Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Sakondu

Sendotu zure enpresaren lehiakortasuna nazioarteko merkatuetan

Sakondu 2024

% 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETE eta Startupentzako itzuli beharrik gabeko dirulaguntza posizio ahulagoa duten merkatuetan enpresaren lehia-maila eta posizionamendua hobetzeko.

1.425.000 €-ko burtsa duen Sakondu programak, nazioartekotze-maila handia duten euskal enpresei bideratzen da, presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzeko (2021ean esportatutako guztiaren % 25etik beherako fakturazioa). Bere helburu nagusia da enpresen lehiakortasuna hobetzea, ikuspegi inklusiboago eta jasangarriago batetik sakonduz euren nazioarteko jardueran eta jasangarritasuna integratuz euren negozio-ereduan nahiz nazioartekotze-estrategian.

Sakondu laguntza-lerroaren helburua da estrategia eta eragiketa arloko aholkularitza-gastuen finantzaketa eta kanpo-merkatu berrietan sartu nahi duten enpresen sustapeneko eta antolaketa egokitzeko gastuak arintzea.

ETE-ek eta startupek bakarra egin dezakete, bi herrialdetarako gehienez ere, eta dirulaguntzak onartutako gastuaren zenbatekoaren % 50era arte hel daitezke. Enpresa bakoitzarentzako gehienekoa 45.000 euro izango dira. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean, edo eskuragarri dauden funtsak agortzean amaituko da.

Epeak

Hasiera data: 2024-05-28
Amaiera data:
2024-07-15, 23:59retan
Zer eskaintzen du?

Sakondu programak eskaintzen dizu

Itzuli beharrik gabeko 45.000 €rainoko laguntzak enpresa bakoitzeko

Nazioartekotzearen arloko aholkularitza espezializatua

Nazioarteko estrategia finkatzea

Presentzia gutxien duten kanpo-merkatuetan sartzea

Zertan laguntzen dizu?

Sakondu programak lagunduko dizu

  • Nazioartekotze-estrategia prestatzeko kanpoko aholkularitza kontratatzen.
  • Helmuga-herrialdean kudeaketa-gastuak eta tasak ordaintzen patenteak eta markak erregistratzeko.
  • Helmuga-herrialdean beharrezkoak diren homologazio-gastuak eta atzerriko bezero handiek eskatzen dituzten ziurtagiriak ordaintzeko.
  • Nazioarteko azoketan parte hartzen erakusle gisa.
  • Bisitari bezala parte hartzen nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan.
  • Prospekzio-bidaiak egiten merkatuak aztertzeko edota bezero izan daitezkeen enpresekin kontaktatzeko.
  • Alderantzizko misioak egiten eta bezero izan daitezkeen enpresak gonbidatzen.
  • Katalogoak edo kartelak egiten, webguneak garatzen eta nazioarteko merkatura egokitzen.
  • Publizitate-espazioak kontratatzen hedabide sektorialetan edo digitaletan, produktu/zerbitzua merkaturatzeko.
  • Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak eta aldi baterako erakusketak egiten helmuga-herrialdeko merkataritza-guneetako corner-etan.
  • Harreman publikoetako edo komunikazioko agentziak kontratatzen nazioarteko merkatura zabaltzeko.
  • Kanpo-merkatuetarako sarbidea modu birtualean hobetzeko sustapen-formatu berriak garatzea.
  • Ontzien eta etiketen diseinua eta sustapen-laginen bidalketa ordaintzea.
  • Kanpo-aholkularitza kontratatzen enpresak helmuga-herrialdean duen inpaktuari buruzko jasangarritasun-txostenak egiteko.
  • Atzerriko ezarpen produktibo eta komertzialekin lotutako gastuak ordaintzen (bideragarritasun-azterlanak, negozio-planak, auditoretzak eta alokairu- eta hornidura-gastuak barne).
  • Atzerriko lanetan parte hartuko duten langileen hautaketa-prozesuarekin lotutako gastuak ordaintzen.
  • Merkatuetan sartzeko beharrezkoak diren sustapen-ekintzak edo ikerketak eta azterlanak egiten.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2024 Araudia
Norentzat da?

Zure enpresak laguntza hau jaso dezake

  • Mikroenpresa edo ETE bat zara eta zure esportazio-jarduera fakturazioaren % 50 baino handiagoa izan zen 2023an?
  • Esportatutako guztiaren % 25 baino gutxiago fakturatzen duten merkatuetan zure posizio lehiakorra hobetu nahi duzu?

Nazioartekotze inklusibo eta jasangarriago baten alde

Lagunduko dizugu nazioartekotze-estrategia bat garatzen zure lehen urratsak ematen hasteko atzerriko merkatuetan. Estrategia bat, kontuan hartuko dituena helmuga-herrialdearentzat abantailatsuak diren irizpide ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak.

Oraindik ez duzu zure fakturazioaren erdia baino gehiago esportatzen?

Zabaldu programak euskal enpresei nazioarteko presentzia eta posizionamendua handitzen laguntzen die, oraindik fakturazioaren % 50 baino gehiago esportatzen ez badute.

Zabaldu 2024 eskatu

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Bai.

Ez, Sakondu programak ez ditu diruz laguntzen lankidetza-proiektuak.

Bai, enpresak eska dezake merkatu-azterketa bat. Horretarako, zerbitzu hori emateko eskaera bidali behar dio Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziari, info@basquetrade.eus helbide elektronikoaren bidez.

Ez, jomuga herrialdeko langile komertzialen gastuak ez dira sartzen Sakondu programan.

Enpresa bakoitzak 2 herrialde barne hartzen dituen eskaera bakar bat aurkeztu dezake deialdi honetan.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Zure nazioartekotze-proiektua sendotu nahi baduzu merkaturen batean, eta zure esportazio-jarduera %50etik gorakoa bada. Hitz egizu gurekin.

Eskatu hemen

Lortu orain zure enpresaren atzerriko presentzia indartzeko laguntzak

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Bete zure eskaera Sakondu programako dirulaguntzak lortzeko.

Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu