Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea.
Prestakuntza + Aholkularitza = Mikroenpresa Digitala
Salmenta-kanal berriak | Erakusleiho birtual posizionatua | Interneterako dinamizazioa eta sustapen-kanpainak.
Elkarreragin telematikoa kontsultak egiteko eta salmenta ondorengo onlineko zerbitzua emateko | Onlineko hitzorduen / entrega-abisuen kudeaketa.
Azkartasuna, zauden tokian zaudela bulego bat duzulako | Urruneko sarbidea eta telelana | Zereginen geokokapena.
Zeregin errepikakorrak baztertzea | Erregistroak eta agindu automatizatuak | Denborak murriztea.
Zibererasoen inpaktua gutxitzea | Prestakuntza egokia datu galera edo bahiketei aurre egiteko.
Mantenimendua eta prestakuntza Errealitate Birtualarekin | Ekipoen sentsorizazioa eraginkorrago izateko.
Mikroenpresei prestakuntza ematen diegu teknologiek beren negozioan duten potentzial guztia aprobetxa dezaten. Zibersegurtasuna indartzeko, kudeaketa digitalerako, fakturazio elektronikorako, Interneteko presentziarako, automatizaziorako eta bezeroari zuzendutako errealitate birtualerako tailerretara doan sartu ahal izango zara.
Handitu zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia
Sortu estrategia digital bat zure bezero potentzialak erakartzeko.
Irabazi gerra denborari hainbat tresna eta aplikaziorekin.
Bermatu zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea.
Aholkulari teknologiko bat zibersegurtasuna hobetzeko, zure zereginak automatizatzeko edo online saltzeko.
Azken 10 urteotan, EAEko 8.000tik gora mikroenpresa eta autonomok probatu dituzte teknologia horiek, askotariko abantailak lortuz, esaterako:
dira beren salmentak ugaritu dituzten eskatzaileak
aurreztu egin dute beren barne kudeaketa optimizatuz
hobetu egin dute bezeroarentzako arreta zerbitzuaren kalitatea
hazkundea lortzen da bezeroaren leialtze-tasan
bezero berri gehiago atzeman dituzte
markaren irudia hobetu dute
Kontsultaren bat egin edo informazio gehiago nahi izanez gero, formulario honen bidez egin dezakezu, eta zure eskaera irmoa bidaltzeko sartu hemen.
Doako aholkularitza eskatu nahi duzu orain?
Autonomoa, ekintzailea edo mikroETE bat bazara, kontatu zure beharra inplantalariak taldeari
Gehiago saltzea (eskaeren % 37ak hala esan du).
Gehiago aurreztea, barne kudeaketa optimizatuz (eskaeren % 45ak hala esan du).
Bezeroarentzako arreta zerbitzuaren kalitatea hobetzea (eskaeren % 50ak hala esan du) eta, beraz, bezero gehiago leialtzea (eskaeren % 20ak hala esan du).
Bezero berri gehiago atzematea (eskaeren % 60ak hala esan du).
Markaren irudia hobetzea (eskaeren % 75ak hala esan du).
Hauexek dira Inplantalariak aholkularitza-zerbitzuaren helburuak:
Salmentak ugaritzea, bitarteko digitalen bidez salmenta kanal berriak irekiz.
Bezero berriak atzematea, enpresa sustatuz bezero potentzialek bilatzen zaituzten tokietara zuzendutako kanpainen bidez.
Bezeroekin digitalki elkarreragitea, euren premiak ezagutzeko eta, horrela, euren eskaerei aurre hartzeko, eta zerbitzu bereizgarri batekin leialdu ahal izateko.
Kostuak eta denborak aurreztea, eskuz egiten diren zereginak edo zeregin errepikakorrak sinplifikatuz edo ezabatuz.
Eraginkorrago izatea, lan kolaboratiborako eta telelanerako bitartekoak eta tresnak eskuratuz.
Edozein tokitan bulego bat izatea, urruneko sarbideekin, bilera telematikoekin eta zereginen kudeatzaileekin, horrela lantaldeak edozein tokitatik zuzentzeko.
Zerbitzua bizkortzea, smartphone-en erabilpena optimizatuz bulego mugikor gisa, eta zereginak automatizatuz gizakiaren esku-hartzerik beharko ez duten sentsoreekin edo aginduekin.
Zure enpresa segurtatzea eta zibererasoen inpaktua saihestea.
Zure negozioa lehiakideengandik bereiziko duten teknologia gorakor berriak ezagutzea, hala nola errealitate birtuala (prestakuntza emateko edo makinen mantenimendua egiteko), mikroenpresei aplikatutako sentsoreak (energia eraginkortasuna lortzeko) edo piezen jarraipena egiteko gailuak.
Hauek dira zuentzat aukeratu ditugun teknologien ezaugarriak:
Berehala erabiltzen hasteko modukoak.
Funtzionaltasun errazekoak eta enpresa eskatzaileen profil teknologikoei aplikatzeko modukoak.
Gaikuntza-, instalazio- eta egokitzapen-ahalegin txikia behar dutenak.
Kosturik gabekoak edo kostu oso txikikoak.
Inguruko erabilpen-eredu eta erreferentzien arabera ezarritakoak.
Argi daukagu ezinbestekoa dela digitalizazioa eta euskal enpresa-sarearen etengabeko hobekuntza sustatzen jarraitzea, helburua baita berrikuntza ETE txikienengana iritsaraztea, laguntza espezifikoak eskainiz euren proiektuak bultzatzeko.
Deskargatu hemen Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia