Euskadin inbertitzeko zerbitzuak eta laguntzak
Aholku ematen diegu euren Europako aliatu onena Euskadi dela uste duten atzerriko inbertitzaileei. Prest zaude Euskadin negozioak egiteko?
Invest in the Basque Country-n lan egingo dugu zure proiektuak arrakasta izan dezan: finantzaketa eta bazkideak bilatuz, laguntzak tramitatuz, adimen lehiakorreko zerbitzua emanez, harremanak bideratuz erakundeekin eta sektoreko klusterrekin.
Behin enpresa batek erabakitzen duenean zein herrialdetan kokatu nahi duen bere negozioa, zalantzak sortzen dira, adibidez hau: zein da kokaleku onena nire proiekturako? Non izango naiz lehiakorragoa? Nola lortu ditzaket tokiko hornitzaileak?
Horregatik, garrantzitsua da bidelagun izatea sare industrialaz asko dakien aditu bat, ondo ezagutzen dituena industria-guneen barrunbeak eta eskura dauden laguntza-tresnak.
SPRI Taldeak, Invest in the Basque Country leihatila bakarraren bidez, behar duzun laguntza eta babes guztia emango dizu Euskadin sartu eta errotzeko.
Bakarrik horrela aurkituko dituzu behar dituzun gakoak zure enpresa hazi eta garatzeko eta aliantza estrategikoak sortzeko.

0 M€
2021ean lagundu ditugun proiektuen inbertsioa
0 lanpostu
2021ean kudeatutako ezarpen-proiektuek eragindako enplegu berria
Euskadin segurtasunez inbertitzeko laguntza-zerbitzuak
01_ Proiektuaren garapena
Zure neurrira prestatutako datuen txostenak emango dizkizugu lehen erabakiak har ditzazun, eta estrategia bat sortuko dugu administrazio-prozesuak azkartzeko. Kostuen estimazio bat ere egingo dugu eta harremanetan jarriko zaitugu zuretzat garrantzitsuak diren arloetako aholkulari espezializatuekin.
Zure proiektua are hobea izango da Invest in the Basque Country-rekin
02_Finantza aholkularitza
Enpresen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Agentzia gara, eta horrek aukera ematen digu posizio pribilejiatu batean egoteko, gaitasuna izanik eskaintzen dizugun arreta ahalik eta gehien pertsonalizatzeko. Beste eskualde batzuetan ez bezala, Euskadin geure finantza-sistema dugu eta baita ere autonomia fiskala, eta hemen aholku emango dizugu zure proiektuarentzako finantzaketa lortzeko.
Harremanetan jarriko zaitugu finantza erakundeekin eta inbertitzaile pribatuekin
03_ Laguntzen tramitazioa
Nahi duzu finantzaketa-programa guztien onuradun izatea eta probetxu handiena ateratzea?
Badugu horretarako giltza, hasi enpresa kokatzeko unetik, eta heltze nahiz sendotze faseetaraino. Zure negozioari ongien egokitzen zaizkion programak bilatuko ditugu, eta geu arduratuko gara tramite guztiez zu programen onuradun izan zaitezen.
Geure kontu lan hori
05_ Kokalekua bilatzea
Kokatu zaitez leku apropos batean, aukera izan dezazun hazteko, garatzeko eta aliantza estrategikoak sortzeko Euskadiko industria-gune eta teknologia-parkeetan. Zure proiektuarentzako kokaleku estrategikoena bilatuko dugu, hainbat irizpideren arabera (logistika, enpresen edo sinergien ekosistema), eta negoziatu egingo dugu baldintza aproposak lor ditzazun.
Zure negozioarentzako leku onena aurkituko dugu
05_ Kokalekua bilatzea
Kokatu zaitez leku apropos batean, aukera izan dezazun hazteko, garatzeko eta aliantza estrategikoak sortzeko Euskadiko industria-gune eta teknologia-parkeetan. Zure proiektuarentzako kokaleku estrategikoena bilatuko dugu, hainbat irizpideren arabera (logistika, enpresen edo sinergien ekosistema), eta negoziatu egingo dugu baldintza aproposak lor ditzazun.
Zure negozioarentzako leku onena aurkituko dugu
06_ Negozio aukerak
Jarri harremanetan gure lantaldearekin, badauzkagu aholkulari espezializatuak eta aditu sektorialak. Euren lana da euskal merkatuko aukerak eta abantailak eskaintzea zurea bezalako enpresei.
Badakigu zein premia dauden Euskadin, eta hurbildu egingo dizkizugu
Nola laguntzen diegu enpresei Euskadin kokatzen eta errotzen?
• Informazio sektoriala adituen eskutik (klusterrak)
• Enpresen garapen prozesuak (erregulazioak, fiskalitatea, jabetza industrial eta intelektuala, merkatuak, etab.)
• Agenda antolatzea eta koordinatzea: bilerak eta bisitak enpresa eta erakundeetara
• Kolaboratzaileak bilatzea Euskadin: enpresak, klusterrak, etab.
• Bazkide estrategiko eta teknologikoak identifikatzea proiektu bakoitzerako
• Kokaleku onena aurkitzea proiektu bakoitzerako
• Informazioa inbertsio-proiektuei aplika dakizkien laguntza eta dirulaguntzei buruz
• Finantzak eta harremanak inbertitzaileekin
• Negozioen garapenerako aholkularitza espezializatua erakunde kolaboratzaileen bitartez
• Langileak aukeratu eta trebatzea Eusko Jaurlaritzaren enplegu arloko zerbitzuen bidez
• Lankidetza Euskadin kokatutako kluster industrialekin eta beste erakunde batzuekin
• Lankidetza Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearekin. Kontratu bidezko ikerketa-laguntza
Enpresa garapena eta enpresa eta negozio berrien sorkuntza dira euskal erakundeen apustu garrantzitsuenetako bi. Eta apustu horiek aurrera eramateko, hainbat tresna eskaintzen dira, enpresak sortu, garatu eta indartzeko.
• Funts publiko espezifikoak, enpresen bizi-zikloko etapa guztietarako
• Funts pribatu proaktiboak enpresetan inbertitzeko
• Pizgarri eta kenkari fiskalak
• Tokiko administrazioak
• Beste erakunde publiko batzuk (Energiaren Euskal Erakundea, IHOBE…)
• Azpiegiturak:
industrialdeetan (fabrikazioa), teknologi parkeetan (I+G+B), eta haztegietan (spin off-ak)
• Arrisku Kapitala eta Finantza Erakundeak.
• Klusterrak eta elkarte industrialak
• Ikerketa eta berrikuntza zentroak Contract Research), unibertsitateak:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea
• Aholkulariak
Badakizu badugun bulegorik zure herrialdean?
Nazioarteko aditu-talde bat dugu 70etik gora herrialdetan, 18 bulego propiorekin. Kanpo sare oso sendoa, 20 urtetik gorako esperientziarekin.
Softlanding
Euskadin kokatzeko proiektu berri bat duten atzerriko enpresentzat.
Eta premia dutenak euskal ekosistema industrialarekin loturak sortzeko, sektoreko balio-kateak ezagutzeko, kokaleku estrategikoak lortzeko edo hornitzaile eta bezeroen azterketa egiteko, eta baita ere eskuratu nahi dutenak Euskadin ezarpen produktibo bat egiteari buruzko doako eta ad hoc prestatutako azterketa bat.
Aftercare
Atzerriko kapitalarekin Euskadin kokatuta dauden enpresentzat.
Helburutzat dutenak gaitasunak handitzea, inbertsio berriak egitea edo beren ezarpen produktiboak eta I+G unitateak Euskadin mantentzea, eta erakunde publikoen babes onena bermatu nahi dutenak.
Hona hemen 6 arrazoi harremanetan jartzeko Invest-ekin, Euskadira sartzeko ate bakarrarekin
- Hurbiltasun handiena administrazioarekin, eta harremanetarako bide zuzena erakunde publikoekin
- Laguntza edozein fasetan zaudela ere (ezarpen zein sendotze fasean)
- Geuk egiten dizkizugu tramiteak
- Lotura estua I+G+B-ko ekosistema publiko eta pribatuarekin, bazkide teknologikoak aurki ditzazun
- Euskadi lehiakortasun-gune bat da sektore garrantzitsuenetan, eta Invest-ek aukera emango dizu haietara iristeko
- Erraztasunak zure proiektuak behar duen finantzaketa eskuratzeko
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Prest Euskadin sartzeko?
Bermatuta izango dituzu laguntza eta baliabide onenetarako sarbidea.
Zure datuak bidaltzen dizkiguzun unetik hasita, laguntza eta aholkularitza emango dizugu eta ondoan izango gaituzu erabakiak hartzeko zein tramiteak egiteko, ematen duzun urrats bakoitza pauso bat izan dadin Euskadin kokatzeko edo zure proiektua handitzeko prozesuan.
Zure Invest in Basque Country-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Industria-enpresak sendotzeko inbertsio-aukerak
Euskal inbertsio-plataforma, gune seguru eta konfidentziala eskaintzen duena, beren negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresek aukera izan dezaten beren jarduera sendotzera bideratutako inbertsio-proposamenak jasotzeko. Eskatu hemen
Teknologia eta hornitzaile estrategikoak erakartzen ditugu enpresen hornikuntza errazteko
Invest in the Basque Country ekimenak erraztu eta erakargarri egiten die Euskadirako bidea hornitzaile estrategikoei enpresa-ekosisteman integratu daitezen, integrazio hori onuragarria delako hornikuntza-katea azkartu, produkzioko epeak murriztu eta eraginkorrago eta malguago bihurtu nahi duten enpresentzat. Eskatu hemen
Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Ekoizpen-instalazio berriak erosi, berritu eta ekipatzeko programa
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak Ezkerraldea handitutan eta Euskadiko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duten udalerri batzuetan kokatutako industria-enpresek eginiko inbertsioentzat. Aurreeskaera irekita
Industria-instalazio berriak erosteko, ekipatzeko eta abian jartzeko finantzaketa
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…). Aurreskaera irekita
Industria Adimendunerako ekipoak eta softwarea erosteko eta berritzeko laguntza
75.000 €-rainoko laguntzak enpresako Hardwarea eta Softwarea erosteko. Fabrikazio aurreratua, Fabrikazio gehigarria, Robotika industriala, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Sistema ziber-fisikoak, Errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins… 2024 epea itxita
Inpaktu handiko ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko bultzada
Itzuli beharrik gabeko 100.000 €-rainoko dirulaguntza, EAEko Startupek beren proiektu berritzaileak sustatzeko aukera izan ditzaten, talentua kontratatuz eta beren enpresa-plana abian jarriz Epea itxita