Smart Industry 2025
Aurrera goaz industria adimendunaren garapenean, teknologia transferituz Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan.
Smart Industry laguntza Basque Industry 4.0 programaren eboluzioa da eta 300.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen dizkie helburu hau duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei: teknologia transferitzea teknologia-hornitzaileetatik enpresa industrialetara Fabrikazio Aurreratuaren arloan. Horrela, hornitzaile teknologikoetatik datozen berrikuntzak ezartzeko eta merkatuan lehiakortasuna eta posizionamendua hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak eman nahi dizkiegu euskal enpresei.
Laguntza horiek industri edo industriarekin erlazionatutako arloko enpresei edo zerbitzu aurreratuetako enpresei zuzentzen zaizkie, baldin eta proiektuak garatzen badituzte euren hornitzaileekin batera Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan, proiektu horiek demostrazio-balioa badute eta lagungarri badira EIKTen arloko I+G proiektuetatik lortutako emaitzak azkarrago merkaturatzeko.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak
Proiektuek arlo hauetakoren batekin lotuta egon behar dute, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko CPS (Cyber Physical Systems) sistemen arloan:
- Cloud Computing-a
- Adimen Artifiziala
- Konputazio kuantikoa
- Robotika kolaboratiboa
- Errealitate areagotua/Birtuala/Mistoa
- Sentsorika, IoT, industria-komunikazioak
- Diseinua eta gehikuntza bidezko fabrikazioa metalezko materialetan eta material aurreratuetan
- Material eta prozesu aurreratuak erabiltzen dituzten proiektuak.
- Lantegi industrialetako sentsorikan, haririk gabeko komunikazioetan eta datuen prozesamenduan, 4.0 Industrian, mugikortasun-programetan, eraginkortasun energetikoan eta gizarte eta osasun arloko trantsizioan 5G teknologiak ezartzeko proiektuak.
Epeak
Hasiera data: 2024-04-09
Amaiera data:
2024-11-13, 23:59retan
Aurreko edizioko zifrak
0
Diruz lagundutako proiektu
0 M€
Emandako dirulaguntzetan
0 M€
Sortutako inbertsio pribatua
Smart Industry-k eskaintzen dizu
150.000 €-rainoko dirulaguntza proiektu bakoitzeko edo 300.000 €-rainoko dirulaguntza 5G eremuarekin soilik lotutako proiektuetarako
Fabrikazio Aurreratuko emaitzak azkarrago merkaturatzeko modua
Industria Adimenduna bultzatzeko aukera, EIKTak fabrikazioan txertatuz
Balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu industrialak garatzeko aukera
Smart Industry-k laguntzen dizu
- "I+G-ko agentearen” dedikazioaren gastuetan, horren barnean sartuz fabrikan ematen den laguntza eta aholkularitza.
- “Inplantariaren” dedikazioaren gastuetan.
- Agente teknologikoak eskainiriko jabetza industriala eskuratzeko gastuetan.
- Hardwareko eta softwareko inbertsioetan eta/edo gastuetan.
- Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuetan.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Industria edo zerbitzu aurreratuko enpresa bat baduzu, aurkeztu zure proiektua eta eskuratu laguntza
- Euskadin kokatutako enpresa industrial edo zerbitzu erlazionatuak eskeintzen dituzten enpresentzat.
* 5Grekin lotutako proiektuetan, jarduera ekonomiko guztietako enpresak aurkeztu ahal izango dira - 16 hile baino lehenago garatuko diren, 50.000€ baino geihagoko proiektuak.
- Ezinbestekoa da proiektuek eragina izatea Euskadiko lantokietan eta diruz lagundu daitekeen jarduera gauzatzen den lekuetan.
I+Gtik datozen teknologien transferentzia errazten dugu, euskal enpresek industria adimendunerantz pauso bat gehiago eman dezaten
Zalantzak argitu
Kargatzen...
EIKTen erabilera sustatzen dugu, industria-enpresak, haien negozio-ereduak eta merkatuan sartzeko moduak eraldatzeko, hazteko eta sendotzeko, eta beste urrats bat ematen dugu industria adimendunerantz.
Lortu laguntzak orain eta bat egin 4.0 Industriaren erronkarekin
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Smart Industry dirulaguntzak eskuratzeko.
Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Eraldaketa Digitalera aurrera egiteko teknologia digital eta iraunkorrak ezartzeko programa
Urtean 23.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak. Eskatu hemen
Hobetu zure enpresaren segurtasun informatikoa eta bete itzazu zibersegurtasun-estandar zorrotzagoak
25.000 €-rainoko dirulaguntzak enpresa bakoitzeko, zibersegurtasunarekin lotutako proiektuetarako, azpiegiturak zaintzeko SOC zerbitzuak kontratatzea eta segurtasun-arauen ziurtagiriak lortzea barne, hala nola ISO 27001 Eskatu hemen
Euskal enpresetan Adimen Artifizialaren soluzioak eta kudeaketa estrategikoa ezartzeko programa
Itzuli beharrik gabeko 100.000 eurora bitarteko dirulaguntzak, Adimen Artifizialaren eta Datuaren erabilera sustatzeko, prozesu sortzaileen efizientzia eta oro har zure enpresarena hobetzeko. Epea zabalik. Eskatu hemen.
EIKTak negozio-prozesuetan ezartzeko prestakuntza
Prestakuntza agenda: tailerrak, ikastaroak, kongresuak, mintegiak eta hitzaldiak hainbat gairi buruz (Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Marketin Digitala, Machine Learning…) Eman izena hemen
Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Gaitasun Digitaletako Ziurtagiriak
Edozein pertsonak eskuratu ditzake eta helburutzat dute Informazio Teknologiei buruzko ikaskuntza sustatzea eta IKT arloko gaitasunak objektiboki ebaluatzea. Eskatu hemen
EIKTetan espezializatutako prestakuntza intentsiboko programa zuzendaritza-taldeentzat
Egun osoko prestakuntza-jardunaldiak, espresuki pentsatuak IKTen balioa transmititzeko, balio hori parte-hartzaileen ikuspegiarekin aberasteko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak definitzeko. Eman izena orain
Mikroenpresa eta autonomoentzako tresna digitalen erabileran prestakuntza
Hileroko eta doako 2 orduko oinarrizko ikastaroak, EIKTen aplikazioa aztertzeko eta salmentak, zibersegurtasuna nahiz produktibitatea hobetzeko. Eskatu zure lekua eta hitzordua zure aholkulariarekin
Mikroenpresa eta autonomoentzako aholkularitza tresna digitalen erabileraren eta ezarpenaren inguruan
Zure doako aholkulari teknologikoa, zibersegurtasuna hobetu, zereginak automatizatu edo online sal dezazun. Eskatu hemen
Lehiakortasuna hobetzeko Gaitasun Digital Profesionalei buruzko aholkularitza
Euskadiko enpresak osatzen dituzten pertsonen gaitasun digital profesionalak aztertzeko eta hobetzeko IKANOS sistema ezartzeko laguntzak. Laster
Hobetu zure enpresaren konektibitatea, abiadura handiko sare pribatu bat instalatuz edo banda zabal ultralasterreko sarera sartuz
Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana, Europar Batasunak finantzatuta (NextGeneration) Laster
Migratu zure zerbitzu digitalak hodeira haien eskuragarritasuna eta segurtasuna handitzeko
Enpresa eta urte bakoitzeko 30.000 € arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza Euskadiko enpresetako areto teknikoetan edo CPDetan dauden zerbitzuak edo azpiegiturak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko. Laster
Industria Adimendunerako ekipoak eta softwarea erosteko eta berritzeko laguntza
75.000 €-rainoko laguntzak enpresako Hardwarea eta Softwarea erosteko. Fabrikazio aurreratua, Fabrikazio gehigarria, Robotika industriala, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Sistema ziber-fisikoak, Errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins… 2024 epea itxita