Sakondu 2025
% 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETE eta Startupentzako itzuli beharrik gabeko dirulaguntza posizio ahulagoa duten merkatuetan enpresaren lehia-maila eta posizionamendua hobetzeko.
1.425.000 €-ko burtsa duen Sakondu programak, nazioartekotze-maila handia duten euskal enpresei bideratzen da, presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzeko (2021ean esportatutako guztiaren % 25etik beherako fakturazioa). Bere helburu nagusia da enpresen lehiakortasuna hobetzea, ikuspegi inklusiboago eta jasangarriago batetik sakonduz euren nazioarteko jardueran eta jasangarritasuna integratuz euren negozio-ereduan nahiz nazioartekotze-estrategian.
Sakondu laguntza-lerroaren helburua da estrategia eta eragiketa arloko aholkularitza-gastuen finantzaketa eta kanpo-merkatu berrietan sartu nahi duten enpresen sustapeneko eta antolaketa egokitzeko gastuak arintzea.
ETE-ek eta startupek bakarra egin dezakete, bi herrialdetarako gehienez ere, eta dirulaguntzak onartutako gastuaren zenbatekoaren % 50era arte hel daitezke. Enpresa bakoitzarentzako gehienekoa 45.000 euro izango dira. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean, edo eskuragarri dauden funtsak agortzean amaituko da.
Sakondu programak eskaintzen dizu
Itzuli beharrik gabeko 45.000 €rainoko laguntzak enpresa bakoitzeko
Nazioartekotzearen arloko aholkularitza espezializatua
Nazioarteko estrategia finkatzea
Presentzia gutxien duten kanpo-merkatuetan sartzea
Sakondu programak lagunduko dizu
- Nazioartekotze-estrategia prestatzeko kanpoko aholkularitza kontratatzen.
- Helmuga-herrialdean kudeaketa-gastuak eta tasak ordaintzen patenteak eta markak erregistratzeko.
- Helmuga-herrialdean beharrezkoak diren homologazio-gastuak eta atzerriko bezero handiek eskatzen dituzten ziurtagiriak ordaintzeko.
- Nazioarteko azoketan parte hartzen erakusle gisa.
- Bisitari bezala parte hartzen nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan.
- Prospekzio-bidaiak egiten merkatuak aztertzeko edota bezero izan daitezkeen enpresekin kontaktatzeko.
- Alderantzizko misioak egiten eta bezero izan daitezkeen enpresak gonbidatzen.
- Katalogoak edo kartelak egiten, webguneak garatzen eta nazioarteko merkatura egokitzen.
- Publizitate-espazioak kontratatzen hedabide sektorialetan edo digitaletan, produktu/zerbitzua merkaturatzeko.
- Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak eta aldi baterako erakusketak egiten helmuga-herrialdeko merkataritza-guneetako corner-etan.
- Harreman publikoetako edo komunikazioko agentziak kontratatzen nazioarteko merkatura zabaltzeko.
- Kanpo-merkatuetarako sarbidea modu birtualean hobetzeko sustapen-formatu berriak garatzea.
- Ontzien eta etiketen diseinua eta sustapen-laginen bidalketa ordaintzea.
- Kanpo-aholkularitza kontratatzen enpresak helmuga-herrialdean duen inpaktuari buruzko jasangarritasun-txostenak egiteko.
- Atzerriko ezarpen produktibo eta komertzialekin lotutako gastuak ordaintzen (bideragarritasun-azterlanak, negozio-planak, auditoretzak eta alokairu- eta hornidura-gastuak barne).
- Atzerriko lanetan parte hartuko duten langileen hautaketa-prozesuarekin lotutako gastuak ordaintzen.
- Merkatuetan sartzeko beharrezkoak diren sustapen-ekintzak edo ikerketak eta azterlanak egiten.
Zure enpresak laguntza hau jaso dezake
- Mikroenpresa edo ETE bat zara eta zure esportazio-jarduera fakturazioaren % 50 baino handiagoa izan zen 2023an?
- Esportatutako guztiaren % 25 baino gutxiago fakturatzen duten merkatuetan zure posizio lehiakorra hobetu nahi duzu?
Nazioartekotze inklusibo eta jasangarriago baten alde
Lagunduko dizugu nazioartekotze-estrategia bat garatzen zure lehen urratsak ematen hasteko atzerriko merkatuetan. Estrategia bat, kontuan hartuko dituena helmuga-herrialdearentzat abantailatsuak diren irizpide ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Zure nazioartekotze-proiektua sendotu nahi baduzu merkaturen batean, eta zure esportazio-jarduera %50etik gorakoa bada. Hitz egizu gurekin.
Lortu orain zure enpresaren atzerriko presentzia indartzeko laguntzak
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera Sakondu programako dirulaguntzak lortzeko.
Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
Teknologia eta hornitzaile estrategikoak erakartzen ditugu enpresen hornikuntza errazteko
Invest in the Basque Country ekimenak erraztu eta erakargarri egiten die Euskadirako bidea hornitzaile estrategikoei enpresa-ekosisteman integratu daitezen, integrazio hori onuragarria delako hornikuntza-katea azkartu, produkzioko epeak murriztu eta eraginkorrago eta malguago bihurtu nahi duten enpresentzat. Eskatu hemen
Adimen lehiakorreko zerbitzu espezializatua, esportatzen duten ETEei zuzendua
Erronkak eta aukerak, eremu pribatukoak eta kanpoko inbertsio publikotik eratorritakoak identifikatzea, nazioarteko behatokiaren, txostenen, monitorizazioaren eta sektore estrategikoetako (automobilgintza, energia, bioosasuna eta ingurumena) joeren bidez. Eskatu hemen
Nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzuak, euskal ETEek euren tokia egin dezaten merkatu globalean
Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa baduzu eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, Basque Trade & Investment-ek zure jarduera bultzatzeko lan egiten du. Eskatu hemen
Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak
B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen
Banakako topaketak kanpo-sarearekin, aukera-merkatuak 30 minutuan hurbiltzeko
Zure produktua kanpo-merkatuan sartzea edo zure nazioarteko jarduera zabaltzea pentsatzen ari bazara eta orientazioa bilatzen baduzu edo zure kasua kontsultatzen baduzu, planifikatu zure hedapen globala nazioarteko 90 merkatu baino gehiagori buruzko aholkularitza pertsonalizatuarekin. Jarri harremanetan hemen
Atzerrian instalazioak irekitzeko, handitzeko edo berritzeko finantzaketa
Kreditu-ildo bat ezarpena egitean edo atzerriko sozietateak erostean eginiko inbertsiorako; atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko… Laster
Nazioarteko erakunde publikoekin batera proiektu pilotuak garatzeko laguntza programa
50.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, esperientzia pilotu bat egiteko eta pilotu hori proiektu osoa garatzeko gai diren atzerriko organismo publikoen aurrean aurkeztu ahal izateko. Laster
Lankidetzan egindako nazioartekotzearen sustapena
Gastuen % 80rainoko dirulaguntzak (gehienez 60.000 €) nazioartekotze-jarduerak lankidetzan garatzen dituzten Euskadiko elkarteentzat eta enpresa-lankidetzako taldeentzat. Laster