Up! Euskadi
Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemaren Plataforma interaktiboa
Spri Taldearen bitartez, Eusko Jaurlaritzak Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemari buruzko onlineko datu-base propio bat abiarazi du, ekintzailetza sustatu nahirik lurraldeko enplegua, aberastasuna eta berrikuntza sortzeko funtsezko neurri gisa.
Up!Euskadi plataforma berriak, machine learning-eko eta datuen ingeniaritzako teknologia berritzaile batean oinarrituta dagoenak, informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna emanaz startupei eta Ekosistemako eragile guztiei, eta Euskadi ekintzailetzako Hub aurreratu gisa posizionatuz.
Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako eragileek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila balioan jarri, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.
Lankidetzan garatu da Dealroom-ekin, ekosistema teknologikoei buruzko datuen Europako eta munduko inteligentzia-hornitzaile nagusiarekin. Eta ikuspegi global bat ematen du ekosistemari, bere bilakaerari eta inplementatutako politiken inpaktu errealari buruz.
Oinarrizko inteligentzia-iturri bat, beharrezko konexioak sustatuko dituena startupak garatzeko eta sektore artean ezagutzak trukatzeko.
Ezagutu ekintzailetzako eta startupen nazioarteko erreferentziazko ekosistemari buruzko datu gehiago 4YFN 2025en
Euskadi – Basque Countryk erakusketarako gunea izango du 4YFN 2025en, Bartzelonako Mobile World Congresseko startupentzako erreferentziazko azokan. 8.1B11 standean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 16 startupek besteak beste gai hauekin lotutako soluzio berrritzaileak aurkeztuko dituzte: Clean Energy & Sustainability, Health Tech, Sports Tech eta Intelligent Industry.
Honako startup hauekin jarri ahal izango zara harremanetan:
Aresar Manufacturing & Sales
Clean Energy & Sustainability
Bizkaia
Ekintzailetza-ekosistemaren datuak
+0
Enpresa, oinarri teknologikoa edota berritzailea dutenak
+0
Langile azken 8 urteetan
+0 M€
Fakturazio-bolumena ekosisteman
%0
dira B2B ikuspegia duten startupak

Euskal ekosistema ekintzaileak eskualdeko ekonomia sustatzen du 7.100 enplegu baino gehiagorekin eta 828 milioiko fakturazioarekin
Ecosistema Startup-ek duela gutxi aurkeztutako Euskadiko enpresa teknologiko eta berritzaileei buruzko 2024ko txostenak egoera dinamikoa eta hedatzen ari dena erakusten du.Euskadik 698 enpresa teknologiko ditu; horietatik 311 startupak dira, 111 scaleupak eta 276 ETEak. Sailkapen hori Starupen Legean ezarritakoaren arabera egiten da, eta ENISAren babesarekin. Txostenak Eusko Jaurlaritzaren Up!Euskadi plataformaren laguntza jaso du, zeinak startupak monitorizatu, identifikatu eta sustatzen...Irakurri gehiago

Nagusi Intelligence Centerrek Startup eta Enpresen Gidaren hirugarren edizioa abiarazi du sektoreko 63 erakunderekin
Dokumentuak bost ataletan sailkatzen ditu: Herritartasun Aktiboa, Osasuna eta Ongizatea, Osasun...
Irakurri gehiago
Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak Euskadiren sendotasuna berretsi du; mila enpresa emergentetik gora ditu eta 130 inbertitzaile aktibo baino gehiago
Euskal startupen balioa, guztira, 1.500 M€ baino handiagoa dela kalkulatzen da. Funts aktiboen...
Irakurri gehiago
Euskadi erreferentziazko ekosistema ekintzailea da, eta kultura ekintzailea sustatzeko erronka garrantzitsuak ditu
Euskal ekintzailetza ekosistema estatuko rankingaren buru da beste urte batez, eta lortutako...
Irakurri gehiago
Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren egoerari buruzko lehenengo txostena
Euskadin, 1.000 enpresa teknologiko emergente baino gehiago daude; oro har, 8.000 pertsonari baino...
Irakurri gehiago
Euskadi Teknologian Ekiteko Hub gisa indartu da, 2022an 1.000 startup baino gehiago izatera eta 100 milioi euro inbertitzera iritsi baita
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, Euskadiko BIC zentroen sarearekin elkarlanean, Euskal Ekintzailetza...
Irakurri gehiago
Silver Economy: Zilar Ekonomiaren Bizkaiko startup eta enpresen Aida
Biztanleria aktiboa, osasuna eta ongizatea, osasun asistentziala, iraupen luzeko zainketak eta...
Irakurri gehiago
Emakume gehiago enpresen buru Euskadin
Emakumeen ekintzailetzaren aurrerapen garrantzitsuak, bere paper eragile-sozioekonomikoa...
Irakurri gehiago
Eraldatzeko eta hazteko ekintzailetzaren ekosistema
Euskal erakundeok tinko sinesten dugu jarduera ekintzailean, gure ekonomia eraldatzeko ezinbesteko...
Irakurri gehiago
Barnekintzailetza Euskadin: 2022 Empresa Ekintzaileentzako Gidaliburua
Gidaliburu honen helburua da negozio berrien garapena sustatzea euskal enpresen gaitasunetatik...
Irakurri gehiagoUp! Euskadik eskaintzen dizu
Up! Euskadi plataforma berriak informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna ematen die startupei eta ekosistemako eragile guztiei, eta ekintzailetza aurreratuko Hub gisa posizionatzen du Euskadi.
• Aurkitu kolaboratzeko aproposak izan daitezkeen enpresak.
• Aukeratu bazkide onenak enpresa kopuru handi baten artean.
• Aurkitu enpresak sektore, tamaina, profesional-mota eta teknologiaren arabera.
Aurkitu zure startuparen fase guztietarako esanguratsuak izan daitezkeen inbertitzaileak Matching tresnarekin.
• Euskal startupen ikuspegi xehea, lurralde, sektore, teknologia edo negozio-ereduen arabera sailkatuta.
• Eragileei eta euren ekimenen inpaktuari buruzko ikuspegi orokorra.
• Ekosistemako enpresa baloratuenen informazioa.
• Azken inbertsio-errondei buruzko informazioa.
Laguntzak, funtsak, tutoretza, haztegi edo azeleragailuak, laguntza eta babesa, lege-aholkularitza, prestakuntza, teknologiak probatzeko laborategiak.
Esaiguzu zertan lagun zaitzakegun, eta lagunduko dizugu.
Informazio- eta joera-iturria, erabakiak hartzeko. Up!Euskadik laguntza ematen die inbertitzaile profesionalei, enpresei nahiz eragileei euskal startup berritzaileenak aurkitzeko eta haien jarraipena egiteko.
Zutaz mintzo (gara), zure produktu berriez, aliantzez edo aurrerapen teknologikoez. Dagoeneko 20.000tik gora harpidek jasotzen dute Euskadiko startupen informazioa, eta enpresek jasotzen duten klik kopurua egunero doa gorantz.

Startup hauentzat
- Ikusgarritasuna irabazi nahi dutenentzat, balizko inbertitzaile eta bezeroek erraz aurki ditzaten.
- Bezero, inbertitzaile eta bazkide bila dabiltzanentzat, zeren tresnak iragazki indartsuak eta kontsultak baliatzen baititu ekosistemako player garrantzitsuenak aktiboki bilatzeko.
- Proiektua eskalatzeko inbertitzaile bila dabiltzanentzat.
- Enpresa gorakorren talentu-radar globalean kokatu nahi dutenentzat.
Enpresa eta inbertitzaile hauentzat
- Startupak identifikatu nahi dituztenentzat: bilaketa-motor indartsu bat erabiliz, startupek eskaintzen dituzten konponbideak identifikatu eta ezagutzen dituzte, konponbide horien bidez berrikuntza teknologikoak txertatzeko euren produktu eta prozesuetan.
- Ikusgarritasun handiagoa lortu nahi dutenentzat: startupek eta ekosistemako gainerako eragileek erraz aurkituko dute elkar.
