Arantxa Tapia sailburua eta eta Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia.
Albisteak 17 otsaila, 2021

Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa Txiki eta Ertainentzako 68 laguntza-programa, 430 milioi euroko aurrekontuarekin

  • Otsailaren 24an, 25ean eta 26an egingo diren informazio-jardunaldi telematikoetan ezagutu ahal izango dituzte enpresek programa bakoitzaren xehetasunak

  • Programa horiek lagungarriak izango dira Eusko Jaurlaritzaren ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko lehentasuneko helbururako, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna sustatzearen bidetik

  • Laguntzen % 40 ikerketa, garapen eta berrikuntzako (I+G+b) programetara bideratuko dira

 

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2021eko laguntza-plana aurkeztu du. Plan horrek 68 laguntza-programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen jasangarriari.

Pandemiak, 2020an, % 9,5eko jaitsiera eragin du Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomian, eta langabezia-tasa % 11,20koa izan da bertan. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen Saila lanean ari da ekonomia suspertzen eta enplegua sortzen laguntzeko, gobernuaren helburuen jarraibideen arabera.

Laguntzek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatu nahi dute, eta bertako ETEek laguntza horietako asko ezagutzen dituzten arren, badira alderdi berritzaile eta aipagarriak ere, adibidez: ikerketarako ekipamendua eskuratzeko eta eguneratzeko Azpitek laguntza berriak; reshoring- eta dibertsifikazio-programa berriak; nazioartekotzeko bekak berraktibatzea eta handitzea; tokiko produktua garatzeko eta bultzatzeko laguntzak; edo klima-aldaketari erantzuteko laguntzak.

Arantxa Tapia sailburuak eta Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusiak diru-laguntzen katalogo osoa aurkeztu dute, eta otsailaren 24an, 25ean eta 26an egingo diren jardunaldien berri eman dute. Jardunaldi horietan, enpresek laguntza-ildo bakoitzaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte, eta beren premietara hobekien egokitzen dena aurkitu ahal izango dute.

Helburuetako bat pandemiaren ondorioak jasaten ari diren enpresei laguntzea bada ere, laguntza horien funtzio nagusia da sortzen ari diren aukera berriak baliatzeko gai diren proiektuak bultzatzea; hartara, 433 milioi euro baino gehiagotik, laguntzetarako aurrekontuaren % 40 I+G+b programetara bideratuko da. Gainera, eraldaketa digitaleko, ekintzailetzako, industria-garapeneko, nazioartekotzeko, ekonomia zirkularreko, trantsizio energetikoko edo elikagaien industriako proiektuak ere lagundu nahi dira, besteak beste.

Laguntza-programez gain, Jaurlaritzak urteko informazio-katalogo berrian funtsen bi lerro eta beste zerbitzu batzuk sartu ditu, Euskadiko enpresa txiki eta ertainen garapenean eta lehiakortasunean ere laguntzen dutenak.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatuta, sozietate publiko guztiak (SPRI Taldea, EEE, IHOBE, URA, HAZI FUNDAZIOA eta ELIKA) elkarrekin lan egiten ari dira laguntzei buruzko informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guztietara irits dadin eta, hartara, laguntzak eskuratu ahal izan ditzaten.

 

Online jardunaldiak

Otsailaren 24an, Teknologia, Berrikuntza eta Ekintzailetza: Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, bere arloko zenbait zuzendarirekin batera, azalduko ditu  ikerketako, berrikuntzako, transformazio digitaleko eta ekintzailetzako programak. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoa Europako berrikuntza-gune bihurtzea, enpresa teknologikoen sorrera % 10 handitzea eta Euskal Autonomia Erkidegoa kokatzea tokiko industriarekin lankidetzan arituko diren nazioarteko startup-en ekosistema eragile gisa.

Otsailaren 25ean, Industria, Energia eta Ingurumena: Javier Zarraonandia Industriako sailburuordeak eta Amaia Barredo Ingurumeneko sailburuordeak, saileko beste arduradun batzuekin batera, aurkeztuko dituzte industria-garapenerako, nazioartekotzerako, energia-efizientziarako, energia berriztagarrietarako eta ingurumenerako laguntzak. Programa horien helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak barne-produktu gordinaren % 40ra iristea, baita enpresen nazioartekotzea COVIDaren egungo nazioarteko testuingurura egokitzea eta energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izan dadin lortzea ere.

Gainera, lortu nahi da berotegi-efektuko gasen emisioa % 30 murriztea, hondakinen sorrera jaistea, hondakinen balorizazioa eta berrerabilera areagotzea, ingurumen-estrategia zeharkako politika gisa ezartzea eta uraren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-adierazleak hobetzea, biodibertsitatearen defentsa eta errespetu handiagoa lor dadin.

Otsailaren 26an, Lehen Sektorea eta Landa-garapena eta Itsasertza:   Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak aurkeztuko ditu lehen sektorerako, elikagaien industriarako eta jasangarritasunerako laguntzak. Programa horiei esker, elikagaien ekoizpena handitu nahi da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta lurralde-oreka handiagoa bermatu, landako eta itsasertzeko guneetan bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea eskainiz.

Honako esteka honetan eman daiteke jardunaldi horietarako izena: https://agenda.spri.eus/laguntzak/

 

Lotutako albisteak

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Industria  Defendatzeko  Taldeak  Euskadiko  industriari  laguntzeko  lehen  neurria  onartu  du

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du

Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Haizea  Wind  Groupek  bere  hazkundea  sendotu  du,  2024an  371  milioiko  salmentekin  eta  18  milioiko  irabaziekin

Haizea Wind Groupek bere hazkundea sendotu du, 2024an 371 milioiko salmentekin eta 18 milioiko irabaziekin

Haizea Wind Groupek, gainera, 2025ean hazkundea sendotzea aurreikusten du, kontratatutako eskaera zorroari esker

Mikel  Jauregi:  “Mundu  mailan  zabaltzen  ari  den  ziurgabetasunaren  aurrean,  Euskaditik  multilateralismoaren  aldeko  apustua  egiten  dugu”

Mikel Jauregi: “Mundu mailan zabaltzen ari den ziurgabetasunaren aurrean, Euskaditik multilateralismoaren aldeko apustua egiten dugu”

"Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da"

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.