Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.
Interesatzen zaigu zure proiektua, eta badakigu hainbat enpresari ere interesatzen zaiola. Utzi zu hobeto ezagutzen, eta geuk lagunduko dizugu zure enpresa posizionatzeko kanal eraginkorrenak bilatzen.
Inpaktu handiko sustapenak zure enpresarentzat.
SPRIkomunikazioa:
“Informazioa zaintzen dugu, bai gurea eta bai zuri buruz ematen duguna”.

Posizionatu zure proiektua
Lehenagotik interesatzen zaizkizun ingurune segmentatuetan

Azkarra da
Eta komunikazioaren inpaktua oso garrantzitsua.

Bai orain, eta bai nobedadeak dituzunean
Ongi ezagutzen ditugu gure enpresak, eta badakigu zer jaso nahi duten
Euskal enpresa-sarearen erreferentziazko kanalak
SPRI Taldearen helburua da euskal enpresen lehiakortasuna ezagutarazi, babestu eta bultzatzea gero eta globalizatugoa den testuinguru batean. Komunikazio-taldean bizkor lan egiten dugu, eta egunero eguneratzen dugu enpresa-sareari, berau osatzen duten sektoreei eta enpresen kezka eta beharrei buruzko gure ezagutza.
Ezagutza horri esker gai gara eragina izateko enpresa bakoitzari interesatzen zaizkion segmentuetan. Gure kanal digitalak bozgorailu indartsuak dira. Eta gure tresnak erreferentziazko puntuak dira euskal enpresa-sarearen sendotasuna ikusarazteko; espazio komertzial batzuk dira, non enpresa-ekimen berriek eta sendotzen eta hazten ari diren negozio guztiek aukera duten euren burua ezagutarazteko.
SPRI Taldeak, bere ezagutza, irismen eta itzalari esker, erreferente izan nahi du euskal enpresentzat. Gure webgune nagusiak 30.000 bisitari baino gehiago izaten ditu hilean, bestalde, badugu 60.000tik gora harpide dituen newsletter bat, eta baita ere jarraitzaile ugari dituzten sare sozialak, zehazki, 14.500 Linkedin-en eta 15.000 gainerako sareetan.
Horra enpresa-ekosistemako enpresek eta beste eragile batzuek gugan jartzen duten konfiantzaren erakusgarri bat, eta konfiantza hori da, hain zuzen, guri sinesgarritasuna ematen diguna.
Dauzkagun kanal guztiekin posible dugu zure enpresaz mintzatzea elkarrizketa, bideo, albiste, hitzaldi eta webinar-en bidez, betiere kontuan hartuz zure premiak eta baita ere zuretzat potentzial eta interes handiena duten segmentuetara iristeko modu aproposena. Gainera, enpresa arloko gaiekin dugun afinitatea dela medio, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Google eta beste bilatzaile batzuentzat, gure domeinuaren itzalari eta garrantziari esker. Horrela, zure webguneko trafikoa handitzen eta bere SEO posizionamendua bultzatzen laguntzen dizugu.
60.000tik gora
lagunek -enpresa arlokoek- jasotzen dituzte gure buletinak
+ 35.000
bisitari blogean hilero
+20.727
jarraitzaile Linkedin-en, eta 10.000 jarraitzaile baino gehiago gure kanal sozial espezializatu bakoitzean
+12.000
bezero leialduk gure buletinetako jakinarazpenak irakurtzen dituzte astero
Zure enpresari buruz hitz egiteko arrazoi nagusiak
- Zeure burua ezagutaraziko duzu, dohainik eta gure kanal espezializatuen bitartez. Badakizu zeintzuk diren?
- Gure newsletter-arekin bakarrik 60.000 harpidedun baino gehiagorengana iristen gara.
- Mintzo zaitez zutaz, bai orain eta baita ere nobedadeak dituzunean.
- Zure jarduera-arloan interesatutako enpresek bakarrik jasoko dute zure proiektuari buruzko informazioa. Eta jarraitzen bagaituzu, ikusiko duzu euskal enpresen komunitate handi bat garela.
- Elkarrizketak, bideoak, albisteak, hitzaldiak edo webinar-ak. Zein formatu erabili nahi duzu zure enpresaren informazioa zabaltzeko?
-
SEO ona indar horren zati bat hizpide ditugun euskal enpresei transmititzeko.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Nahi duzu zure enpresaz mintzatzea SPRI Taldearen komunikazio-kanaletan?
Idatziguzu inprimaki honen bidez nahi baduzu zutaz mintza gaitezen, edo zure proiektu eta lorpenez, edo, besterik gabe, nahi baduzu esan dezagun hemen jarraitzen duzula, beti bezala, zure bezeroentzako lanean.
Hitz egin nahi duzun proiektuari buruzko informazio pixka bat sartzeak zutaz arinago hitz egiteko aukera emango digu.
Zure Berrikuntza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Prozesuak eta produktuak hobetzeko teknologia digital eta jasangarrietara hurbiltzeko programa
Murgiltze-jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak, abangoardiako teknologiek enpresetan dituzten aplikazio garrantzitsuenei buruzko denbora errealeko erakustaldiekin. Galdetu hemen
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak
B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen
Berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko laguntzak
Euskadiko ETE industrialen eta industriari lotutako zerbitzuen lehiakortasuna, espezializazioa eta dibertsifikazioa sustatzen duten berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko laguntzak Laster
Teknologia digital eta jasangarriak baliozkatu eta probatzeko konexio sare hoberena
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ekintza-plan bat egiteko, bere bitartez posible izan dadin teknologiak barneratzeko gaitasuna hobetzea eta teknologia horiek txertatzeko probak egitea. Epea itxita