SOCak (Security Operations Center) eta
Ziber arloko ziurtapenak 2025
3,7 milioi euro zibersegurtasuneko laguntzatan, euskal ETEak indartzeko SOCeko zerbitzuak kontratatuz eta kanpoko hornitzaile espezializatuen laguntzarekin zibersegurtasun arloko ziurtagiriak lortuz.
Zibersegurtasun arloko zaintza eta ziurtatzearekin lotutako mekanismo sendoak izatea ezinbestekoa da euskal enpresek eraldaketa digitaletik sortzen diren erronkei modu eraginkorrean erantzun diezaien.
Zibererasoen maiztasuna eta sofistikazioa handitu ahala, enpresek segurtasuneko sistemak ere indartu egin behar dituzte. Eta erronka hori are premiazkoagoa da digitalizazioaren testuinguruan. Izan ere, edozein kalteberatasun helburu maltzurrekin ustia daiteke eta horrek hornidura-katean zein prozesu kritikoen egonkortasunean izan dezake eragina.
Horregatik, SOCak eta Ziber arloko Ziurtapenak Programak enpresako 25.000 € arteko laguntzak eskaintzen ditu zibersegurtasun arloko zerbitzu espezializatuak kontratatzeko eta onartutako ziurtagiriak lortzeko. Horren bidez, euskal enpresen egitura sendotu eta gero eta desafiatzaileagoa den ingurune digitalean enpresen lehiakortasuna bermatu nahi da.
Aprobetxatu hornitzaile espezializatu bat izateko aukera: zure sistemen kalteberatasunak aztertzen eta identifikatzen lagunduko dizu, eta jardunbide egokiak hartzeko eta produktu digitalak, elektronikoak eta softwarekoak ziurtatzearekin zein enpresa-ziurtagiriak lortzearekin lotutako aholkuak emango dizkizu
Epeak
Amaiera data:
2025-06-30, 23:59retan
Bi laguntza-lerro eskaintzen dizkizugu, helburu desberdinekin:
1 Lerroa_
SOC zerbitzua ETE-etan
Segurtasuneko Eragiketa Zentroetako (SOC) zerbitzuak kontratatzera eta martxan jartzera bideratutako laguntza da. Zerbitzu horiek enpresetako IT/OT azpiegituraren zaintza eta monitorizazioa, portaera edo gorabehera susmagarriak detektatzea eta erantzuna ematea, eta zerbitzu-hornitzaileek ezarritako mitigazio-ekintzak jasotzen dituzte.
Gastuak, gehienez, 12 hilabetez estaliko dira.
2 Lerroa_
ETE-entzako pentesting eta ziurtagirien zerbitzua
Zibersegurtasun arloko estandar, arau edo eskemaren batean oinarrituta, ziurtagiria lortzeko edo egokitzeko prozesua erraztera bideratutako laguntza.
Jarduera horien artean daude kalteberatasunak pentesting bidez identifikatzea, ziurtagiria lortzeko ekintza-plan bat egitea, sistemak edo prozesuak ebaluatzeko aurre-auditoretzak garatzea, eta auditoretzak garatzeak egitea eta ziurtagiriak prestatzea, jarraipen-auditoretzak barne.
Gastuak, gehienez, 12 hilabetez estaliko dira.
Egin aurre zure enpresaren eraldaketa digitalari zibersegurtasun arloko aditu onenen laguntzari esker enpresa babestuz
25.000 euro arteko itzuli beharrik gabeko laguntza enpresa bakoitzeko, zibersegurtasuneko inbertsioak ekar dezakeen karga ekonomikoa murriztu ahal izateko.
Horri esker, zibererasoen aurrean zure defentsak indartzeko finantza-baliabideak eskuratu ahal izango dituzu, teknologian eta ziurtagirietan inbertitzea erraztuz, proiektuaren kostu osoa bere gain hartu gabe, zure epe luzeko aurrekontuan eraginik izan ez dezan.
Te proporcionamos financiación para la implementación de medidas avanzadas de seguridad, como los servicios de SOC (Centros de Operaciones de Seguridad).
Los servicios SOC permiten una vigilancia constante de las infraestructuras IT/OT, detectando y respondiendo a posibles amenazas de forma proactiva.
Podrás reducir las brechas de seguridad y asegurar que tu empresa esté mejor preparada para resistir ciberataques, protegiendo tanto sus datos como sus operaciones críticas.
Segurtasuneko neurri aurreratuak ezartzeko finantzaketa eskainiko dizugu; SOC (Segurtasun Eragiketa zentroak) zerbitzuak, adibidez.
SOC zerbitzuek IT/OT azpiegiturak etengabe zaintzea ahalbidetzen dute, mehatxu posibleak modu proaktiboan detektatuz eta horiei erantzunez.
Segurtasuneko arrakala gutxitu eta zure enpresa zibererasoei aurre egiteko hobeto prestatuta egotea bermatu ahal izango duzu, datuak zein eragiketa kritikoak babestuz.
SOC zerbitzuak sistemetan edozein jarduera susmagarri edo irregulartasun modu goiztiarrean detektatzeko diseinatuta daude. Horri esker, zibereraso posibleen aurrean, berehalako erantzuna eman daiteke.
Mehatxuak lehen faseetan identifikatzean eta erantzutean, erasotzaileek epe luzez kalteberatasunak ustiatu ahal izatea saihesten da, inpaktua eta berreskuratzearekin lotutako kostuak minimizatuz.
Gainera, SOCeko kanpo-hornitzaile espezializatuek erabiltzen dituzten mitigazio-ekintzak lagungarriak dira gorabehera horiei bizkor eutsi eta konpontzeko. Hala, datu kritikoak eta enpresetako ezinbesteko prozesu operatiboak babes daitezke.
Zibersegurtasuneko ziurtagiri ezagunak lortzeak (ISO 27001, Segurtasuneko Eskema Nazionala (ENS) edo TISAX, adibidez) arriskuak kudeatzearekin eta informazioa babestearekin lotutako estandar gorenak betetzen dituztela erakusten duen bermea eskaintzen die enpresei.
Nazioartean aitortuta daude ziurtagiri horiek eta bezeroei, bazkideei eta hornitzaileei enpresa horrek bere datu eta eragiketak babesteko beharrezko segurtasun-kontrol eraginkorrak ezarri dituela erakusten die.
Horrek areagotu egiten du merkataritza-harremanekiko konfiantza, eta aukerak ireki ditzake zibersegurtasuna ezinbesteko baldintza den merkatuetan; gainera, bermatu egiten du enpresa bat datorrela datuen babesaren arloan indarrean dauden araudi eta erregulazioekin.
Programak zibersegurtasunean espezializatutako kanpo-hornitzaileen kostuak estaltzen ditu, eta ETE-ek beren segurtasun-sistemak ebaluatzeko eta hobetzeko, konponbide aurreratuak ezartzeko eta prozesuetan edozein kalteberatasun konpontzeko gaitasun handia duten profesionalak dituztela ziurtatzen du.
Gastu horiei aurre egitean, enpresek ezagutza adituak eskura ditzakete kostu osoa beren gain hartu beharrik gabe. Horri esker, zibersegurtasuna modu eraginkorrean indar dezakete, sektoreko espezialista onenen laguntzarekin.
Laguntza integrala
- Zibersegurtasuna hobetzeko, prebentziotik hasi eta berehalako erantzuneraino.
- Zibersegurtasuneko ziurtagiri zorrotzenak lortzeko.
- Prozesu osoan laguntza emango dizun hornitzaile espezializatu bat kontratatzeko.
Hardwarea eta softwarea
- Arau batera egokitzeko prozesuan aurrera egiteko edo zibersegurtasuneko ziurtagiri bat lortzeko beharrezkoak diren hardware- eta software-gastuak diruz lagundu daitezke.
- Dirulaguntzarako onartutako gehieneko aurrekontuaren % 80 artekoa izan daiteke.
3,7M € laguntzatan
- Deialdi honen kontu-saila ia 3,7 milioi eurokoa da, enpresen eskaerei erantzuteko.
- Enpresa bakoitzak 25.000 euro jaso ahal izango ditu itzuli beharrik gabeko laguntzatan.
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat
- Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
- Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.
Zibersegurtasun arloko zerbitzu espezializatuetan eta aholkularitzan egindako inbertsioa diruz laguntzen dugu
Laguntza integrala Euskadiko ETE-ei zibersegurtasun arloko zaintza- eta ziurtapen-mekanismo sendoak ezartzeko
- IT/OT azpiegituraren zaintza eta monitorizazioa.
- Jokabide edo gertaera susmagarriak detektatzea eta haiei erantzutea.
- SOC zerbitzuen hornitzaileek bideratutako mitigazio-ekintzak.
- Ekintza-plana definitzea zibersegurtasuneko ziurtagiri bat lortzeko.
- Aurre-auditoretzak egitea, ziurtatu beharreko sistema edo prozesuen egoera ebaluatzeko.
- Pentesting Zerbitzua: ahulguneen identifikazioa eta sistema informatiko edo sare baten segurtasunaren ebaluazioa.
- Ziurtagirien auditoretza-prozesua, ziurtagiria ematea eta jarraipenaren auditoretza egitea.
- Zibersegurtasun arloko ziurtapen-arauak bete ahal izateko beharrezko hardwarea eta softwarea eskuratzea (gehienez proiektuaren aurrekontuaren % 80).
Kontuan hartzen diren arau, eskema eta estandarren arten hauek daude:
- ISO 27001 o ISO 27701
- Europrivacy
- IEC 62443
- Segurtasuneko eskema nazionala (ENS)
- UNECE/R155
- TISAX
- ISO 22301
- (UE) 2019/881 araudia
Gastuen % 75eko eta 25.000 eurora bitarteko dirulaguntza emango dizugu zibersegurtasuneko zure proiektuak sustatzeko
Gehienez 12 hilabetez estaliko dira gastuak, proiektua hasten denetik aurrera zenbatzen hasita.
Laguntza-eskaera aurkeztu aurretik sortu edo fakturatutako gastuak ere onartuko dira, proiektua 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi bada.
Edonola ere, proiektua amaitzeko gehieneko epea 2026ko martxoaren 31 izango da.
SOC zerbitzuak martxan jartzera eta funtzionamenduan izatera bideratutako eta kanpoko enpresek egindako gastuak estaliko dira.
Ez dira sartuta egongo eskatzaileak berak egindako lanak.
Zibersegurtasuneko estandar, arau edo eskema batekin lotutako ziurtagiria lortzera edo horretara egokitzera bideratutako aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastuak barne hartzen dira.
Kanpoko enpresek egindako gastuak bakarrik estaliko dira. Ez dira inolaz ere gastu eta inbertsio hautagarriak izango eskatzaileak berak egindako lanak.
Gainera, arau horretara egokitzeko edo ziurtagiria lortzeko prozesuan aurrera egiteko beharrezkoak diren hardware/software arloko gastuen eta/edo inbertsioen % 80 arte estaliko dira.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Eskuratu orain zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzeko laguntzak
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
SOCak (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtapenak programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.
Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Lehiakortasuna hobetzeko Gaitasun Digital Profesionalei buruzko aholkularitza
Euskadiko enpresak osatzen dituzten pertsonen gaitasun digital profesionalak aztertzeko eta hobetzeko IKANOS sistema ezartzeko laguntzak. Eskatu hemen
Eraldaketa Digitalera aurrera egiteko teknologia digital eta iraunkorrak ezartzeko programa
Urtean 23.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak. Eskatu hemen
Euskal enpresetan Adimen Artifizialaren soluzioak eta kudeaketa estrategikoa ezartzeko programa
Itzuli beharrik gabeko 100.000 eurora bitarteko dirulaguntzak, Adimen Artifizialaren eta Datuaren erabilera sustatzeko, prozesu sortzaileen efizientzia eta oro har zure enpresarena hobetzeko. Epea zabalik. Eskatu hemen.
EIKTak negozio-prozesuetan ezartzeko prestakuntza
Prestakuntza agenda: tailerrak, ikastaroak, kongresuak, mintegiak eta hitzaldiak hainbat gairi buruz (Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Marketin Digitala, Machine Learning…) Eman izena hemen
Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Gaitasun Digitaletako Ziurtagiriak
Edozein pertsonak eskuratu ditzake eta helburutzat dute Informazio Teknologiei buruzko ikaskuntza sustatzea eta IKT arloko gaitasunak objektiboki ebaluatzea. Eskatu hemen
EIKTetan espezializatutako prestakuntza intentsiboko programa zuzendaritza-taldeentzat
Egun osoko prestakuntza-jardunaldiak, espresuki pentsatuak IKTen balioa transmititzeko, balio hori parte-hartzaileen ikuspegiarekin aberasteko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak definitzeko. Eman izena orain
Mikroenpresa eta autonomoentzako tresna digitalen erabileran prestakuntza
Hileroko eta doako 2 orduko oinarrizko ikastaroak, EIKTen aplikazioa aztertzeko eta salmentak, zibersegurtasuna nahiz produktibitatea hobetzeko. Eskatu zure lekua eta hitzordua zure aholkulariarekin
Mikroenpresa eta autonomoentzako aholkularitza tresna digitalen erabileraren eta ezarpenaren inguruan
Zure doako aholkulari teknologikoa, zibersegurtasuna hobetu, zereginak automatizatu edo online sal dezazun. Eskatu hemen
Hobetu zure enpresaren konektibitatea, abiadura handiko sare pribatu bat instalatuz edo banda zabal ultralasterreko sarera sartuz
Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana, Europar Batasunak finantzatuta (NextGeneration) Laster
Migratu zure zerbitzu digitalak hodeira haien eskuragarritasuna eta segurtasuna handitzeko
Enpresa eta urte bakoitzeko 50.000 € arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza Euskadiko enpresetako areto teknikoetan edo CPDetan dauden zerbitzuak edo azpiegiturak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko. Laster
Industria Adimendunerako ekipoak eta softwarea erosteko eta berritzeko laguntza
75.000 €-rainoko laguntzak enpresako Hardwarea eta Softwarea erosteko. Fabrikazio aurreratua, Fabrikazio gehigarria, Robotika industriala, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Sistema ziber-fisikoak, Errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins… 2024 epea itxita
Zure enpresa zibererasoetatik edo datu filtrazioetatik babestea
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko dirulaguntzak, Euskadiko enpresen zibersegurtasuna hobetzeko zibererasoen eta informazio sentiberaren lapurreten aurrean, espezializatutako hornitzaileen laguntzarekin. Epea itxita