Enpresen nazioartekotzea
Bizkortu zure nazioarteko hedapena SPRI Taldeko BasqueTrade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin
Zure produktua kanpo-merkatuan sartzeko asmoa baduzu, finantzaketa, merkataritza-harremanak, tokiko bazkideak edo zerbitzu espezializatuak bilatzen badituzu, hemen gaude zure jarduerari laguntzeko.
Agentziak baliabide tekniko eta ekonomiko guztiak biltzen ditu, eta laguntza-eredu espezializatu eta egokitu berri bat eskaintzen du. Leihatila bakar honek ezagutza sektoriala eta geografikoa uztartzen ditu nazioarteko sareari esker. Izan ere, bere nazioarteko sarea sendoenetakoa da, 90 herrialde baino gehiagoko merkatu nagusietan presentzia du eta 21 bulego propio ditu. Gure zerbitzu-zorroa enpresaren beharretara egokitzen da, hainbat herrialdetan integratuta eta segmentatuta. Bere gaitasunak eta eragile laguntzaileenak konbinatzen dituen eredua.
90tik gorako herrialdetan dagoen sare bat aurkitzea ez da lan erraza, baina guk badaukagu
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia euskal enpresaren nazioarteko proiektuak bultzatzeko sortu da.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak baliabide tekniko eta ekonomiko guztiak integratzen ditu, eta laguntza-eredu berri, espezializatu eta egokitu bat eskaintzen du. Bere nazioarteko sareari esker, leihatila bakar honek elkarrekin konbinatzen ditu ezagutza sektoriala eta geografikoa. Izan ere, bere nazioarteko sarea indartsuenetako bat da, presente dago 90tik gora herrialdetako merkatu garrantzitsuenetan eta 21 bulego propio ditu.
Ezagutu zehazki non gauden:
Angola | Arabia Saudí | Argelia | Australia | Austria | Bélgica | Bielorrusia | Bolivia | Bosnia – Herzegovina | Canadá | Corea | Costa de Marfil | Croacia | Dinamarca | Ecuador | Egipto | El Salvador | Emiratos Árabes | Eslovaquia | Eslovenia | Estonia | Filipinas | Finlandia | Francia | Ghana | Guatemala | Holanda | Honduras | Hungría | Indonesia | Irán | Irlanda | Israel | Japón | Kenia | Kosovo | Kuwait | Letonia | Lituania | Luxemburgo | Macedonia | Malasia | Marruecos | Montenegro | Mozambique | Nicaragua | Nigeria | Noruega | Nueva | Zelanda | Omán | Panamá | Paraguay | Perú | Portugal | Qatar | República | Dominicana | Rumanía | Senegal | Serbia | Sudáfrica | Suecia | Suiza | Taiwan | Tailandia

Begira zugatik egin dezakegun guztia
Fabrikazio aurreratuan, bio-osasunean eta energian espezializatutako ekipo bat gara, eta aholkularitza espezializatua eta enpresa bakoitzaren sektorera edo nazioartekotze-mailara egokitutako programak eskaintzen dizkizugu.
Aukeratu zein arlotan egin nahi duzun zure enpresaren nazioartekotzeak aurreratzea:
- Aholkularitza estrategikoa. Merkatu-ikerketa indibidualizatuak
- Banatzaile eta agente komertzialak bilatzea
- Enpresei laguntzea eta bisita-agendak prestatzea
- Aldi baterako kokapena jomugan
- Ezarpenak egiteko lursail eta pabilioiak bilatzea
Zure nazioartekotzeko potentzialaren diagnostikoa, ibilbidea eta tutoretza
- Tokiko balio-kateetan sartzeko analisi indibidualizatua.
- Bazkideak eta aliatuak identifikatzea.
- Diplomazia korporatiboa: erakunde arteko babesa.
- Laguntza ematea organismo garrantzitsuei egin beharreko bisitetan.
Nazioartekotzeko laguntzak eskaintzen dizkizugu

Unibertsitate-titulua duten eta nazioartekotze arloko prestakuntza jaso nahi duten gazteentzako bekak
Bere baitan hartzen ditu Nazioartekotze Espezialista gradu-ondokoa, 12 hilabeteko praktikak erakunde kolaboratzaileetan eta 8 hilabeteko praktikak atzerriko enpresetan. Eskatu hemen
Zure enpresaren espezializazioa etorkizuneko medikuntzan
Zure proiektua gure jarduera arloekin lotuta badago, zutaz mintzo (gara) Spri Taldeko gure kanaletan. Jarri harremanetan hemen
Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
Teknologia eta hornitzaile estrategikoak erakartzen ditugu enpresen hornikuntza errazteko
Invest in the Basque Country ekimenak erraztu eta erakargarri egiten die Euskadirako bidea hornitzaile estrategikoei enpresa-ekosisteman integratu daitezen, integrazio hori onuragarria delako hornikuntza-katea azkartu, produkzioko epeak murriztu eta eraginkorrago eta malguago bihurtu nahi duten enpresentzat. Eskatu hemen
Adimen lehiakorreko zerbitzu espezializatua, esportatzen duten ETEei zuzendua
Erronkak eta aukerak, eremu pribatukoak eta kanpoko inbertsio publikotik eratorritakoak identifikatzea, nazioarteko behatokiaren, txostenen, monitorizazioaren eta sektore estrategikoetako (automobilgintza, energia, bioosasuna eta ingurumena) joeren bidez. Eskatu hemen
Nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzuak, euskal ETEek euren tokia egin dezaten merkatu globalean
Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa baduzu eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, Basque Trade & Investment-ek zure jarduera bultzatzeko lan egiten du. Eskatu hemen
Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak
B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen
Banakako topaketak kanpo-sarearekin, aukera-merkatuak 30 minutuan hurbiltzeko
Zure produktua kanpo-merkatuan sartzea edo zure nazioarteko jarduera zabaltzea pentsatzen ari bazara eta orientazioa bilatzen baduzu edo zure kasua kontsultatzen baduzu, planifikatu zure hedapen globala nazioarteko 90 merkatu baino gehiagori buruzko aholkularitza pertsonalizatuarekin. Jarri harremanetan hemen
Atzerrian instalazioak irekitzeko, handitzeko edo berritzeko finantzaketa
Kreditu-ildo bat ezarpena egitean edo atzerriko sozietateak erostean eginiko inbertsiorako; atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko… Laster
Nazioarteko erakunde publikoekin batera proiektu pilotuak garatzeko laguntza programa
50.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, esperientzia pilotu bat egiteko eta pilotu hori proiektu osoa garatzeko gai diren atzerriko organismo publikoen aurrean aurkeztu ahal izateko. Laster
Lankidetzan egindako nazioartekotzearen sustapena
Gastuen % 80rainoko dirulaguntzak (gehienez 60.000 €) nazioartekotze-jarduerak lankidetzan garatzen dituzten Euskadiko elkarteentzat eta enpresa-lankidetzako taldeentzat. Laster
Nazioarteko mugikortasuna atzerrian prestakuntza profesionala jaso nahi duten gazteentzat
500 beka unibertsitateko titulua edo goi-mailako LH gradua duten gazteentzat. Programa honek hasierako prestakuntza-fase bat du, eta baita ere 12 hilabeterainoko praktikaldi bat atzerriko enpresa eta antolakundeetan. Laster
Esportazio gutxiko enpresen kanpo presentzia bultzatzeko programa
Itzuli beharrik gabeko 45.000 €-rainoko dirulaguntza enpresako, % 50 baino gutxiago esportatzen duten ETEentzat. Laster
Laguntzak enpresaren lehia-maila hobetzeko posizio ahulagoa duten nazioarteko merkatuetan
Itzuli beharrik gabeko 45.000 €-rainoko dirulaguntza % 50 baino gehiago esportatzen duten mikroenpresa eta ETEentzat. 2022 epea itxitaNola hartu erabaki onenak esportatzen ari zarenean
Adimen lehiakorrarekin, eta jarduera-sektoreka eta intereseko herrialdeka segmentatutako eguneroko informazioarekin
- Gure enpresentzat garrantzitsuak diren nazioarteko akordio komertzialen nobedade nagusiak.
- Bilaketa aurreratua eta analisi zorrotza aukera zehatzak hautatzeko.
- Txosten sektorialak, herrialde-txostenak, eta nazioarteko merkataritzaren abagunearen edo joeren analisiak.
- Misio komertzialak, azoketako parte-hartzea eta atzerrian dauzkagun enpresen jarduera guztiaarticipación en ferias y toda la actividad de nuestras empresas en el exterior.
Handitu gurekin zure nazioartekotze-maila, munduko edozein bazterretako lizitazioetan lehiatuz
Eskatu hemen Lizitazioen Euskal Plataforman izen-ematea. Aukera berrien berri emango dizugu, proiektuen lizitazioaren eta esleipenaren ziklo osoan zehar lagunduko dizugu.