Filtra tu búsqueda

Renove Smart Industry

Industria Adimendunerako makineria eta ekipamendua berritzea

Renove Smart Industry 2024

Enpresako 75.000 €-ra arte, 4.0 industriako proiektuak bultzatzeko behar diren makineria eta ekipamendu aurreratua finantzatze aldera

Renove Smart Industry programaren xedea da enpresa industrialen inbertsioak sustatzea makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan, betiere, 4.0 industriako proiektuak inplementatzeko asmoz. Era horretan, teknologiak aplikatuko lirateke Industria Adimendunaren eremuan.

Programaren helburua argi dago: industria hobea edukitzea Euskadin, enpresak lehiakorragoak izatea eta teknologiaren ahalmena aprobetxatzea ekoizpen-prozesuan.

Ez galdu hardware- eta software-inbertsioa finantzatzeko aukera, eta 4.0 industriaren proiektuan diharduten aholkularitza- edo ingeniaritza-zerbitzuetako adituen laguntza ere izango duzu.


Aprobetxatu zure industria modernizatzeko aukera hau, 4.0 industriako proiektuak egiteko fabrikazio aurreratuaren eremuan.

Epeak

Hasiera data: 2024-05-23
Amaiera data:
2024-11-08, 23:59retan

Renove Smart Industry programari esker:

+ 0

Lagundutako proiektuak

+ 0 M€

Onartutako diru-laguntza

0 M€

Eragindako inbertsioa

Makineria industrialaren Renove programa 2014an abiarazi zenetik, hainbat izen izan ditu; esate baterako, azkena 4.0 industria Renove da. Edonola ere, helburua beti izan da euskal ehun industrialari laguntzea ekipoak modernizatzeko garaian, erronka berrietan babestu eta mundu-mailako erreferentzia izaten jarraitzeko.

Zer eskaintzen du?

Finantzazioa eta adituen laguntza inbertsioak egin eta 4.0 industriarantz aurrera egiteko

Funts galdurako laguntza % 20ra arte, eta 75.000 € enpresa bakoitzeko, makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erosteko, 4.0 industriako proiektuak inplementatzeko xedez.

4.0 industriako proiektua ondo inplementatzeko beharrezkoak diren aholkularitza- edo ingeniaritza-gastu guztiak finantzatuko ditugu.

Teknologiak eskaintzen dizkizun ahalmen guztiei onura ateratzen badiezu, balio erantsi handiko proiektuak egin ahalko dituzu: fabrikazio aurreratuko proiektuak, fabrikazio gehigarria, robotika aurreratu eta kolaboratiboa, IIoT (Industrial Internet of Things), adimen artifiziala, sistema ziberfisikoak, errealitate birtuala, errealitate areagotua, biki digitalak...

Ezagutu xehetasunez programa hau

2024 Araudia

Industria Adimendunaren erronkei heltzeko zure enpresak behar duen jauzi kualitatiboa

Laguntza integrala

  • Finantzazioa 4.0 industriako proiektuek behar duten hardwarea eta softwarea erosteko.
  • Aholkularitza- edo ingeniaritza-enpresetako adituen laguntza inplementazio-prozesuan.

Aurrerakinak ordainduko dira

  • Eskaera onartzen denean, onartutako zenbatekoaren % 50 jasoko duzu aurrerakin gisa.
  • Era horretan, beste finantzazio-iturri batzuetara jotzeko beharra arinduko duzu.

7M € laguntzetan

  • Aurreko edizioa oso arrakastatsua izan zen, eta aurtengo aurrekontua zazpi milioi eurokoa izango da.
  • Eskaerak modu ordenatuan ebatziko dira, eskaera dokumentu guztiekin noiz osatu den kontuan hartuta.
Norentzat da?

ETE industrial bat baduzu eta 4.0 industriaren erronkei aurre egiteko makineria eta/edo ekipamendu aurreratua ezarri nahi baduzu, aurkeztu zure proiektua eta eskuratu ezazu laguntza.

  • Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresentzat, non makineria eta/edo ekipamendu aurreratua instalatuko den (Hardwarea eta softwarea).
  • Proiektuak 50.000 euroko gutxieneko zenbatekoa izan behar du, eta aholkularitza-zerbitzuek ezingo dute proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 gainditu.
  • Gastu hautagarria, alderdiek onartutako eskaeraren edo kontratuaren bidez egiaztatuko da, eta gutxienez zenbatekoaren % 10 ordainduko da.
  • Erositako makineria berria edo/eta ekipamendua (hardwarea eta softwarea) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta hurrengo 12 hilabeteetan martxan jarri beharko da.

