Industria Adimenduna eta Osasun Pertsonalizatua dira Euskadiko RIS3 Estrategian eta ZTBP 2030ean garapen sozioekonomikorako motor gisa identifikatutako espezializazioko bi arlo estrategikoak.
Osasunarekin lotutako industria mundu mailan hazkundea izaten ari da bizkortze eta konbergentzia teknologikoa, trantsizio soziosanitarioa (demografikoa) eta digitala, eta pandemiaren ondorioak direla eta.
Euskadiko, Europako eta nazioarteko politikak osasun pertsonalizatua ezartzeko bidean aurrera egiten duten eta zahartze aktibo eta osasungarriaren helburua erraztuko duten irtenbideak garatzera bideratuta daude. Populazioaren beharren, osasun-sistemen jasangarritasunaren eta industria-garapenaren arteko oreka ahalbidetzen duten irtenbideak. Informazio gehiago
Irtenbide horiek garatzea konplexua da, eta osasun-sistemaren, sistema zientifiko-teknologikoaren eta enpresa-egituraren arteko lankidetza eraginkorra eskatzen du. Zailtasuna handiagoa da dibertsifikaziotik sortzen diren start up eta ekimenetarako.
Horrek guztiak, industria biosanitarioa ez ezik, zilarrezko ekonomiaren eta bizitza-luzeraren inguruan gaur egun eratzen ari den industriaren esparrua ere inplikatzen du.
Beraz, garrantzitsua da ezagutza aditua izatea (sektorekoa, ekosistemakoa, merkatukoa, laguntza-tresnena eta abar) enpresei eta beste erakunde batzuei aukerak erakartzeko eta lehiakortasuna hobetzeko bidean orientazioa eta laguntza eskaintzeko.
Eta horixe bera da gure rola: hazkunde-bidean Euskadiko enpresei eta oro har osasunaren sektoreari laguntza ematea.
Bestalde, sektore barruko eta sektore arteko lankidetza errazten dizugu, sinergiak aprobetxatuz eta I+G eta berrikuntza oinarritzat hartuta, enpresek beren lehiakortasuna hobe dezaten, dibertsifika daitezen edo eraldaketa digitalarekin, berrikuntza sanitario eta soziosanitarioak merkaturatzearekin eta txertatzearekin eta, oro har, negozio-ereduak mundu mailan eraldatzearekin zerikusia duten erronkei aurre egin diezaieten.
Orientazioa, eta adituen laguntza pertsonalizatua
Industria biosanitarioari eta bizitza-luzerarekin lotutako industriari, eta berrikuntza-sistemari buruzko informazioa
Euskadiko osasun-sisteman zeharreko nabigazioa
Parte-hartze aktiboa osasunarekin, ongizatearekin eta bizitza-luzerarekin lotutako euskal ekosisteman.
Bazkideak eta aliantzak bilatzea
Zure beharretarako eskuragarri dauden laguntza eta programak
2000. urtetik, Euskadiko administrazioak Euskadiko industria biosanitarioaren eta biozientzien garapenaren aldeko apustu irmoa egin du. Konpromiso hori, gaur egun, besteak beste honako hauetan dago jasota: ZTBP 2030-RIS3 Euskadin eta Nazioartekotzearen eta Garapen Industriarelaren Plan Estrategikoan. Azken horrek, aldi berean, ekimen hau barne hartzen du:
Bereziki, euskal osasun-industriaren klusterra indartzea, enpresen, zentro teknologikoen eta Osakidetzaren arteko lankidetza sustatuz, osasun-ekipamenduak, -produktuak eta -zerbitzuak hornitzeko, eta gure gizartearen zerbitzura teknologia aurreratuko produktu berriak garatzeko.
Industria biosanitarioa etengabe hazi da 2002an BioBasque estrategia martxan jarri zenetik, eta aurreikuspenen arabera, egun, BPGaren % 2 inguru da. Eremu biosanitarioaren bilakaerak (gero eta konplexuagoa da) euskal industriaren karakterizazio hobea eskatzen du, beste herrialde eta eskualde batzuetako parekoaren modukoa.
Horregatik, 2022an, SPRIk Bioosasunaren Euskal Sektorearen Panorama izeneko lehen lanketa egin zuen. Hain zuzen ere, txosten horrek segmentatzen eta kuantifikatzen du Euskadiko industria biosanitarioa. Gainera, industria biosanitarioaren datu-iturri ofiziala da eta, besteak beste, bazkideak edo negozio-aukerak aztertzeko eta bilatzeko tresna.
SPRIk prestatutako Panorama horrek Euskadiko industria biosanitarioaren inguruko datu kuantitatiboak eta kualitatiboak eskaintzen ditu. Kasu horretan, bi sektore barne hartzen dituen industriatzat hartu da: Biofarma (Biopharma) eta Teknologia sanitarioak (Healthtech, Medtech).
Haietako bakoitzak hainbat azpisektore ditu:
Industrian, gainera, amaierako bezeroentzako soluzioak garatzen dituzten "Core” enpresak eta “Core” enpresei zerbitzu eta hornikuntza espezializatuak ematen dizkieten "Service & Supply Chain” enpresak bereizten dira.
(*) Industriaz ari garenean, ez ditugu barne hartzen azken bezeroak (osasun-sistemak, sistema soziosanitarioak eta abar edo herritarrak), ez balio-kateko maila guztiak, eta osasunari, elikadurari, kosmetikari edo wellbeingari aplikatu gabeko bioteknologiak ere. Osasunaren sektorea, beraz, industria biosanitarioa baino askoz ere handiagoa da bere osotasunari dagokionez.
Enpresa biosanitarioen ekosisteman, eragile zientifiko-teknologikoek I+G+b arloko garapenak egiten laguntzen dute, emaitzak transferitzen dituzte eta start up-ak sortzen dituzte. Gainera, inkubagailuen, azeleragailuen eta inbertitzaileen sarea du, negozio berriei hazteko laguntza emanez kultur eraldaketari aurre egitea, teknologia digitalei eta jasangarritasunaren inguruko aukerei ahalik eta balio handiena ateratzeko. Basque Health Cluster-eko kideak dira.
Ezagutu zer enpresa biosanitario dagoen Bioosasunaren Panoramaren barruan.
Balio-kateko enpresa guztiak dira garrantzitsuak. Industria biosanitariorako hornitzaile gisa gaitu edo zure enpresa hornitzaile gisa bistaratu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Bioosasunaren Panorama aldizkakotasunez eguneratzen da. Informazio gehiago nahi baduzu, iradokizunen bat egin nahi baduzu edo zure erakundeak Panoraman islatuta egon beharko lukeela uste baduzu, ez izan zalantzarik harremanetan jartzeko.
Bi joera demografikok eragin handia izan dute gizartean eta ekonomian: adinekoen proportzioa gero eta handiagoa da (“zahartutako gizartea”) eta aldaketa edo luzapena bizitzaren iraupenean (“bizitza-luzera”). Zahartutako gizarteak erronka batzuk dakartza berekin, baina, bestalde, bizitza-luzerak dakartzan efektu positiboek ere zahartutako gizartearen eragin ekonomiko negatiboak gainditu ditzake. Edonola ere, errealitate horretara egokitzeko lehen mugimenduak sortu dira, merkatu-joera bereizgarriekin.
Bi joera nabarmenenak merkatuen hedapenarekin lotuta daude eta horrek lehendik zeuden sektoreen (“50 urte betetzea garai batean 40 urte betetzearen pareko da”) dibertsifikazioan eta berrikuntzan du eragina. Bestalde, zahartutako biztanleen beharrak lantzearekin zerikusia dute joera horiek, azken urteotako bizitza mailako erronka tradizionalekin lotuta: zainketak, medikuntza eta osasuna.
