko erakustaldiekin. Galdetu hemen
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak
B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen
Teknologia digital eta jasangarriak baliozkatu eta probatzeko konexio sare hoberena
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ekintza-plan bat egiteko, bere bitartez posible izan dadin teknologiak barneratzeko gaitasuna hobetzea eta teknologia horiek txertatzeko probak egitea. Epea itxita
Bultzada bat produktu eta prozesuen inguruko berrikuntzako mikroproiektuei
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko. Epea itxita