Albisteak 21 uztaila, 2020

Eusko Jaurlaritzak 14 I+G proiektu babestu ditu koronavirusari buruzko ikerketa industrialerako

Covid 19 delakoaren aurka borrokatzeko ezohiko laguntzak 600.000 euro dira, eta osasun-larrialdiak eragindako ondorio sozio-ekonomikoak berreskuratzen laguntzeko eta ikerketa sustatzeko onartutako premiazko neurrien parte dira.
  • Covid 19 delakoaren aurka borrokatzeko ezohiko laguntzak 600.000 euro dira, eta osasun-larrialdiak eragindako ondorio sozio-ekonomikoak berreskuratzen laguntzeko eta ikerketa sustatzeko onartutako premiazko neurrien parte dira.

 Gobernu Kontseiluak, gaur, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eskatuta, Covid 19-aren aurka borrokatzearekin lotura duten I+G proiektuak finantzatzeko zuzeneko dirulaguntzen baimena onetsi du. Laguntza-lerroa Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzak sustatu du.

Koronabirusari buruzko ikerketa-proiektuentzako zuzeneko dirulaguntzek Covid19-aren Aparteko Funtsaren babesa dute; funtsa Eusko Jaurlaritzak onetsi zuen, aurtengo martxoaren 24an, Euskadik bizi duen osasun- eta ekonomia-krisiaren aparteko egoerari aurre egiteko.

Honenbestez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zenbait enpresari eta agenteri zuzeneko dirulaguntza eman die, koronabirusaren aurkako borrokari buruzko oinarrizko ikerketarako eta industria-ikerketarako 14 I+G proiektu finantzatzeko, bai eta osasun-larrialdiaren ondoriozko efektu sozioekonomikoak arintzeko eta berreskuratzeko ere.

Ikerketak eginkizun erabakigarria du, besteak beste: birusa detektatzeko eta diagnostikatzeko proiektuak abian jartzea, antibiralak garatzea, babes-ekipo berriak garatzea eta txerto posibleak garatzea, bai eta osasun-arloko profesionalentzat diagnostikorako eta segimendurako tresna digitalak garatzea ere, esaterako euskal enpresetan deseskalada seguruagoa eta jasangarriagoa eduki ahal izateko datuen analitikarako eta monitorizaziorako tresnak. Eremu horretan I+Gri ematen zaion laguntzak neurri handi batean erabakiko du datozen hilotan gure gizarteak duen etorkizuna.

Pasa den martxoaren 24an, Covid 19-aren ondoriozko osasun-alarman, Eusko Jaurlaritzak onetsi zuen aparteko laguntza ematea, milioi bat eurokoa, ikerketarako eta garapenerako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa eta agenteei zuzendutako zuzeneko laguntzen bidez. Ikerketa-gaien proposamenak jaso eta aztertu ondoren, “premiaren, beharraren eta aukeraren hurrenkerari jarraikiz”, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzako Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak erabaki du Covid-19aren Aparteko Funtsa 600.000 euroko partida batekin osatzea.

Gaurko Gobernu Kontseiluan, enpresa, agente eta proiektu onuradunen zerrenda onetsi da, bai eta dirulaguntzen zenbatekoaren banaketa ere.

 

PROIEKTUAKIKERKETA MOTA eta laguntzaren %ERAKUNDE ONURADUNAKDIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
COVID-19-AREN AURREAN NORBANAKO SEROPOSITIBOAK IDENTIFIKATZEKO TEST SEROLOGIKO ESKALAGARRIAK GARATZEA ETA BALIOZTATZEA

(bG-COVID)

Oinarrizko ikerketa (% 100)CIC BIOGUNE BIOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBORAKO ZENTROA ELKARTEA (G95229142) 

 

 

 

130.000,00

COVID19-IKERLAN-GAILU MEKATRONIKOAK

(COVID_ME)

Oinarrizko ikerketa (% 100)IKERLAN S. COOP. (F20079828) 

15.019,52

COVID-19-AK ERAGINDAKO ARNAS DISTRESA DUTEN PAZIENTEETAN HC016 PRODUKTU ZELULARRAREN SEGURTASUNA ETA ERAGINKORTASUNA BALIOESTEKO 1/2 FASEAREN AZTERLAN KLINIKOA.

(COVIDCEL)

Industria-ikerketa (% 50)HISTOCELL SL (B95317749) 

90.000,00

covid19-aren kasuetan tresna digital baten eta osasun-arloko profesionalen bidez eginiko diagnostiko eta segimendu telematikoa (D&S-COVID19)

(D&S-COVI)

 

Industria-ikerketa (% 50)E PROCESS MED SL (B01564764) 

60.000,00

METODOLOGIAK ETA BIG DATA TRESNAK COVID-19-AREN DATU KLINIKO ETA EPIDEMIOLOGIKOAK INTEGRATZEKO, PRESTATZEKO ETA USTIATZEKO

(OSAC)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

 

VICOMTECH CENTRO DE TECNOLOGIAS DE INTERACCION VISUAL Y COMUNICACIONES FUNDAZIOA (G75051912)66.021,06
TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA (G48975767)66.000,55
IKERLAN S. COOP. (F20079828)66.024,24
HIDROXIKLOROKINA + AZITROMIZINAREN ERAGINKORTASUNA COVID-19-AGATK OSPITALERATU DIREN PAZIENTEETAN

(AZIT)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

BIOARABA OSASUN-IKERKETAKO INSTITUTUA (G01573146)61.924,20
COVID-19-AREN AURREAN antigeno immunogeniko biralarekiko gainesposizioagatik sortutako ANTIGORPUTZAK DETEKTATZEKO TEST LASTERRA GARATZEA

(ARINTEST)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

GAIKER FUNDAZIOA (G48870380)87.708,88
CIC BIOGUNE BIOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBORAKO ZENTROA ELKARTEA (G95229142)35.231,26
covid-19-a detektatzeko PCR-AREN alternatiba gisa alnplifikazio isotermikoaren eta detekzio elektrokimikoaren bidezko kit genetiko ultra-sentikorra eta lasterra

(LAMP-C19)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

GAIKER FUNDAZIOA (G48870380)76.777,25
TEKNIKER FUNDAZIOA (G20545729)50.799,24
COVID-19-A DIAGNOSTIKATZEKO ETA EUSTEKO SISTEMA OPTIMIZATZEA

(OptiDiC)

 

Industria-ikerketa (% 50) 

IBERMATICA SA (A20038915)

75.000,00
SARS-CoV-2-REN AURKAKO ANTIGORPUTZEN DETEKZIO LASTERRERAKO PLATAFORMA NANOTEKNOLOGIKOAK: IMMUNITATEAREN GARAPENAREN DIAGNOSTIKOA ETA EBALUAZIOA

(Nano-CoV)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

 

BIOMATERIALETAKO IKERKUNTZA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA (G20788840)

90.000,00
ANTIGORPUTZEN ETA ANTIGENOEN MICROARRAY-AK GARATZEA, COVID-19-AREN DIAGNOSTIKORAKO ETA AZTERLAN EPIDEMIOLOGIKORAKO PLATAFORMA GISA

(Biochip)

 

 

 

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

 

 

BIOMATERIALETAKO IKERKUNTZA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA

(G20788840)

104.123,38
BIODONOSTIA INSTITUTUA ELKARTEA (G75020313)17.565,88
Asparia Glycomics SL (B75164509)48.611,36
NEIKER-NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA SA (A48167902)30.829,99
COVID-19-AREN EGOERAN ANALITIKAKO ETA ADIMEN ARTIFIZIALEKO TRESNETAN OINARRITZEN DEN INDUSTRIAKO ETA EKONOMIAKO ERABATEKO JARDUERARA BUELTZATZEA.

(RAPID)

 

 

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

 

 

IKERLAN S. COOP. (F20079828)80.031,87
TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA (G48975767)80.016,30
VICOMTECH CENTRO DE TECNOLOGIAS DE INTERACCION VISUAL Y COMUNICACIONES FUNDAZIOA (G75051912)80.815,02
PRODUKTU SANITARIOAK DISEINATU ETA FABRIKATZEA, COVID-19-AREN KRISIALDIAN OSPITALEAK ASETZEAN ERABILTZEKO IRTENBIDE ALTERNATIBO GISA

(ARNASTU)

 

 

Industria-ikerketa (% 50)

 

 

MIZAR ADDITIVE MANUFACTURING SL

(B01486687)

60.000,00
F.M. CONTROL SL

(B01124593)

55.000,00
MIZAR HEALTH, SL

(B01575182)

12.500,00
COVID-19-AGATIKO KUTSADURA BIRALA MURRIZTEKO SUDURREKO GEL MUKOITSASGARRIA GARATZEA

(CoviMUC)

Industria-ikerketa (% 50)

 

A3Z ADVANCED ANALYTICAL CONSULTING SERVICES SL

(B95850129)

60.000,00

 

Lotutako albisteak

Mikel  Jauregi:  “Mundu  mailan  zabaltzen  ari  den  ziurgabetasunaren  aurrean,  Euskaditik  multilateralismoaren  aldeko  apustua  egiten  dugu”

Mikel Jauregi: “Mundu mailan zabaltzen ari den ziurgabetasunaren aurrean, Euskaditik multilateralismoaren aldeko apustua egiten dugu”

"Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da"

Euskadik  eta  Kataluniak  indarrak  batu  dituzte  Europar  Batasunaren  berrindustrializazio  prozesuan

Euskadik eta Kataluniak indarrak batu dituzte Europar Batasunaren berrindustrializazio prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak aldebiko topaketa egin dute, Euskadik eta Kataluniak industria-polo gisa duten estatusaren garrantzia nabarmentzeko, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualdeen buru diren heinean. Bi lurraldeek Estatuko industriaren arloko barne-produktu gordinaren % 25 biltzen dute, eta Europar Batasuneko eskualde industrializatuenen artean daude

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Etxetar,  errekuntzako  motorrentzako  eta  ibilgailu  elektrikoentzako  ekoizpen-sistema  aurreratuak  egiten  dituen  munduko  ingeniaritza  liderra
07/03/2025 I+G+B

Etxetar, errekuntzako motorrentzako eta ibilgailu elektrikoentzako ekoizpen-sistema aurreratuak egiten dituen munduko ingeniaritza liderra

Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasuneko dirulaguntza-programa jaso du eta proiektu bat egin du freno-diskoen kutsadura mugatzeko.

Infinite  proiektuak  kontakturik  gabe  monitorizatzen  du  egitura  aeronautikoen  bizi-zikloa
06/03/2025 I+G

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa

Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.