Ekosistemako eragile hauentzat
- Euren ikusgarritasuna handitu nahi dutenentzat, ekosistemako eragile garrantzitsu izateko eta startupei ematen dieten laguntza nahiz euren ekimenen inpaktua balioan jartzeko.
Up! Euskadiren emaitzak
%85
dira Euskadiko haztegi publikoen (BIC) sarearen laguntza jaso duten oinarri teknologiko edota berritzaileko enpresa gorakorrak
3/4
Ekintzaile programaren bidez sortu dira, zeinak, 10 milioi euroko dirulaguntzak emateaz gain, 55 milioi euro inguru mobilizatu baititu.
+80
garatu ahal izan dituzte proiektu teknologikoak Corporate garrantzistuenekin BIND 4.0 ekimenaren bidez
180M€
mobilizatu ditu Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemak azken 3 urteetan
5 arrazoi Up!Euskadin alta hartzeko
- Bezero, finantzatzaile eta inbertitzaileen radarrean kokatuko zara.
- Beste inork baino lehen jakingo duzu zeintzuk diren startupentzat eskaintzen diren baliabideak.
- Zure proiektua sustatuko duzu 20.000 enpresa baino gehiagotara iritsiz.
- Kolaboratzeko bazkideak aukeratuko dituzu.
- Zure merkatuko joerak ezagutuko dituzu.

Zalantzak argitu
Kargatzen...
Euskadiko Ekintzailetza Aurreratuko Hub-aren parte izan nahi duzu?
Startup, ekosistemako inbertitzaile edo agentea, interesatzen bazaizu... idatzi iezaguzu! Edo hartu alta zuzenean hemen
Euskadi ekintzailetza teknologikoko hub garrantzitsu bat da, zeinetan badiren oinarri teknologikoko 900dik gora enpresa berri eta nazioarteko ekintzailetza-programa batzuk, gai direnak mundu osoko startup onenak erakartzeko balio erantsi handiagoko irtenbideak garatu ditzaten.
Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, Up!Euskadi marka indartu du plataforma berri hau sortuz. Plataforma hau proiektu kolaboratibo bat da eta, gainera, Euskadiren egungo panorama teknologikoaren irudi xeheago bat eskaintzen du.
Horri esker, zehaztasun eta gardentasun handiagoa lortzen da datuetan, euskal ekosistemaren konektagarritasuna hobetzen da, eta Euskadi etorkizun handiko Hub gisa posizionatzen da teknologia eta berrikuntza arloetan.
Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Aurkeztu zure startupa euskal industriaren erronka sektorialei aurre egiteko
BIND egitasmoaren ekimen publiko-pribatu berri bat da, industriako Klusterren Dinamizaziorako Erakundeen (KDE) laguntzarekin sortua. Helburua da startupak ETEetara hurbiltzea, euren eraldaketa digitala azkartzeko eta euren erronka teknologikoei aurre egin eta konponbidea emateko. Eskatu hemen
Industria arloko startup sortu berrientzako finantzaketa
250.000 €-rainoko maileguak oinarri teknologikoa edo berritzailea duten enpresa berrientzat, gutxienez 3 lanpostu sortzen badituzte 3 urtean. Eskatu hemen
Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Euskadiko eragile ekintzaileen arteko lankidetzaren eta koordinazioaren sustapena
Euskadiko ekintzailetza-ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuentzako laguntza, eragile guztien arteko sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortzeko. Laster
Inpaktu handiko ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko bultzada
Itzuli beharrik gabeko 100.000 €-rainoko dirulaguntza, EAEko Startupek beren proiektu berritzaileak sustatzeko aukera izan ditzaten, talentua kontratatuz eta beren enpresa-plana abian jarriz Epea itxita
Negozio-ideiaren sorreratik startup-a martxan jarri arteko laguntza
18 hilabeteko laguntza, enpresa-ideia BIC batean umotu dadin. Ideia Negozio-plan bideragarri batekin bukatzen bada eta enpresa berri bat sortzen bada, maileguak eskuratu ahal izango dira baldintza abantailatsuetan. Epea itxita