Demografia dela eta, jarduera hori hazi egingo da, eta produktuak eta zerbitzuak (ageing in place, telemedicine, agetech) kostu txikiagoan eta kalitate handiagoarekin garatzeko teknologia berriak sustatuko dituela espero da. Joera hori, hain zuzen, silver economy kontzeptuarekin lotu ohi da gehienetan.
Europak egindako aurreikuspenen arabera, silver economy delakoak 6,4 bilioi euroko irismena izango du eta, 2025era begira, 88 milioi lanpostu sortuko ditu (lanbide berriak barne).
Euskadin, esparru horren inguruko enpresa-jarduera hazten ari da azken urteotan, eta zahartzera eta bizitza-luzerara bideratutako estrategiak garatzen ari dira. Horiek guztiek esplizituki babesten dituzte berrikuntza eta hazkunde ekonomikoa (zainketez eta alderdi sozialez harago joanda). Testuinguru horretan, SPRIk bizitza-luzeraren industria eta Euskadi mailako dibertsifikazio-aukeren inguruko orientazioa ikusgai jartzeko aukerak lantzen ari da.
Bioosasunaren garapena eta osasuna lehentasunezko alderdiak dira indarrean dagoen RIS3 Euskadi (ZTBP 2030) estrategian, eta bi arlo estrategikotan islatuta dago: “Industria adimenduna” eta “Osasun pertsonalizatua”. Gainera, zeharkako hiru ekimen bultzatzaileetako baten ardatza da zahartze osasungarria.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak zuzenduko du industria adimendunaren arloa SPRIren laguntzarekin. SPRIk, enpresen sektorearekin batera, “Osasuna” sektore mailak lantaldea koordinatzen du. Horren helburua da Euskadiko industria soziosanitarioari hazten laguntzea, 0 km-ko ikuspegia aplikatuta.
Horretarako, erakunde publikoen eta pribatuen talde batek hiru ildo estrategikoren inguruan egiten du lan: hornitzaileak, merkaturako sarbidea eta talentua. Ildo estrategiko bakoitzean, enpresen sektoreak planteatutako behar zehatzei erantzuten dieten ekimenak lantzen ari dira.
Gehiago jakitea: industria adimendunarekin lotuta osasunaren lantaldeak egindako jarduera..
Denbora mailako esparrua 2030era artekoa da, eta aldi horretan hainbat jarduera landuko eta ezarriko dira. Jarduera horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu edo zure ekarpenekin parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Euskadiko industria biosanitarioak lehiakortasun globaleko erronkei egin behar die aurre, eta tokiko gaitasunek erronka horiei erantzun behar diete. RIS3 Estrategian daude identifikatuta erronka nagusiak, eta industria adimendunaren eta osasunaren pertsonalizatuaren ikuspegitik jorratu behar dira.
Fabrikazio-teknologiekin zerikusia duten gaitasunak eta lehia mailako abantailak mantentzea eta indartzea.
Datuen erabilerari balioa ematea, bezeroei balioa eta adimena emanez (negozio-eredu berrien garapena eta zerbitzuetara egindako bideraketa barne hartzen du).
Ekonomia zirkularraren ereduen arabera, produktu eta zerbitzuen balioa handitzea.
Kultur eraldaketari aurre egitea, teknologia digitalei eta jasangarritasunaren inguruko aukerei ahalik eta balio handiena ateratzeko.
Goi teknologiako enpresa-ehunduraren hazkundea bultzatzea, I+G+b arloan intentsiboa dena, nazioarteko merkatuan lehiatzen duena eta sektoreari egokitutako finantza-irtenbide egokiak eskatzen dituena.
Osasun-sistemen jasangarritasunean eta eraldaketa digitalean aurrera egitea, datuetara sartzeko eta berrikuntzak gehitzeko prozesua hobetuta.
Talentua aprobetxatzea.
Araudiaren garapen orekatua erraztea.
Formulario honen bidez ere idatz diezagukezu laguntza eskatzeko edo kontsulta, iradokizun edo ekarpenen bat egiteko.