Lortu itzazu emaitza ukigarriak berehala

Eros ezazu zure enpresak prozesu teknologiko aurreratuekin lehen lerroan lehiatzeko behar dituen teknologia digital eta jasangarriak, energia-efizientzia hobeari esker.

Diruz lagun daitezkeen proiektuen tipologia

Balio erantsi handiko proiektuak Industria Adimendunerako. Adibidez:

Big datako eta analitika aurreratuko teknikak darabiltzaten proiektuak, enpresek datu-bolumen handiak prozesatu eta aztertu ahal izateko. Hartara, enpresetan eragina duten jokabide-ereduak identifikatu ahalko dituzte, eta erabakiak hartzeko lana erraztuko da. Ondorioz, lehiakortasunak hobera egingo du.

Ekoizpena edo fabrikazioa malgutasunez sustatzen duten ekintzak, pieza berrien hainbat material-mota eta forma geometriko pertsonalizatuak erabiliz. Beraz, sektore edo enpresa industrial espezifiko baten beharrei erantzun ahalko diete.

Instalazio industrialetako prozesuak hobetzen eta produktibitatea areagotzen duten proiektuak, langileekin, beste robot batzuekin edo makinekin denbora errealean diharduten robotak erabiliz.

Fabrikako gailuen eta makineriaren Internetekiko konektibitatea sentsorizatu eta bermatzeko planak, informazioa denbora errealean bildu eta trukatzeko. Hortaz, enpresek konektatuta dauden elementuak erabili eta jarraipena egiteko aukerak kontrolatu, automatizatu eta ugaritu ahalko dituzte.

Instalazioetako makinak eta ekipamendua beren kabuz ikasi eta erabakiak hartzeko gauza izan daitezen lortzea. Machine Learningeko edo Deep Learningeko teknikak darabiltzaten proiektuak bultzatzea, instalazioetako ekoizpen-ikuspegitik garrantzitsuak diren portaerak edo egoerak iragarri ahal izateko.

Instalazioetan osagai, objektu fisiko edo makineria edukitzeko, konputazio eta konektibitate aurreratuko gaitasunekin. Hala, enpresak objektu adimendun berriak izango ditu balio-katean.

Egoera errealak mundu simulatuetan edo giro birtualetan birsortzeko aukera ematen duten proiektuak, prozesuak automatizatzeko, kostuak murrizteko eta ekoizpenaren efizientzia hobetzeko.

Erabiltzaile batek mundu errealaren zati bat gailu teknologiko baten bidez ikusteko aukera ematen duten teknologiekin, gailuak emandako informazio grafikoarekin.

Mundu fisikoko eta mundu birtualeko elementuak konbinatuz, prozesuei buruzko informazio gehiago lor daiteke eta efizientzia eta doitasuna hobetu.

Benetako homologoaren portaera simulatzen duen objektu edo sistema baten erreplika birtuala, monitorizatzeko, egoera jakin batzuetan duen portaera aztertzeko eta efikazia areagotzeko. Era horretan, produktuen garapena eta testatzea merkeagoa eta eraginkorragoa izango da.

Smart Industry bilakatzeko pausoak ematea, aldi berean, etorkizunera modu lehiakorragoan eta eraginkorragoan aurreratzea da.

Gastu hautagarriak

Renove Smart Industryk inbertsioko eta aholkularitzako gastuen % 20 ere finantzatuko du

75.000 €-ra arte enpresa bakoitzeko, hardwarea eta softwarea ezartzeko 4.0 industriako proiektu baten barruan. Balio zenbatetsia 50.000 € da, gutxienez.

Kanpoko adituek teknologia inplementatzeko prozesuan emandako laguntza finantzatuko da. Ezin da proiektuaren aurrekontuaren % 25 baino gehiago izan.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Fakturarekin erosi den makineriaren edo ekipamendu aurreratuaren zenbatekoaren % 10.

Bai, baina aholkularitza/ingeniaritzako gastuak ezingo dira izan proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 baino handiagoak.

Eskaera egiten den urteko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta martxan jarri behar da erositako makineria berria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea).

Eskaera bakoitzerako “onartutako gehienezko gastu/inbertsio-aurrekontuekiko dirulaguntza-portzentajea” % 20ekoa izango da.

Enpresa bakoitzak, gehienez, 75.000 euroko dirulaguntza jaso dezake, eta eskaera bat edo gehiago aurkez ditzake.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Renove Industria 4.0 laguntza eskuratzeko eskaera-orri hau bete behar duzu

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Bete ezazu eskabide-imprimaki hau RENOVE INDUSTRIA 4.0 laguntza jaso ahal izateko.

Lotutako laguntzak

Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu