Lortu 2025
500.000 € industria-enpresei eta industriarekin lotutako zerbitzu-enpresei kanpoko laguntza profesionala jasotzeko, enpresaren jarraitutasuna eta etorkizuna bermatuko dituen finantza-osasuneko proiektua garatzeko, enpresaren lehiakortasuna zaindu eta indartu ahal izateko.
Lortu 2025 laguntza-programaren helburua da euskal industria-sarea babestea. Zehazki, beren finantza-osasuna lortzeko kanpo-aholkularitza behar duten enpresentzako dira laguntzak, aurre egin behar dieten zailtasunak gainditu ahal izateko; izan ere, sarritan, zorpetzea handitu da, enpresen ustiapen-marjinak murriztu dira eta diruzaintzako tentsioak sortu dira.
Enpresa askok, aurrera jarraitu ahal izateko, berregituraketa-prozesuak negoziatu behar dituzte, eta bizirik iraun duten enpresa askok beren aktiboa berregituratzeko eta zorra birfinantzatzeko duten gaitasunari esker egin dute. Berregituratzea ez da soilik zorra birfinantzatzea; kasu gehienetan, aktiboak eta/edo parte operatiboa berregituratzea ere beharrezko egiten du birfinantzaketak.
Horretarako, kanpoko profesionalak kontratatzeko dirulaguntzak ematen dituzte Lortu laguntzek. Profesional horiek beharrezko ezagutzak eta baliabideak dituzte enpresei laguntzeko abiapuntuko egoeraren diagnostikoa egiten eta negozioaren bideragarritasuna bultzatzeko ekintza-plana prestatzen. Hala, beharrezkoa izanez gero, aukera izango da prozesuan parte hartzen duten hartzekodun guztiekin finantza-pasiboa birfinantzatzeko.
Euskadiko industria-enpresen eta industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresen jarraipena eta etorkizuna zaintzen dugu. Helburu horrekin, enpresei finantza-osasuna lortzen lagundu nahi diegu, beren enpresan egungo eta etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko, ingurune globalean lehiakorrak izaten jarraitu ahal izateko.
Birfinantzaketa-proiektuak egiteko, erabaki eta jarduera azkarrak eta egokiak behar dira, denbora-faktorea kritikoa baita!
Epeak
Hasiera data: 2024-04-16
Amaiera data:
2024-10-31, 23:59retan
Aurreko edizioko zifrak
%0
Proiektu onartu ziren
0
Lagundutako enpresa kopurua
0€
Emandako diru-laguntzen
batez bestekoa
Lortu programaren 2022. edizioan 43 proiektu aurkeztu ziren guztira, eta horietatik 31ri dirulaguntza eman zitzaien. Horrek esan nahi du aurkeztutako proiektuen % 72k laguntza jaso zutela dirulaguntza honen bidez. Horrela, aurkeztutako proiektuen 1.049.176 €-etatik 500.000 €-ko dirulaguntzak onartu ziren, hau da, 16.129 € gutxi gorabehera proiektu bakoitzeko.
Lortuk eskaintzen dizu:
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-ko dirulaguntza enpresa bakoitzeko, bere finantza-osasuna lortzen lagunduko dion proiektua gauzatzeko.
Esperientzia handiko kanpoko espezialisten laguntza eta akonpainamendua izatea ekintza-plana diseinatzeko.
Zure enpresaren finantza-osasuna lortzeko neurriak izatea.
Zure enpresaren oraingo eta etorkizuneko bideragarritasuna hobetzea, haren jarraipena bermatzeko, lehiakortasuna indartuz.
Lortu honetan laguntzen zaitu
- Aditu independente bat kontratatzea, abiapuntuaren diagnostikoa egin eta epe labur, ertain eta luzerako finantza-plan bat egin dezan.
- Enpresa bideragarri egiteko behar diren likidezia operatiboa eta erlazionatutako baliabideak hobetzea.
- Finantza-zorrak berriz negoziatzeko prozesua ekitea, enpresaren finantza-egonkortasuna eta bideragarritasuna lortzeko.
- Ekintza-plana diagnostikatzeko, definitzeko eta gauzatzeko faseetan laguntza-aditua kontratatzeko gastuak.
Programa hau xehetasunez ezagutu
Zure enpresak zorra birfinantzatu behar du?
Laguntza ematen diegu EAEn dauden eta finantza-osasuna behar duten industria-enpresei eta produktuarekin eta industria-prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresei.
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza emango dizugu, ekintza-plana egiteko eta gauzatzeko aholkularitza-gastuen % 80raino. Gehienez 30.000€ enpresa bakoitzeko.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Lortu laguntzak orain eta berfinantziatu zure enpresaren zorra
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Lorturen itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, bete zure eskabidea.
Zure Enpresen berrabiarazpena-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Industria-enpresak sendotzeko inbertsio-aukerak
Euskal inbertsio-plataforma, gune seguru eta konfidentziala eskaintzen duena, beren negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresek aukera izan dezaten beren jarduera sendotzera bideratutako inbertsio-proposamenak jasotzeko. Eskatu hemen