Net-Zero Basque Industrial Super Cluster
Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen bitartez eta Euskadiko energia arloko bi enpresa garrantzitsuenekin (Iberdrola eta Petronor) eta industri arloko 16 klusterren babesarekin, azkartu egin nahi du zero isuriranzko trantsizioa euskal industrian, bultzada bat emanez industriako energia kontsumoaren deskarbonizazioari eta eraginkortasun energetikoari, eta merkatu-aukerak sortuz garapen teknologikoan eta berrikuntzan oinarrituta.
Une honetan, munduko ekonomiaren ia % 80k konpromisoa hartu duelarik zero isuri garbira iristeko, guztiz premiazkoa da behar diren urratsak ematea helburu anbiziotsu hori lortzeko. Net-Zero “Basque Industrial Super Cluster” ekimenaren helburua da prozesuak azkartzea eta isuriak gutxitzeko helburu hori lortzea, eta horretarako fokua jarriko du aurrena euskal industria sektorearen energia-hornikuntzaren deskarbonizazioan eta eraginkortasun energetikoan.
Ekimen honi esker teknologia berrietan kualifikatutako lanpostuak sortuko dira konponbide berritzaileak zabaltzeko, eta funtsezkoa izango da euskal industriaren lehiakortasuna hobetzeko.
Era berean, trakzio-lana egingo du teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen garapenean oinarritutako aukera berriak eskaintzeko euskal enpresei.







Ekimen honek bere baitan hartzen ditu industria arloko klusterrak, lankidetzako ekimenen koordinazioa eta garapena erraztuko dutenak
Bazkide industrial garrantzitsuak

Petronor-Repsol enpresak apustu egin du ekonomia deskarbonizatzearen alde bere prozesu eta produktu propioen bitartez (2050erako zero isuri garbira iristeko konpromisoa), produkzioa eta erregaiak deskarbonizatuz (erregai sintetikoak, bioerregai aurreratuak eta hidrogeno eta elektrizitate berriztagarriak) eta indarra emanez ekonomia zirkularrari eta hala neutraltasun teknologikoan nola lehiakortasunean oinarritutako ekonomiari.

Iberdrola konprometituta dago ekonomiaren deskarbonizazioarekin, elektrifikazio handiagoa sustatuz eta erregai deskarbonizatuen erabilera (adibidez hidrogeno berdea) bultzatuz elektrifikazioa ezinezkoa denean edo behar bezain lehiakorra ez denean.
Industria Kluster garbia sortzea aukera paregabea da azkarrago egiteko zero isuriranzko bidea, sinergiak sortuz, arriskuak partekatuz eta inbertsioak erakarriz.
01_ Negozio aukerak
Teknologia berrietan eta zerbitzu berritzaileetan oinarrituak, trantsizioa azkartzeko.
02_Ekimenak eta proiektuak
Ekimenak eta proiektuak garatzea, lehen fasean fokua jarriz isuri gutxiko energia-iturrien integrazioan, eta horretarako inbertsioak eta baliabideak bultzatuz.
03_Esperientziak eta jardunbide egokiak
Ekimenaren hurrengo faseetan, dinamika hau CO2 gutxiago isurtzen duten gainerako sektoreetara hedatuko da, motibazioa sustatuz eta esperientziak eta jardunbide egokiak eskainiz.
04_Konpromisoa 4 arloetan
Eraginkortasun energetikoa, Elektrifikazio berriztagarria, Hidrogenoa eta CO2 atzematea.
05_Zero isuri
Azken joerak zero karbono isuri garbiranzko trantsiziorako.
06_Laguntza eta estrategiak
Euskal industriaren trantsizioa errazteko laguntzak eta estrategiak.
Bide-orriak
Lehen fase honetan, Euskadin CO2 isuri gehien sortzen duten sektoreetako enpresentzat

PETROLIO BIRFINKETA

GALDAKETA

ALTZAIRUA

ZEMENTUA

PASTA ETA PAPERA
Ekimenaren hurrengo faseetan, dinamika hau CO2 gutxiago isurtzen duten gainerako sektoreetara hedatuko da, eta hala, beste kluster batzuk motibatuko dira eta esperientziak eta jardunbide egokiak ere eskainiko zaizkie, konpromisoak har ditzaten trantsizio horretan.
Balio-kateak
Aurreko fasean lehenetsitako soluzioen balio-kateak ezaugarritzea, eta horien parte diren euskal enpresa-ehuneko enpresak aldez aurretik identifikatzea.

ENERGIA ERAGINKORTASUNA

BERO-PONPAK

OXIERREKUNTZA

HIDROGENO BERDEA

“Aukera paregabea da azkarrago egiteko zero isuriranzko bidea, sinergiak sortuz, arriskuak partekatuz eta inbertsioak erakarriz”.
Eusko Jaurlaritza

“Iberdrola guztiz konprometituta dago ekonomia osoaren deskarbonizazioarekin. Irmoki sinesten dugu sektore industrialak funtsezko zeregina izango duela deskarbonizazio prozesu honetan. Helburu hori lortzeko oso garrantzitsua da kluster industrial hau sortzea Euskadin, sektore osoa deskarbonizatuko duten proiektuak abiarazteko”.
Iberdrola

“Net-Zero Industrial Super Cluster-ekin hartu dugun konpromisoa da industriaren deskarbonizazioa bultzatzea. Horretarako, karbono isuri gutxiko gure produktuak ez ezik, baita ere eskaintzen ditugu hidrogeno berritua, bioerregaiak edo erregai sintetikoak, eta CO2 eta hondakin industrialak kudeatzeko konponbideak”.
Petronor
World Economic Forum-ek 2050erako zero isuri garbiko helburua betetzeko sustatu duen ekimenean parte hartzera gonbidatutako lehen lau proiektuetako bat da; hain zuzen, ekimen horren helburua da esperientziak eta jardunbide egokiak eskaintzea eta trantsiziorako konpromisoak hartzen dituzten eskualde industrialen arteko sinergiak ustiatzea.
Ingurumen politika horrek energetikoki eraginkorrenak diren Europako lau herrialdeen artean kokatuko du Euskadi. Eta hori gertatuko da berrikuntzaren bidez, teknologiarekin eskuz esku lan eginez, eta industria guztiak digitalizatuz.
“Net-Zero Basque Industrial Super Cluster” ekimenaren asmoa da deskarbonizazioaren helburu hori aukera bihurtzea garapen teknologikoa eta industriala bultzatzeko Euskadin, lehendik existitzen diren gaitasunak bultzatuz eta berriak sortuz.
Ohiko galderak
Kargatzen...
Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.
Euskal enpresentzako arreta zerbitzua

Zure I+G+B-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Txosten Teknikoak egitea kenkariak aplikatzeko I+G-ko inbertsioari
Enpresen I+G-ko jardueren kalifikazioa, zeinaren bidez kenkariak lortuko baitira Sozietateen gaineko Zergan. Eskatu txostena
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Zentro teknologikoetatik eta IKZetatik emaitzetara bideratutako I+G jarduera bultzada
Laguntzen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Teknologi zentroen eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroen (IKZ) jarduera ez‑ekonomikoa bultzatzea Laster
Zentro Teknologikoentzako eta IKZentzako laguntzak ikerketa-ekipoak erosi eta instalatzeko
Kostu osoaren % 100erainoko dirulaguntza, ekipamendua zure erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin lotuta badago, eta % 50ekoa, jarduera ekonomikoarekin lotuta badago. Laster
Produktuak, prozesuak eta zerbitzuak garatzeko I+G lehiakor eta esperimentalarekin laguntzeko programa
92,5 M € Garapen Industrial eta Esperimentalerako laguntzetan, hots, produktu, prozesu eta zerbitzu berriak garatzeko eta daudenak hobetzeko I+G-ren bidez. Epea itxita
ZTBESeko Agenteentzako laguntzak Oinarrizko Ikerketa Kolaboratiborako
44 milioi euro laguntzatan, ZTBESeko agenteek elkarlaneko ikerketa egin dezaten Industria Adimenduna, Energia eta Osasuna bezalako arlo estrategikoetan eta potentzial industrial handia duten ikerketa-proiektuak garatu ditzaten. Laster