Filtra tu búsqueda

SOCak (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtapenak

Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana
- Europar Batasunak finantzatua – «NextGenerationEU»

SOCak (Security Operations Center) eta
Ziber arloko ziurtapenak 2024

3,7 milioi euro zibersegurtasuneko laguntzatan, euskal ETEak indartzeko SOCeko zerbitzuak kontratatuz eta kanpoko hornitzaile espezializatuen laguntzarekin zibersegurtasun arloko ziurtagiriak lortuz.

Zibersegurtasun arloko zaintza eta ziurtatzearekin lotutako mekanismo sendoak izatea ezinbestekoa da euskal enpresek eraldaketa digitaletik sortzen diren erronkei modu eraginkorrean erantzun diezaien.

Zibererasoen maiztasuna eta sofistikazioa handitu ahala, enpresek segurtasuneko sistemak ere indartu egin behar dituzte. Eta erronka hori are premiazkoagoa da digitalizazioaren testuinguruan. Izan ere, edozein kalteberatasun helburu maltzurrekin ustia daiteke eta horrek hornidura-katean zein prozesu kritikoen egonkortasunean izan dezake eragina.

Horregatik, SOCak eta Ziber arloko Ziurtapenak Programak enpresako 25.000 € arteko laguntzak eskaintzen ditu zibersegurtasun arloko zerbitzu espezializatuak kontratatzeko eta onartutako ziurtagiriak lortzeko. Horren bidez, euskal enpresen egitura sendotu eta gero eta desafiatzaileagoa den ingurune digitalean enpresen lehiakortasuna bermatu nahi da.


Aprobetxatu hornitzaile espezializatu bat izateko aukera: zure sistemen kalteberatasunak aztertzen eta identifikatzen lagunduko dizu, eta jardunbide egokiak hartzeko eta produktu digitalak, elektronikoak eta softwarekoak ziurtatzearekin zein enpresa-ziurtagiriak lortzearekin lotutako aholkuak emango dizkizu

Epeak

Hasiera data: 2024-10-22
Amaiera data:
2025-06-30, 23:59retan

Bi laguntza-lerro eskaintzen dizkizugu, helburu desberdinekin:

1. lerroa


SOC zerbitzua ETE-etan

Segurtasuneko Eragiketa Zentroetako (SOC) zerbitzuak kontratatzera eta martxan jartzera bideratutako laguntza da. Zerbitzu horiek enpresetako IT/OT azpiegituraren zaintza eta monitorizazioa, portaera edo gorabehera susmagarriak detektatzea eta erantzuna ematea, eta zerbitzu-hornitzaileek ezarritako mitigazio-ekintzak jasotzen dituzte.

Gastuak, gehienez, 12 hilabetez estaliko dira.

2. lerroa


ETE-entzako pentesting eta ziurtagirien zerbitzua

Zibersegurtasun arloko estandar, arau edo eskemaren batean oinarrituta, ziurtagiria lortzeko edo egokitzeko prozesua erraztera bideratutako laguntza.

Jarduera horien artean daude kalteberatasunak pentesting bidez identifikatzea, ziurtagiria lortzeko ekintza-plan bat egitea, sistemak edo prozesuak ebaluatzeko aurre-auditoretzak garatzea, eta auditoretzak garatzeak egitea eta ziurtagiriak prestatzea, jarraipen-auditoretzak barne.

Gastuak, gehienez, 12 hilabetez estaliko dira.

Gure zibersegurtasun-programei esker:

+ 0

Enpresa babestuta

0 milloi

Dirulaguntzatan

0 milloi

Inbertsio mobilizatuta

Zer eskaintzen du?

Egin aurre zure enpresaren eraldaketa digitalari zibersegurtasun arloko aditu onenen laguntzari esker enpresa babestuz

25.000 euro arteko itzuli beharrik gabeko laguntza enpresa bakoitzeko, zibersegurtasuneko inbertsioak ekar dezakeen karga ekonomikoa murriztu ahal izateko.

Horri esker, zibererasoen aurrean zure defentsak indartzeko finantza-baliabideak eskuratu ahal izango dituzu, teknologian eta ziurtagirietan inbertitzea erraztuz, proiektuaren kostu osoa bere gain hartu gabe, zure epe luzeko aurrekontuan eraginik izan ez dezan.

Te proporcionamos financiación para la implementación de medidas avanzadas de seguridad, como los servicios de SOC (Centros de Operaciones de Seguridad).

Los servicios SOC permiten una vigilancia constante de las infraestructuras IT/OT, detectando y respondiendo a posibles amenazas de forma proactiva.

Podrás reducir las brechas de seguridad y asegurar que tu empresa esté mejor preparada para resistir ciberataques, protegiendo tanto sus datos como sus operaciones críticas.

Segurtasuneko neurri aurreratuak ezartzeko finantzaketa eskainiko dizugu; SOC (Segurtasun Eragiketa zentroak) zerbitzuak, adibidez.

SOC zerbitzuek IT/OT azpiegiturak etengabe zaintzea ahalbidetzen dute, mehatxu posibleak modu proaktiboan detektatuz eta horiei erantzunez.

Segurtasuneko arrakala gutxitu eta zure enpresa zibererasoei aurre egiteko hobeto prestatuta egotea bermatu ahal izango duzu, datuak zein eragiketa kritikoak babestuz.

SOC zerbitzuak sistemetan edozein jarduera susmagarri edo irregulartasun modu goiztiarrean detektatzeko diseinatuta daude. Horri esker, zibereraso posibleen aurrean, berehalako erantzuna eman daiteke.

Mehatxuak lehen faseetan identifikatzean eta erantzutean, erasotzaileek epe luzez kalteberatasunak ustiatu ahal izatea saihesten da, inpaktua eta berreskuratzearekin lotutako kostuak minimizatuz.

Gainera, SOCeko kanpo-hornitzaile espezializatuek erabiltzen dituzten mitigazio-ekintzak lagungarriak dira gorabehera horiei bizkor eutsi eta konpontzeko. Hala, datu kritikoak eta enpresetako ezinbesteko prozesu operatiboak babes daitezke.

Zibersegurtasuneko ziurtagiri ezagunak lortzeak (ISO 27001, Segurtasuneko Eskema Nazionala (ENS) edo TISAX, adibidez) arriskuak kudeatzearekin eta informazioa babestearekin lotutako estandar gorenak betetzen dituztela erakusten duen bermea eskaintzen die enpresei.

Nazioartean aitortuta daude ziurtagiri horiek eta bezeroei, bazkideei eta hornitzaileei enpresa horrek bere datu eta eragiketak babesteko beharrezko segurtasun-kontrol eraginkorrak ezarri dituela erakusten die.

Horrek areagotu egiten du merkataritza-harremanekiko konfiantza, eta aukerak ireki ditzake zibersegurtasuna ezinbesteko baldintza den merkatuetan; gainera, bermatu egiten du enpresa bat datorrela datuen babesaren arloan indarrean dauden araudi eta erregulazioekin.

Programak zibersegurtasunean espezializatutako kanpo-hornitzaileen kostuak estaltzen ditu, eta ETE-ek beren segurtasun-sistemak ebaluatzeko eta hobetzeko, konponbide aurreratuak ezartzeko eta prozesuetan edozein kalteberatasun konpontzeko gaitasun handia duten profesionalak dituztela ziurtatzen du.

Gastu horiei aurre egitean, enpresek ezagutza adituak eskura ditzakete kostu osoa beren gain hartu beharrik gabe. Horri esker, zibersegurtasuna modu eraginkorrean indar dezakete, sektoreko espezialista onenen laguntzarekin.

Laguntza integrala

  • Zibersegurtasuna hobetzeko, prebentziotik hasi eta berehalako erantzuneraino.
  • Zibersegurtasuneko ziurtagiri zorrotzenak lortzeko.
  • Prozesu osoan laguntza emango dizun hornitzaile espezializatu bat kontratatzeko.

Hardwarea eta softwarea

  • Arau batera egokitzeko prozesuan aurrera egiteko edo zibersegurtasuneko ziurtagiri bat lortzeko beharrezkoak diren hardware- eta software-gastuak diruz lagundu daitezke.
  • Dirulaguntzarako onartutako gehieneko aurrekontuaren % 80 artekoa izan daiteke.

3,7M € laguntzatan

  • Deialdi honen kontu-saila ia 3,7 milioi eurokoa da, enpresen eskaerei erantzuteko.
  • Enpresa bakoitzak 25.000 euro jaso ahal izango ditu itzuli beharrik gabeko laguntzatan.
Norentzat da?

Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat

  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
  • Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.

 

Zibersegurtasun arloko zerbitzu espezializatuetan eta aholkularitzan egindako inbertsioa diruz laguntzen dugu

Diruz lagun daitezkeen proiektuen tipologia

Laguntza integrala Euskadiko ETE-ei zibersegurtasun arloko zaintza- eta ziurtapen-mekanismo sendoak ezartzeko

  • IT/OT azpiegituraren zaintza eta monitorizazioa.
  • Jokabide edo gertaera susmagarriak detektatzea eta haiei erantzutea.
  • SOC zerbitzuen hornitzaileek bideratutako mitigazio-ekintzak.
  • Ekintza-plana definitzea zibersegurtasuneko ziurtagiri bat lortzeko.
  • Aurre-auditoretzak egitea, ziurtatu beharreko sistema edo prozesuen egoera ebaluatzeko.
  • Pentesting Zerbitzua: ahulguneen identifikazioa eta sistema informatiko edo sare baten segurtasunaren ebaluazioa.
  • Ziurtagirien auditoretza-prozesua, ziurtagiria ematea eta jarraipenaren auditoretza egitea.
  • Zibersegurtasun arloko ziurtapen-arauak bete ahal izateko beharrezko hardwarea eta softwarea eskuratzea (gehienez proiektuaren aurrekontuaren % 80).

Kontuan hartzen diren arau, eskema eta estandarren artean hauek daude:

  • ISO 27001 o ISO 27701
  • Europrivacy
  • IEC 62443
  • Segurtasuneko eskema nazionala (ENS)
  • UNECE/R155
  • TISAX
  • ISO 22301
  • (UE) 2019/881 araudia
Gastu hautagarriak

Gastuen % 75eko eta 25.000 eurora bitarteko dirulaguntza emango dizugu zibersegurtasuneko zure proiektuak sustatzeko

Gehienez 12 hilabetez estaliko dira gastuak, proiektua hasten denetik aurrera zenbatzen hasita.

Laguntza-eskaera aurkeztu aurretik sortu edo fakturatutako gastuak ere onartuko dira, proiektua 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi bada.

Edonola ere, proiektua amaitzeko gehieneko epea 2026ko martxoaren 31 izango da.

SOC zerbitzuak martxan jartzera eta funtzionamenduan izatera bideratutako eta kanpoko enpresek egindako gastuak estaliko dira.

Ez dira sartuta egongo eskatzaileak berak egindako lanak.

Zibersegurtasuneko estandar, arau edo eskema batekin lotutako ziurtagiria lortzera edo horretara egokitzera bideratutako aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastuak barne hartzen dira.

Kanpoko enpresek egindako gastuak bakarrik estaliko dira. Ez dira inolaz ere gastu eta inbertsio hautagarriak izango eskatzaileak berak egindako lanak.

Gainera, arau horretara egokitzeko edo ziurtagiria lortzeko prozesuan aurrera egiteko beharrezkoak diren hardware/software arloko gastuen eta/edo inbertsioen % 80 arte estaliko dira.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

12 hilabete proiektua hasten denetik, nolanahi ere, 2026ko martxoaren 31 baino lehen. Proiektua egiteko epea luzatu egin daiteke justifikatutako arrazoiengatik, betiere ez badie Berreskuratze Planaren helburuei eta hirugarrengoei eragiten. Luzatzeko, enpresak luzapena eskatu eta justifikatu beharko da, baina ezingo da inolaz ere 2026ko martxoaren 31 baino gehiago luzatu.

SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko ziurtapenak honela ordaintzen dira:

  1. Ordainketa bakarra:
    Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordaintzen da, enpresa onuradunak likidazio-eskaera eta eskatutako justifikazio-dokumentazio guztia behar bezala aurkeztean.
  2. Dokumentazioa aurkeztea:
    Erakunde onuradunak justifikatu beharko du proiektuaren baldintzak bete dituela, eta, horretarako, fakturak, ordainketen egiaztagiriak eta egindako lanak egiaztatzen dituen memoria teknikoa eman beharko ditu.
  3. Baldintzak egiaztatzea:
    Ordaindu aurretik, enpresa onuradunak egiaztatu beharko du bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela.

Ordainketa zuzenean egingo da enpresak eskaera-prozesuan adierazitako bankuko kontuan, dokumentazioa aztertu ondoren.

Likidazio-eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

  1. Fakturen kopia:
    Gastu eta inbertsio hautagarriena, aholkularitzako, ingeniaritzako, hardwarearen eta softwarearen kostuak ondo zehaztuta.
  2. Ordainketen ziurtagiriak:
    Gastuak behar bezala ordaindu direla egiaztatzeko erakunde finantzarioak igorritako ordainketen ziurtagirien kopia.
  3. Memoria teknikoa:
    Erakunde hornitzaileak egindako txostena, egindako lanak egiaztatzeko, exekutatutako jarduerak, konpondutako arazoak, lortutako helburuak eta jatorrizko proiektuarekin izandako edozein desbideratze adieraziz. Horrez gain, ebidentzia-dokumentuak entregatu beharko dira (pantaila-argazkiak, argazkiak, etab.).
  4. Finantza-erakundearen ziurtagiria:
    Dirulaguntzaren onuradunaren izenean dagoen bankuko kontuaren titulartasuna eta zenbakia (IBAN) egiaztatzen duen dokumentua, ordainketa egiteko.
  5. Funts gehigarrien egiaztagiria:
    Proiektua beste funts propio edo dirulaguntza propio batzuekin finantzatu bada, baliabide horien jatorria eta diruz lagundutako jardueretan egindako ezarpena egiaztatu beharko da.

Dokumentazio hori ezinbestekoa da jasotako funtsak dirulaguntzan ezarritakoaren arabera erabili direla justifikatzeko eta dirulaguntza ordaintzeko.

Ez, araudiak ezartzen du enpresa onuradun bakoitzak dirulaguntza bakarra jaso dezakeela, 25.000 eurokoa gehienez ere, proiektua dirulaguntza-lerro baten zein bien barruan egon (SOC eta Ziurtagiriak).

Hortaz, ezin dira hainbat proiektu bereizi aurkeztu programara. Enpresak proiektu bakarrean jarri behar ditu bere ahaleginak eta bi ildoen barruko jarduketak uztartu ditzake, baina eskaera bakarraren barruan.

Diruz lagundu daitekeen gastu bakoitzeko proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa (BEZik gabe).

Horrek esan nahi du proiektuak muga hori gainditzen badu, enpresak hiru eskaintza lortu eta aurkeztu beharko dituela gutxienez zerbitzua kontratatu edo ondasunak eskuratu aurretik, efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera aukeratzen dela bermatzeko.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Eskuratu orain zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzeko laguntzak

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

SOCak (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtapenak programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.

Lotutako laguntzak

Zure Ciberseguridad-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu