Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 maiatza, 2021 Nazioartekotzea Argentina BasqueTrade & Investment Brasil Kolonbia Latinoamerika Mexiko Txile Uruguai

1.200 milioi euroko aukera Kolonbiarako gailu medikoen salmentarekin

Kolonbiako merkatuak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertu dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren jardunaldi batean
Jardunaldiaren momentu bat.

 

Gailu medikoen sektoreak Kolonbian duen egoera aztertu da  SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) antolatutako jardunaldi batean. Negozio horrek diru kopuru handiak mugitzen ditu urtero: iaz Kolonbiak 1.200 milioi euro gastatu zituen gailu medikoak inportatzen.

 

OME-Osasunaren Munduko Elkartearen arabera, Kolonbiakoa da Latinoamerikako osasun sistema onena, eta horregatik da merkatu erakargarria euskal enpresentzat. Bio-osasunaren sektorean badira jadanik ia 200 euskal konpainia, eta Kolonbia da lehentasunezko merkatuetako bat.

 

Txile, Peru eta Kolonbiarako Euskadiko ordezkari Rafael Manuel Kutz Garaizabalek ireki du jardunaldia; ondoren, hitza hartu du Mavel Constanza Barbosak, INVIMA-Kolonbiako Medikamendu eta Elikagaien Zaintzako Institutu Nazionaleko Gailu Mediko eta beste Teknologia batzuen Zuzendaritzako kideak. “Ardura handi bat daukagu gure herriko pertsona guztiak babesteko eta segurtatzeko ongi gainbegiratuta dagoela medikamendu, elikagai, garbigarri, garbiketa, higiene-produktu, edari eta abarren inguruan erabiltzen den guztia”.

 

Azaldu du zein izan den sektore horietako kontrol-araudien bilakaera iragan 16 urte hauetan, eta nola zaintza-sistemaren barruan sartzen den bai merkatura iritsi aurreko kontrola (ikerketa klinikoa eta fabrikazioa), eta bai merkaturatu ondorengoa (“teknozaintza” eta “zaintza erreaktiboa” programak). “Latinoamerikako beste herrialde batzuen aldean”, esan du,  “geuk ditugu baimenak emateko denbora onenak: 15 egun arrisku baxuko gailuentzat eta hiru hilabeteraino arrisku handiko gailuentzat”.

 

Claudia Isabel Guevara Pérezek, Keralty enpresako Osasun eta Berrikuntzako presidenteorde seniorrak, esan du iaz 1.200 milioi euroko inportazioak egin zituztela gailu medikotan eta gehienak Estatu Batuetan erosi zirela.

 

Orobat esan du teknozaintza programa etengabeko zaintza programa bat dela eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea hobetzeko. “Iaz 274 alerta sanitario antzeman genituen eta 83 hornitzaileren jarraipena ikuskatu genuen”.

 

Hona hemen aurkezpenak: 

 

Eta jardunaldia:

 

Lotutako albisteak

30 urtarrila, 2025 Basque Trade & Investment
Amaierako topaketa batekin itxi da B-WOMENIN Globalaren lehenengo edizioa eta helburu berriak zehaztu ditu nazioartekotzean emakumeen lidergoa sustatzeko
Irakurri gehiago
BasqueTrade India 29 urtarrila, 2025 Basque Trade & Investment
Euskal automobilgintza sektoreak Indian duen presentzia sendotu eta negozio eta inbertsiorako aukera berriak esploratu ditu
Irakurri gehiago
24 urtarrila, 2025 Basque Trade & Investment
Eusko Ganberen topaketa Industria Sailburuarekin Euskadiko enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea bultzatzeko
Irakurri gehiago
23 urtarrila, 2025 Nazioartekotzea
Claudio San Martin Ameriketako Estatu Batuetako merkatura salto egingo du
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2025 Basque Trade & Investment
Lehendakariak “gure herrira talentua erakartzeko polo eta espazio erakargarriak sortzearen” alde egin du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak